Pobreziaz erabat deskonektaturik

Baiona, 18:00etatik goiti, bakar batzuk karrikan: txakurdunak, desobediente batzuk, eta hirurogei bat urteko emakumea. Azken hau, esku-zaku zabal garbia besazpian, itxuraz egunaz Espainiako karrika honetan berean dendaz denda kontsumitzen aritzen ahalko litzatekeenarena. Baina, dendak ez, karrikako zakarrontziak ditu miatzen, sabela betetzeko zeozer atzemateko esperantzarekin. Inoiz ez nuen ikusia, eta irudikatu dut COVID-19ak eragin krisi sozialaren biktima bat izan zitekeela: zeukan lan prekarioa galdurik, edo laguntza sozialak bukaturik, egunetik biharamunera supermerkatua edo kaleko fruitu-denda desertatu behar izan duena. Pôle Emploi-n lanean dabilen ezagun batek kontatu berri dit segitzen dituen ehun bat lan bilatzaileen artean hamar inguru direla karrikan bizi –COVID-19 garaia aitzin bakarra zuela zehazten zidan, kezkaturik–. Hortan gara: milaka bizi kolpatzen ditu pobrezia bortitzak –iaz hamar milioi biziren langa gainditu zuen 67 milioi laguneko Frantzian–. Oinak lurrean ditugunok, gutiago ala gehiago, irudika dezakegu errealitate hau.

Baina piramidearen puntatik, gure biziak bideratzen dabiltzan agintariek ez dute horren berri. François Bayrou politikari bearnes ezaguna dugu Frantziako Planaren Goi-Komisarioa, tartean erronka sozial eta ekonomikoei buruz gobernua kontseilatzen dabilena. “Niretzat, hilabetean 4.000 euro irabazten dituena klase ertainekoa da; 4.000 euroko errenta jasotzean ez gara aberats” erantzun berri dio RTL telebistako kazetariari. Kokatzeko: %15ak du Frantzian 3.000 euro baino gehiago irabazten, %30ak 1.500 euro baino gutxiago irabazten ditu eta justu %8ak du 4.000 euro horiek baino gehiago jasotzen hilabetean. 2016an Jean-François Copé politikariak –Aurrekontuen ministeritzako zein Barne ministeritzako ordezkari izandakoak– erantzun “txokolatinak 10-15 zentimo balio ditu” esaldiaren gustu garratz bera du Bayrourenak.

Piramide politikoan gora egin arau, geroz eta deskonektatuagoak dira. Aldi berean, Frantziako aberatsen esfera hermetikotik urtero bilioiak dira zerga ihesean galtzen. Errealitate honetaz maleruski, ez dira hain deskonektatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude