Krutwig: 1921-2021

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurten betetzen da Federico Krutwig Sagredoren jaiotzaren mendeurrena eta bere obra erraldoiaz lerro xume batzuk idaztera noa,  gure gazteriak jakin ditzan eginiko hainbat ekarpen. Izan ere, bere luma oso oparoa izan zen eta ekarpen asko egin zizkion euskarari, politikagintzari, literaturari, ekonomiari… Erromako erbestean bera ezagutzeko parada izan genuen, 1970ean, eta aukera berarekin intelektualki aberasteko. Gerora ere berarekin Bruselan eta Euskal Herrian egoteko zortea izan nuen eta beti, bere buruan, Euskal Herria.

Federico euskaldun berria zen eta 26 urterekin, Azkueren eskutik, euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzaindian ere ez zen ezkutuan ibili: hasteko, bertako bilerak euskaraz egitea lortu zuen; bestetik, euskara batuaren alde egin zuen. Beraren ustetan euskara batuaren oinarriak lapurtera klasikoan zeuden, tradizioko euskara kultuan, jadanik Leizarragak eta Axularrek idatzi zuten euskaran. Aranismoak erabiltzen zuen euskara garbiaren aurka zegoen eta greziera klasikotik zetozen termino kultuak maileguan hartu behar zituen, hizkuntza aurreratu eta aberatsa erdietsi nahi bazen. Berak euskara hori erabiltzen zuen: lapurtera klasikoa. Horrela, Euskaltzaindiako ekitaldi batean Eliza Katolikoa gogor kritikatu zuen euskararen aurkako politika koloniala zeramalako. Eta ondorioz ihes egin behar izan zuen Iparraldera, non Likiniano, Kasilda eta beste hainbat iheslarirekin elkartuko zen.

"Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza burutzeko proletalgoak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak"

Hizkuntzak ikasteko erraztasuna zuen eta zioenez hamabost hizkuntza menperatzen zituen, persiar zaharra ahaztu ondoren. Prentsa agentzietan oso erraz aurkitzen zuen itzultze lana. Maoren aipuak ere itzuli zituen.

Krutwigek euskal abertzaletasuna berritze aldera lan eskerga burutu zuen eta bere ekarpen nagusiak hiru liburutan jasoko nituzke, nahiz bere obra politikoa arras oparoagoa izan: Vasconia (1963), La Cuestión Vasca (1965) eta Computer Shock. Vasconia. 2001 (1984).

Vasconia-n aurkituko dugu Euskal Herri Handiaren historia, zein gaur egungo Akitania Berriak, Nafarroak eta EAEk osatzen duten euro-erregiora hurbiltzen den. Halaber, euskal nazioaren oinarri nagusia ez da arraza, aranismoak zioen bezala, hizkuntza baizik, eta bigarren maila batean  kultura eta mentalitatea, erlijioa, arraza eta ezaugarri ekonomiko-sozialak. Naziogintza prozesu dinamikoa da (Marx-Kropotkin) eta horrela lortuko du estatu bilakatzea, marxistek (Lenin) zioten bezala erabakitzeko eskubidea eskuratu ostean (La Cuestión Vasca). Prozesu politiko hori baketsua izango da, alabaina diktadurak edo demokrazia ezak galarazten badio Euskal Herriari independentea izatea, zapaltzaileen estatuaren aurka borroka armatura jauzi egitea zilegi litzateke. ETAren V. Biltzarrean parte hartuko du eta onartuko dira bere hainbat teoria,  Biltzar Ttipiko kide izatera heldu zelarik.

Erbestetik itzulita, Krutwigek Computer Shock idatziko du non, igarle moduan, konputagailuen iraultzak dakarrena aurreikusiko duen eta Euskal Herriak zer egin behar duen aurrerabidearen gurpila ez galtzeko. Etorkizunean makinek pertsonen adimena eskuratuko dute eta makina batzuek, robotek, proletalgoa ordezkatu. Ondorioz, Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza burutzeko proletalgoak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak. Eta horretarako euskal elite sortzailea eratu eta elikatu behar da: Sophopolisen, jakitunen hirian, euskal elitearen bilgunean, non asmakizun gorenak emango diren.

Krutwig, ezagutu behar den euskal igarlea da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude