Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz

  • Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu dena.

Turkian ekoiztutako Kargu-2 drone txikia, NBEaren arabera bere kasa (Adimen
Artifizialez erabakita) gizakiak tiroz hil dituena.
Turkian ekoiztutako Kargu-2 drone txikia, NBEaren arabera bere kasa (Adimen Artifizialez erabakita) gizakiak tiroz hil dituena.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Historian lehenbizikoz, drone batek erabaki autonomoz hil ditu gizakiak. Horra jauzi kualitatibo galanta. Nazio Batuen Erakundeak berria ekainean zabaldu arren, erasoa martxoan gertatu zen Libian borrokatzen ari diren bigarren gerra zibilaren baitan. Khalifa Haftar jeneralaren tropak gaina hartzen ari zitzaizkiela-eta Tripoliko gobernuarenei, hauek erabili zituzten Turkiak saldutako hainbat drone, zeinetako gutxienez batek urruneko kontroletik aske era autonomoan egin zien tiro arerioei, batzuk hil eta gainerakoak ihesera behartuz.

Kargu-2 izeneko droneak –Turkiak nazioarteko enbargoari muzin eginez libiarrei salduak– erabili zituen Tripolik bere erasoan. Adimen artifizialez hornitutako hegazkinok programatuta daude bere ehizakiei tiro egiteko urrundik kontrolatzen dituen gizakiaren agindu barik, nahiz eta orain artean azken agindua militarrak emanda erabili diren.

STM konpainiak merkaturatzen duen Kargu-2 dronea (“arranoa” turkieraz) lau helizeduna da. Txikia, konpainiak Interneten azaltzen duenez zazpi kilo pisatzen du, bost kilometroko radioan egiten du lan ordu erdi arte eta orduko 72 km-ko abiaduran mugi daiteke. STMk bideoan argi azaltzen du nola eraso eta hil ditzakeen soldaduak era autonomoan.

Nola? Militar batek programatzen du Kargu-2-aren softwarea eta dronea aireratzen. Droneak bilaketa egingo du koordenada horien arabera, ehizakia hauteman, doan altueratik murgil batean hurbildu etsaiengana eta hauen inguruan bere burua lehertuko du, eztandarekin balak jaurtiz alde guztietara, “mulko bonba” beldurgarriek (cluster bombs, ingelesez) egiten duten gisa. Gai militarrak lantzen dituen Popular Mechanics webguneak dioenez, “militarren hizkeran teknika hau deitzen da ‘egin tiro eta ahaztu’, esan nahi baita, dronea ondo programatua airean ipinitakoan haren ardura daukan militarra joan daitekeela beste edozertara, lekutik alde egin, beste eraso bat programatzen jarraitu edo berdin bazkaltzera joan”.

Hainbesterainokoa izan ote da Libiako tiroketa horren garrantzia? Ez da izango hedabide nagusiek alarma handirik piztu dutelako. Jauziaren tamaina neurtzeko, onena militarren artean lanean ari den aditu bati entzutea. Zachary Kallenborn freelance moduan aholkulari ari da AEBetako gobernuaren hainbat ataletan eta bi artikulu zehaztasunez beteak argitaratu ditu Libiako erasoaz.

Bulletin of Atomic Scientist-en idatzi du Kallenbornek: “Arma autonomo bat gerran lehenbizikoz erabilitakoa ez da iragarriko zeruan suzko bola erraldoi batez edo gizakia munduaren suntsitzaile bilakatu delako esaldi ilunekin. Arma autonomo baten lehenbiziko erabilerak drone arrunt baten itxura edukiko du. Gertakizunak erakusten du zein den arma automatikoen debekua arautzeko arazo nagusia: ez da ziur jakingo ezta erabili dutenik ere”.

Zenbait gertakizunek gizakiaren historia aro berri batean sartzen dute. AEBetako armadak 1945ean Alamogordon (Mexiko Berria) lehen bonba atomikoa lehertu zuenean, gizarte, ekonomia eta militar arloetan errotikako aldaketa eragin zuen munduan. Berresten baldin bada Libiako erasoa, esan nahiko du Lurra iragan dela arma hilgarrien kontrol osoa gizakiak zeukaten epoka luzetik makinak beren kasa hil dezaketen beste batera.

ROBOTEN GERRA ASIMETRIKOA

Kargu-2 itxura batera lau helizeko beste edozein drone bezalakoa da. Softwarean dago aldea, baina nekez ezagutu ahal izango da leherketak utzitako arrastoetatik. Beraz, galdera baldin bada mili tarrek ba ote duten gaitasunik drone zibilak egokituta gizakiak –oinezko herritarrak barne– ehizatzen jartzeko, arrapostua da baietz. Beraz, jadanik eztabaidatu beharrekoak arma horien ondorioak dira.

Robot hiltzaileen debekua eskatu dutenek asko azpimarratu dituzte erasoetan helburu militar “legitimoen” bila joanda robotek pettoz zibilak hiltzeko arriskuak. Gaur jada misil eta drone urrundik gidatuekin hutsegiteak ugariak baldin badira, pentsa makinek beren kasa tiro egiten badute...

Kargu-2 drone txikia arerio talde bati erasotzen, kamikaze moduan lehertuta. Irudia, ekoizten duen konpainiaren promozio-bideotik hartuta dago.

Kargu-2 moduko droneak gidatzen dituzten softwareen algoritmoek “ikasi” dute data sail handiak metatuta, esaterako aurrean aurkituko dituzten objektuak ezagutzen trebatuta. Ordenagailuaren ikusmen programak entrenatzen dira bereizi ditzaten, adibidez, autobusak edo traktoreak tankeetatik. “Alabaina –dio Kallenbornek– gerta daiteke trebatzean erabilitako data multzoak ez aski osatu eta adimen artifizialak ikasgaia ‘oker’ barneratzea. (…) Ez da berdin tiro egitea tanke bati, itsasontzi militar bati edo gizakiei. Gaur egun makina bidezko ikasketa sistemak ezin ditu ziurtasunez bereizi baserritar bat eta soldadu bat”.

Hanka-sartzeen ondorioak ez dira denak berdinak izango. Arma automatikook erabili ditzakete balak, bonbak, misilak, gerra elektronikorako nahasgarriak, laserrak, mikro-uhinezko armak, agente kimikoak, agente biologikoak… eta baita bonba atomikoak ere. Eta arriskuak are gehiago ugarituko dira droneak bakarka joateko orde talde autonomoan erasotzera badoaz (drone swarm edo “drone erlekumea”).

Pentsatzekoa da, bestalde, teknologia berria ez dela betiko geratuko soilik armada erregularren eskuetan. Gerra asimetriko guztietan bezala, roboten erabilera asimetrikoa ere ikusiko da laster. Berkeleyko (Kalifornia, AEB) unibertsitatean informatika irakasten duen Stuart Russellek esan du: “Hiru ikasle on hartuta eta robotikan ari diren nire bi lankideren laguntzaz, landu dezakegun proiektu bat litzateke eraikitzea arma bat, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan sartu, Errusiaren enbaxadorea aurkitu eta hari ‘paketetxoa’ bidaltzea”.

Libiako erasora itzulita, dio Kallenbornek zaila izango dela erabat berrestea droneek autonomiaz egin zutenez: “Gerra berez baita nahasgarri eta uherra. Garbi dago estatu asko, handi eta txiki, ari direla garatzen arma autonomoak. Teknologiak ere ez du zertan izanik hain konplikatua. Aurpegien ezagutza teknologia daraman arma autonomo bat diseinatzea hain da erraza ezen eta informatikako eskola proiektu bat izan baitaiteke. Arma autonomoak erabili direla frogatzeko zailtasunak esan nahi du ziurrenik jada munduan “robot hiltzaileak” erabili dituztela inor ohartu barik. Arma autonomo bidezko gerraren egunsentia behar bada gertatu da ikasle batzuek etxeko lanak bukatzea bezain gauza xume baten moduan”.

Honetaz gehiago ARGIA berean: "Libia, ziurrenik munduko drone-gerrarik handienaren agertokia"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Eguneraketa berriak daude