Iraileko azken astean, The Wall Street Journal egunkarian egindako ikerketa batean argitaratu zen Facebookek badakiela Instagram gazteentzako kaltegarria dela. Instagram Facebook enpresaren plataforma bat da.
Instagram plataformaren negozio eredua publizitatean oinarritzen da. Instagramek, pertsonak dituzten jokabideak aztertuz publiko targetak sortzen ditu plataformaren erabiltzaileekin, plataforma publizitate bide bezala erabili nahi duten enpresentzat. Instagram ekosisteman influenzerrak bizilagun garrantzitsuak dira. Instagramek eta influenzerrak diren saltzaile kontzeptu berriztu honek elkarrentzako onuragarria den sinbiosia sortu dute. Algoritmoek gobernatutako mundu horretan izan dezakegun eragina eta jaso dezakeguna gehienbat Instagramen eta influenzerren interesek dago baldintzatuta. Sare sozial izenaren ordez, promozio sarea izendatu beharko litzatekeela deritzot.
Pixkanaka-pixkanaka ulertzen joan naiz sare sozialak bezala ezagutzen ditugun plataformek (Facebook, Twitter, Twitch, Tiktok, Instagram...) ezin dutela gizartearen ideia errepresentatu. Mugak dituztela. Gizartearen ideia ezin irudikatu horretan plataforma hauek gizabanakoen jokabideen agregazioak aztertzen dituzte. Eta gizabanakoez osaturiko “gizarte” baten ideia helarazten digute. Baina gizartea banakakoen loturak eta karakterizazioak baino gauza konplexuagoa da. Gizartea eta merkatua gauza ezberdinak dira, eta azken urteetan dugun teknologiak, merkatuaren zerbitzura egonik, ez digu beste moduko teknologia batzuk pentsatzeko aukera dagoenik ere ikustarazi. Gaur egun ditugun promozio sare hauen alternatibak sortu nahi izango bagenitu, teknologia beste modu batean pentsatu beharko genuke, eta horregatik, pentsamendu ezberdin horretara bideratuko gaituen alternatibaren zentzua bilatzea da egun dugun erronka handienetarikoa teknologiak garatzerako orduan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Dagoeneko bost urte pasatxo igaro dira ARGIAn kolaboratzeko proposamena jaso nuenetik. Akordatzen naiz, artean nirea ere bazen gurasoen etxean nintzela e-maila irakurri nuenean. Urduri jarri nintzen. Segundo erdia behar izan nuen erantzuna pentsatzeko, baina denbora hartu nuen... [+]
Autobusean, denak andrak, nirekin batera etorri diren guztiak, andrak eta etorkinak”. Ondo daki nire lagunak, nik bezala, halaxe mugitzen garelako, emakumeok, migranteek eta jende nagusiak erabiltzen dugula, nagusiki, garraio kolektiboa. Orain arte,... [+]
"¡Moreno, baje a notificaciones!". Beherantza noa, azkar ibiltzen, urdaila korapilatuta. Paper mordoa luzatzen didate: "Firme aquí". "Zer da?", mesfidati. "Se decreta libertad inmediata" ("Berehalako askatasuna... [+]
Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintza sistema publikoaren aldeko greba bat iragarri zuen udazkenerako, zaintzak ezin baitu negozioa izaten jarraitu. Orain, kalez kale, auzoetan, herrietan, artikulatu behar da greba horretan burutuko den mugimendua... [+]