Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

  • Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren natura eta eguzki-izpiak ere. Birziklatutako ontzi soil batzuez egindako kamerekin, hori guztia jaso dezakegu urazaletik, eta hausnarketarako bide ematen duten argazkietan islatu. 

Lehen periferia ziren hirietako auzuneak urbanizatze prozesua bizitzen ari dira mundu zabalean, baita Odra ibaian ere, erreportaje irekitzen duen lehen bi orrialdeetako irudian ikus daitekeen moduan. Polonieraz Odra, eta Txekieraz zein alemanez Oder, Sudete mendietan du iturburua ibaiak, eta Europa erdiguneko eremu zabalak gurutzatzen ditu, tartean argazkian ikus daitekeen Wrocław hiri industriala. Nagore Legarreta

2025eko abuztuaren 01ean - 06:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer erantzungo liguke ibaiak gure joan etorriez eta garapenaz galdetuko bagenio? Zer gertatuko litzateke geure burua ibaien begietatik ikusiko bagenu? Galdera horien erantzunera hurbiltzeko asmoz hasi nintzen, duela urte batzuk, birziklatutako ontziekin egindako argazki kamerak ibaiaren ur azalean kokatzen, ibaiaren ikuspuntua horixe izan zitekeelakoan. Ibaia argazkilari lanetan, zibilizazioa zelatatzen.  

Ibaia ez da toki bat proiektua –Iñaki Segurolaren esaldia– 2016an abiatu nuen, Cristina-enea Fundazioak Urumea ibaiaren inguruko praktika artistikoak garatzeko deialdia zabaldu zuenean. Etxe ondoan nuen Urumea, mundu zabaleko beste ibaietako urekin lotu dut orduz gero: lehenik Odra (Wroclaw, Polonia) eta Almendares (La Habana, Kuba) ibaiekin; eta uda honetan, Casamance (Ziguinchor, Senegal) eta Rio de la Plata (Buenos Aires, Argentina) izenekoekin.

Nagore Legarreta berrerabilitako ontziz egindako kamera batekin lanean. Nagore Legarretak utzita.

Batean zein bestean ateratako argazkiak bata bestearen ondoan jarriz gero, zaila da bereizten zein den kasu gehienetan ibaiari izena jarri dion herrialdearen kokalekua. Hasiera batean indibidualki irudi bidez landu diren ibai horiek, orain elkarren ondoan jarrita, ibai bakarra osatzeko joera dute. Horrek pentsaraztera garamatza urrun geratzen zaizkiola ibaiari gizakion gorabeherak, nahiz eta sufritzen dituen.  

Ibai horiek elkarri lotuta, lehen aldiz erakutsiko da proiektua abuztu honetan Buenos Aireseko Bienalsur arte garaikideko bienalean, erakusketa formatuan. Hiriari nolabait ibaien begirada itzuli, beste leku askotan bezala, uholdeak medio ibaiak hiriaren azpian lurperatu baitziren. Hiritarrak eta ezkutuan dauden paisai horiek harremanetan jartzeko testuinguru aproposa sortu dezake iruditegi honek: ekarpenak jaso, ibaietara gerturatzeko gonbidapena luzatu, eta ibaien eta herritarren arteko elkarrizketa sustatzea, besteak beste. 

Ibaia ez da toki bat dokumentala

Hernaniko Udalak urtero abiatzen duen Sormen Beka baliatuta, Ibaia ez da toki bat: Urumea dokumentala plazaratu genuen 2020an Bira Produkzioakekin elkarlanean, Beñat Iturrioz zuzendari zela. 

Dokumentalean, Urumea ibaiaren inguruan egindako lan-prozesua ezagutu daiteke bertatik bertara: nola kokatzen diren ontziekin eraikitako kamerak ibaian, nola errebelatzen diren, ontziekin Urumea ibaia erretratatzeko egin zen lantegia, ibaiari lotutako herritarren lekukotasunak, baita ibai ondoan bizi izan den gure amona Juanita Ugalderen testigantza ere. 

Ugaldetxo (Hernani), Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan. Ibaia korronteak ekarritako enborrei behaka ari da. Nagore Legarreta
Ereñotzu (Hernani), Kartola errekaren ikuspegitik. Ezkurrako mendietan jaiotzen da Urumea, eta behin Goizueta igarota hartzen du izen hori. Itsasorako 46 kilometroko bidaian, paisaia aldakorra aurkitzen du oso bidean: mendi eta basoak hasieran, erribera eta industriaguneak amaieran. Nagore Legarreta
Tainoek Casiguaguas deitzen zioten Almendares ibaiari, eta Kubako Habana hiriburuaren mendebaldeko gune berde nagusienak gurutzatzen ditu. Bai ibai hau, baina baita mundu zabaleko beste ibai asko ere, kutsadurak eta zaborrak gaixotzen dituzte. Nagore Legarreta
Almendaresko ikuspegia, Habanako bokalean itsasoratu aurretik. Nagore Legarreta
Miranda de Ebro parean, zubi eta eraikinei begira. Kantabriako mendietan, 2.000 metrora, agertu eta desagertzen da Ebro ibaia. Gero arroaren zabalera osoan bidaiatzen du Mediterraneo itsasoraino. Nagore Legarreta
Ibaia Erandio inguruko industria guneak zelatatzen. Araban sortu ondoren, jauzi ikusgarriak eta itzulinguru bihurrriak egiten ditu itsasadarreraino, hiriak eta lantokiak eguneroko zereginean diren bitartean. Nagore Legarreta
Urumea Hernaniko Karabeleko zubiaren azpian; zabor askoren jopuntua izaten da. Nagore Legarreta
Elorrabi (Hernani). Urumea ibaia obra ugariren testigu izan da azken urteetan, saihesbidea, Abiadura Handiko Trenaren obrak, eta tunelak tarteko. Nagore Legarreta
Wrocław hiriaren erdigunetik pasatzerakoan Odra ibaia gustura suma dezakegu, bere hondoan hazten diren landareekin jolasean. Nagore Legarreta
Urrunean ikus daitekeen hiriko zentral termikoaren soslaiari begira ari zaio Odra, fidakaitz. Nagore Legarreta
Artikulu hau ARGIAren Gakoak 2025 108 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. Atzean hilabete askotako lana dago, eta ez litzateke posible izango ARGIAko kideen ekarpen ekonomikorik gabe. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta etxera bidaliko dizugu!

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gakoak 2025
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Basabizitza
Bidaia bat hartzaren atzetik

Ekainak bost ditu gaur; udara atarian gaude eta giroak badaki. 15:00ak dira, sorbeltz saldoa aztoratuta dabil, udara beteko zeruan, kirrinka batean, eltxoak ehizatzen. Azpitik Ibaik erreparatu die sorbeltzei, eta tartean dauden enara azpizuriei; gorde ditu basozain arropak,... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude