Herri Kooperatiben denbora

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez dirudi erraza, baina badut notizia on bat, Herri Kooperatiben denbora dator, badira proiektuak eta berriak datoz. Gure auzo, herri eta eskualdeetan bizitza bizigarriak denontzat posible egingo dituen ekonomia antolatzea, ezinbesteko ekimen herrigilea bihurtu da. Izan udalgintza eraldatzailearen baliabideekin, herrigintzako eragile antolatuen ikuspegiarekin edo lurraldetutako kooperatibismoaren bultzadari esker. Tokian toki ekonomia herritarron beharrei erantzunez antolatzeko ordea, bi elementu ezinbestekoak dira: garapen estrategia burujabe bat eta lanerako tresna kolektibo eraldatzaileak. Egungo tokiko garapen eredu neoliberalean aurkitzen zailak diren elementuak.

"Herri Kooperatibak komunitatea josiko du, beharrezkoa bada tresna ezberdinak federatuz edo bakarrean integratuz, eta beste herrietako kooperatibekin saretuz"

Lanerako tresna juridikoetan kokatzen dut Herri Kooperatibak sortzeko ildoa, ekintzailetza sozial kooperatiboan gabiltzanok beharrezko ikusten dugun lanketa (https://etzi.pm/herri-kooperatibak).  Auzo, herri edo eskualde batek beharrezko dituen zerbitzuak eskaintzeko herri egitura da, elkarlan publiko-kooperatibo-komunitarioaren bidez antolatua, eta forma juridiko ezberdinak hartu ditzakeena. Sortzen den egitura juridikoak, komunitatearen sustengua izango du, eta proiektua gauzatzeko pertsona eta eragile ezberdinek tira beharko dute, bidean harreman komunitarioak ehunduz, bazkidetza anitzen bitartez, eta emaitzarekin komunitateari indartzeko baliabideak eskainiz. Horretarako hainbat beharren antolaketa bermatuko du kooperatibak, lan burujabearen eta jabetza kolektiboaren bitartez, elikadura agroekologikoa, energia berriztagarriak, komunikazio libre eta seguruak, zaintza kolektiboak edo kultur sorkuntza, emanez. Herri Kooperatibak komunitatea josiko du, beharrezkoa bada tresna ezberdinak federatuz edo bakarrean integratuz, eta beste herrietako kooperatibekin saretuz, lurralde kohesiorako eta komunitateen arteko elkartasun bide berriak lantzeko harreman berriak sortuko dituztelarik.

Ipar Euskal Herrian badugu eredu on bat, SCIC edo Interes Kolektiboko Kooperatiba Elkartea izenekoa, proiektu interesgarrien bidez garatzen ari den tresna juridikoa. Txingor hodeitzak ere baditugu inguruan ordea, kontzeptuen apropiazio merkantilistaren formarekin, edo bidea egiteko Hegoaldean behar ditugun lege kooperatiboen eskasiarekin.

Lurraldea, elkartasuna eta etorkizun bizigarriak ekonomian txertatzeko, irudikatu eta sortzeko dauden Ekonomia Eraldatzailearen legeetan jaso ditzakegu Herri Kooperatibak garatzeko proposamen juridikoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!