Zain

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gipuzkoako eskualdeko ospitale bat zen. Larrialdi zerbitzuetara jendea tantaka iristen ari zen: ume bat futbolean erorikoa izanda, mendian zorabiatu zen gizona, analisietarako paperak esku artean zituen neska… Ez nintzen ohartu adineko emakume bat zegoela itxaron gelan, gainerako gaixoen eta laguntzaileen artean. Ezer gutxi esaten du jendeak horrelakoetan. Tarteka muturra okertzen duten batzuk haien ondotik iritsitako batzuk artatuko dituztelako. “Larrialdietan larritasunak erabakitzen du ordena”, esaten du erizain batek, norbait galdezka hurbiltzen zaionean. Eta biltegi moduko batean bukatu duzu, aparatuez eta materialez beteta, zain. Orduan emakume bat ekarri dute andetan, eta bertan utzi dute. Ez omen da inorekin etorri. Ez omen da inor bere bila etorri. Eta ez da pena sentitu duzuna emakumearena ikusi duzunean, zure zurekoikeriak zugan pentsatzera eraman behar zaituelako, ea nork zainduko zaituen zahartzen zarenean, ez ote den askok burutan dutena mundura umeak ekartzen saiatzen direnean. Eta beharbada emakume horrek seme-alabak bazituen. Bat baino gehiago apika. Batek daki.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude