“Ez dugu sortu behar gaztelaniaren ispilua den euskara kolokial bat”

  • Euskal filologia ikasten zebilela hasi zen EITBn Asier Larrinaga (Bilbo, 1965), hizkuntz zuzentzaile lanean. Handik zortzi urtera, 1999an, EITBko Euskara Zerbitzuko arduradun izendatu zuten, eta horretan dihardu ordudanik. “Zerbitzu txikia gara, enpresa honek duen dimentsiorako”, aitortu du. Euskara kolokialaren eskuliburua argitaratu zuen iazko udazkenean, eta aitzakia hori baliatu dugu harengana jotzeko.

“Euskaraz posible da era kolokialean hitz egitea, bai modu sinesgarrian egin ere”, aldarrikatu du Larrinagak.
“Euskaraz posible da era kolokialean hitz egitea, bai modu sinesgarrian egin ere”, aldarrikatu du Larrinagak. (Argazkia: Hodei Torres)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hizkuntza baten aldaera kolokialez liburu bat egin beharra ere... Ez da apur bat tristea?
Ez, beste hizkuntza batzuetan ere badaude halakoak. Sakabanatuta dagoen materiala batzea beti da praktikoa. Gu aspaldi gabiltza euskara kolokialaren kontuarekin. ETB nahiko berandu hasi zen barruko produkzioko serieak egiten, ez naiz gogoratzen urteaz, baina 90eko hamarkada zen. Eta ordutik gabiltza holako produktuetan erabili beharreko euskarari neurria hartzen. Hasieran, ahal zena egiten zen; gero, gogoeta gehiago egiten hasi zen. Baina kontu berria da gogoeta hori. Ez naiz gogoratzen Goenkale zer urtetan hasi zen [1994an], eta hasi zenean, modu batean hasi zen; ez dut esan nahi gogoeta egin gabe sortu zenik, planteamendu bat bazegoen, baina kolokialtasunaren kezketatik oso urrun, kezkak bete batzuk ziren. Gero spin off bat egin zen, Hasiberriak, eta orduan hasi ginen pentsatzen berezko hitz egiteko modu bat behar zela, kolokialtasunaren ildotik.

Orduan, Goenkaleren hizkera artifizialegia zen batzuetan?
Ez zen euskara kolokiala. Euskara literarioa zen, liburuetakoa, eta ez diot modu peioratiboan. Izan ere, Goenkaleren gauza on bat izan zen liburuetako euskara hori ahozkora eramaten bete-betean asmatu zela.

Hala egin zen hizkera kolokialerako eredu argirik ez zegoelako?
Ez, hala egitea erabaki zelako, besterik gabe. Kolokialtasuna zer den da gakoa, batzuetan ez da oso ondo ulertzen. Kolokialtasuna da hiztunen artean informaltasun eta adiskidetasun harreman bat dagoela adierazten duen hizkera bat. Adiskide bik, inongo arau sozialik barik eta errespetuzko kontuetan ibili barik erabiltzen duten hizkera. Ez da egoera guztietarako. Askotan nahasten dira, eta ondo bereizi behar dira, kolokiala eta behe mailakoa. Kolokialak hiztunen arteko harremanarekin du zerikusia, eta behe mailakoak, hizkuntza zaintzearekin edo ez. Behe mailakoa zainduaren kontrakoa da. Eta kolokiala, formalaren kontrakoa.

Adibidez?
“Ikusi dizut” esatea da behe mailakoa.  

Batzuek “euskara txarra” esaten diote, zuzenean.
Hizkuntzari arreta ez ematea da. Eta kolokiala beste gauza bat da. Kolokialean “ikusi zaitut” esatea da normala.

“… biraorikan ez duen / euskara garbia”.
[Barre] Hizkera kolokialaren ezaugarri bat da oso gordinki egin daitekeela berba, eta horregatik sartzen dira hainbeste birao, hitz zatar… Esan izan da euskaraz ez dagoela horrelakorik, eta ez da egia. Arakatu behar da, bilatu, eta horregatik da garrantzitsua horrelako liburuak egitea. Bestalde, egia da gaztelaniaren aldean euskaraz beste modu batera esaten ditugula zatarkeriak. Gaztelania oso gordina da, eta biraozaleena nik ezagutzen ditudan hizkuntzen artean. Neurria hor jartzen badugu… Guk premisa batzuk ditugu buruan. Bata, euskaraz posible dela era kolokialean hitz egitea. Eta hori bakarrik ez, modu sinesgarrian ere egin daiteke. Askotan esaten da “erdaraz 'me cago en dios' esaten den lekuan, euskaraz 'arranopola' ipini behar izaten dugu”. Hori betiko topikoa da. Sinesgarritasuna beste gauza batzuek ematen dute. Eta badira birao eta gordinkeria potoloak. Beharbada ez daukate gaztelaniazko formen indarra, baina gogorrak dira. Dena dela, hizkuntza bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Ingelesez, adibidez, ez dira esaten “me cago en la virgen” eta halakoak. “Fuck” eta “damn” esanez moldatzen dira.

Argazkia: Hodei Torres

Eta beste premisak?
Euskaldun guztientzat egitea, ahal den neurrian. Badakit oso gaitza dela, eta ez euskalkiengatik bakarrik. Guk, esaterako, “mola du” esatea bultzatu dugu, “gustatzen zait” esateko; jakina, gaztelaniazko molaren kalkoa da. Batzuetan ez dago beste biderik. Euskaraz irainak eta biraoak baditugu, baina esapide baloratiboetan oso pobre gabiltza. Ez daukagu molde askorik “gustatzen zait” esateko, are gutxiago modu kolokialean. Eta gaztelaniaz asko daude. Gure kasuan, alternatibak pentsatu behar dira.

Ikusleen iritzia heltzen zaizue, holakoek duten harreraz?
Batzuetan bai. Esate baterako, badakit “mola du” jende askori ez zaiola gustatzen. Baina beste batzuei bai. Beraz, euskaldun guztientzat izate horretan garrantzitsua da Iparralde-Hegoalde zera horretan sartzea, baina ez hori bakarrik: lehengo eta oraingo euskaldunentzako ereduak behar ditugu. Ez dugu sortu behar gaztelaniaren ispilu den euskara kolokial bat. Ahalegindu behar dugu euskarak daukana zaintzen.

Liburuan aipatzen diren baliabide ugari gaztelaniatik hartutakoak dira…
Gure lehenengo erreferentzia da, buruan daukaguna. Gure mailegu-biderik errazena, eta euskaldun gehienena, gaztelania da. Iparraldeko gauzak ere badaude liburuan, baina errealistak izan behar dugu. Dena dela, maileguak hartu behar dira, bai, baina zentzuarekin.

ETB eta euskararen normalizazioa
Euskara kolokialaren eskuliburuaren azal-hegalean irakur daitekeenez, Asier Larrinagaren kredoan “senidetasun unibertsala, berdintasuna, ezagutzaren partekatzea eta musikaren jainkozkotasuna dira artikulu behinenak”. 2019an doktoretza-tesia egin zuela ere irakur daiteke. ETBk euskararen normalizazioan egindako lana aztertu zuen, hain zuzen ere: “Beti esan da euskarazko telebista garrantzitsua izan dela euskararen normalizaziorako, baina gaiari buruzko literatura zientifikoan, hedabideak, eta ikus-entzunezko hedabideak bereziki, ez dira tresna garrantzitsutzat jo, 2000. urtera arte gutxi gorabehera”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


2025-09-12 | Sustatu
Euskararen Kultur Erakundea arriskuan finantzazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]


Baionako merkatuan euskaraz eta gaskoiz aritzeko kanpaina abiatu dute

Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Kanaldude
Su eta Gar izarrak
MULTIMEDIA - solasaldia

'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Eguneraketa berriak daude