Aurtengo udan ere, 2016tik egin ohi den bezala, Azken Muga arte eta kultura jaialdia antolatu dute Zarateko Lepoan, Gipuzkoako eta Nafarroako lurrek bat egiten duten lur-eremuan. Natura eta artea uztartzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da, hilabete eta erdiz, askotariko ekintza eta programazioa antolatuz, garai bateko ohiturei balioa eman eta mugaz bestalde dauden bi herriak hurbiltzeko asmoa duen ekimen kolektibo eta parte-hartzailea. Aralarreko Natura Parkearen bihotzean kokatuta, hainbat artista, adierazpen artistiko eta publiko zabala batu ditu jaialdiak Balerdi tontorpeko basoan.
Mugek beti izan dute nolabaiteko izaera arbitrarioa, fikziozkoa, baina inplikazio eta ondorio erabakigarriak dakartzate. Nork ezartzen dituen, zeren arabera marrazten diren, eta finean, lurren zatiketa horrek gerora dakartzan ondorioak dira Azken Muga jaialdia sortzearen atzean dauden hausnarketetako batzuk. Aldi berean, pasabide, komunikabide eta kultur zubi ere izan daiteke muga, horregatik erabaki zuten kultura eta natura ardatz dituen jaialdia Zarateko Lepoan egitea, Bedaio (Tolosa, Gipuzkoa) eta Azkarate (Nafarroa) banatzen dituen apenas hiru kilometroko eremuan. Muga hori kokalekutzat eta abiapuntu kontzeptualtzat hartuta, alde bateko eta besteko artistak gonbidatzen dituzte urtero, naturan esku-hartze artistikoak egin, eta bi herriak banatzen dituen muga horren inguruko hausnarketak proposatzeko. Horrela, urtez urte, kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak eta abar antolatuz joan dira lekune natural horretan. Garai batean Zaratetik trukerako barazki eta ganadua jaisten bazuten, egun kultura eta arte adierazpenak dira herri horietako biztanleekin partekatu nahi direnak.
“Intxaurrondo azpian aparka dezakezue”, esan digu Bedaio auzoko baserri bateko andreak. Baserriko leihoak geranio gorriz estalita ditu eta baserri ondoko ukuilu eta behitegian mugimendu bizia nabari da, nahiz eta larunbata izan. Zira jantzi eta aterkia hartu, eta maldan gora abiatu gara, Zarateko Leporantz, Gipuzkoako lurrak atzean utziz eta, gutxinaka, Nafarroarantz gerturatzen. Pare bat langa pasatu ondoren, eta tartean galdu samar ibili ostean, bidea nabariagoa egiten da eta hogei bat minutu pasatuta ikuskatu dugu Aundiya, egurrezko aulki itzela, altueran ia zortzi metro dituena eta dagoeneko jaialdiaren ikur bilakatu dena. Guillermo Olmo artistak 2016. urtean egin zuen lana da eta jaialdia aurkezteko erabiltzen dute: uda aurreko hilabeteetan, Tolosaldeko eta Araitzeko herrietan egiten diren aurkezpenetara aulki erraldoia eramaten da jaialdiaren enblema gisa. Urte hauetan guztietan, bertsolariek, musikariek eta dantzariek emanaldiak egin dituzte aulki erraldoiaren eserlekuan.
Zarateko Lepoan pagadi-baso ederra dago; pagoek bi zirkulu osatzen dituzte beraien artean eta txoko horretan antolatzen dira jarduera gehienak, zeru irekian, Aralar mendilerroaren babesean. Bertan, aurreko asteetan egin diren esku-hartze artistikoen aztarnak ikusi daitezke oraindik, guztiak ere materia naturalekin sortutakoak. Makilez osatutako harresiaren barruan ilustraziok daude, kolore biziz tindatutako adaxkekin egindako egurrezko instalazioa ere badago, hala kortxoz egindako eta zuhaitz batetik esekitako eskultura edo mugikaria ere. Izan ere, aurkezten diren lan guztiek ingurumenarekiko errespetutsuak izan behar dute aintzat izanik erabilitako materiala, bere degradazio naturala, obraren iragankortasuna, eraikitzeko erraztasuna eta erabateko integrazioa izatea ingurune naturalean. Zaratetxean, pagadi ondoan dagoen eraikuntza txikian, Veinte, hogei, vingt izenburua daraman erakusketa dago: 20x20x20 zentimetroko formatuan egindako eskultura txikiak aurkitu daitezke bertan, 40 artista baino gehiagoren partehartzearekin. Aurtengo edizioan, gainera, film proiekzioak, kontzertuak, bertso saioak, performanceak, hitzaldiak, antzerkiak, serigrafia tailerrak edota III. Aralarreko artzain gazta txapelketa antolatu dira, ekitaldi batzuk aipatzearren.
Badirudi azkenaldian ugarituz doazela ohiko zirkuitu eta erdigunetatik urrundu, eta ingurune naturalean antolatzen diren jaialdi eta ekimen kulturalak. Arte erakusketa, kontzertu eta emanaldi gehienak herri eta hiriguneetan ikustera ohituta gauden arren, eskertzekoa da horietatik kanpo gero eta anitzagoa den eskaintza kulturala. Urmuga ekimenak, adibidez, hemeretzi egun irauten duen ibilbidean musika eramaten du Euskal Herriko mendietara, kulturaz eta mendiaz gozatzeko modu berria eskainiz eta herrigintza, harreman sozialak, kulturalak eta politikoak sortuz eta saretuz. Aurten, Euskal Herriko hainbat mendate eta tontor igo dira, eta mendiguneetan Olatz Salvador, Donostiako Orfeoia, Niko Etxart, Dupla, MIZE edo Ekizaren kontzertuak ikusteko aukera egon da uztaileko egun udatiarretan. Bestalde, Saran antolatzen den Usopop jaialdiak ere musika berrien erakusle izan nahi du eta Sarako inguruneak han eta hemengo taldeen elkargune bilakatzen ditu. Aurten, “Bihotzak josiko ditugu berriz” lelopean, hiru topaketa antolatu dituzte eta azarorako “Mapa galduak” ekimena antolatzen dabiltza, Sara herrian eta inguruan elkartze artistikoak proposatuko dituen musika eta arte festibala. Arte sorkuntzari dagokionez, eta ildo beretik jarraituz, aipatzekoa da Karrantzako Muturbeltz proiektua, –artzain lanbidearen modu berean– desagertzeko arriskuan dagoen ardi espeziea babesteko modu sortzaile eta konprometituan lan egiten duen proiektua. Agroekologiaren, praktika artistikoaren eta tokiko jakintzaren bitartez, egoera horri aurre egitea da ekimen horren helburua. Zentzu horretan, artistentzako egonaldi programa dute martxan: Ondo Bizi Arte Egonaldiak, artearen bidez ardi- eta artzain-munduaren egoerari buruz hausnartzeko, eztabaidatzeko eta haren berri zabaltzeko espazioa zabalduz.
Beraz, badira gure inguruan kultura deszentralizatzeko desiratik abiatu eta natura, kolektibotasuna, parte-hartzea eta publiko anitzetara heltzea helburutzat duten kultur ekimenak. Azken Muga jaialdiaren seigarren edizioa pasa den urriaren 2an amaitu zen, eta aurtengoan ere jaialdi batek elkartu ditu mugaren bi aldeetako herritarrak; musikak, arteak, bertsoek eta festak berriz ere elkartu ditu garai batean muga batek banatu zituen herriak.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Buztinlari talde bat biltzen da bere urteko piezen erretzearen kari. Hervék harrera egiten die bere etxean. Erretze hau Anagama deitutako labean egiten da eta 1.280 gradutara iristea da helburua. Urtean bakarrik bizi da etxe honetan. Berentzat, sugarrezko pasabide gisa... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz... [+]