“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

  • Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial, judizial eta mediatikoetan barrena murgilduz.

"Hedabideek akusazioaren kontakizuna egia osotzat jotzen dutenean kontakizun jakin bat mamitzen laguntzen dute". (Argazkia: Jordi Borràs)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Liburua idatzi ondotik argi gelditu al zaizu nor dagoen Espainiako Estatuko estolda egituren atzean?
Argi gelditu zaidana da ezin dela ziurtatu hierarkikoki lan egiten duen pertsona talde jakin bat dagoenik, bulego batean estatuaren funtsak babesteko asmoz noren kontra, noiz eta nola jokatu erabakitzen duena. Hala izango balitz, erraz detektagarria izango litzateke. Froga da sistema horren antzekoena dela “polizia patriotikoa” izenekoa, eta komisarioen arteko guda baten ondotik identifikatua izan dela.
    Zoritxarrez, sistema dezente konplexuagoa da, hainbat elementu dituen amarauna: ultra-kontserbatzailea den joera politiko bat; erakundea desagertuta ere bere horretan jarraitzen duen ETAren terrorismoaren kontra 40 urtez indartutako salbuespenezko legedia; mahuka zabaleko kultura poliziala; kontakizun polizialak onartzeko joera duten epaileak eta bozgorailu gisa jokatzen duen sistema mediatikoa.

Zein da egitura horren erronka?
Estatu arrazoientzat mehatxua direla uste duten mugimendu, ideologia politiko eta fenomenoak desaktibatzea. Erran daiteke hiru direla defendatzen dituen aspektuak: lurralde batasuna, ordenaren eta agintearen printzipioa eta sistema kapitalista babestea. Horretarako, ekintza polizial eta judizialen bitartez iritzi publikoa baldintzatzen saiatzen dira. Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma.

Argazkia: Jordi Borràs

Disidentzia zigortzea kontu berria ez dela aldarrikatzen duzu. Zenbateraino uste duzu, Katalunian, errepresioaren errealitatearen ezagutza prozesu independentistaren harira soilik zabaldu dela?
Distantzia fisikoak eta denborazkoak errealitatea distortsionatzen du, are gehiago gizartearen memoria motza izan ohi denez. Kataluniako gizartearen gehiengoak denbora luzez ez du euskal gatazkaren berririk izan, terrorismoaren kontrako borrokarekin justifikatu baita hamarkadetan ezker abertzalearen eta anarkismoa bezalako mugimenduen kontrako jazarpena. Eta Euskal Herrian egindakoaren gaineko kontzientziarik ez da hartu Kataluniako gatazkan aplikatu den arte. Orduan piztu da denboran errepikatzen den eredu bat eta salbuespenezko legedi bat dagoenaren gaineko kontzientzia, desberdintasun erabakigarriarekin: Kataluniako gatazkan ez dela erakunde terroristarik egon.


Martxelo Otamendirena eta Iñaki Abadena dira euskal disidentziaren testigantzak zure liburuan. Nola joan ziren elkarrizketak?
Hagitz hunkigarriak eta paradigmatikoak izan ziren, hain zuzen ere, aipatzen dizudan eredu hori ulertzeko. Euren sufrimendua ulertzeko ateak ireki dizkidaten heinean liburuko testigantzen eskuzabaltasunaren adibide argiak dira biak. Otamendi sekulako komunikatzailea da eta gai da, hamazazpi urte pasa direnean ere, bizitako sarrakioa zehatz-mehatz azaltzeko. Abadek, oraindik kondena betetzen ari denez, bere egunerokotasunari aurre egiteko inpotentzia eta etsipena  helarazten ditu.

Zein irakurketa egiten duzu eurek elkarrizketatu ondotik?
Hasteko, mota horretako operazio baten biktima izateak talka eragiten duela, eta erreparaziorik ez dagoela. Otamendiren torturatzaileei ez zaie kargu hartu; Polizi kontakizunak zein sumarioak azukre-koxkor baten moduan desegiten dira. Bertzalde, terrorismo akusazioaren ostean bertzelako asmoak daudela eta interes politikoagatik ETAren mamua bizirik mantendu nahi dela. Eredu hori Kataluniara bideratu da azkenaldian, adibidez, CDRetako aktibistak indarkeriarekin edo terrorismoarekin lotuz, Tamara Carrascorekin gertatu bezala.

Hedabideak estolden parte direla aipatu duzu.
Hedabideek akusazioaren kontakizuna egia osotzat joz titularrak hedatzen dituztenean eta poliziaren susmoak “ustezko” gisa azaldu ordez gertaera gisa aurkezten dituztenean iritzi publikoan kontakizun jakin bat mamitzen laguntzen dute. Zalantzarik gabe. Eta gero, kontakizun hori desmuntatzen denean kazetariek absoluzioari ez badiote akusazioari eman zioten garrantzia bera ematen bidegabekeria bikoitza eragiten dute.

Espainiako Barne Ministro ohi Jorge Fernández Díazekin ere solastu zara. Nola joan zen?
Galdetu beharreko guztia galdetu nion eta berak dena erantzun zuen, nahiz eta nire planteamenduarekin ados ez zegoen. Eta noski, bere asmoa izan zen defendatzea, lehenik eta behin bere buruaren garbitasuna, eta gero ekintza polizial eta judizialarena.

Agerian utzi duzu Euskal Herriko eta Kataluniako independentismoa eta Podemosen ingurua jazarri dituztela estoldek. Elkarren artean politikoki nahikoa kooperatu dutela uste duzu?
Inolaz ere ez. Errepresioak eta sare berdinaren biktima izateak elkartasuna sustatu beharko luke, borroka alderdikoiarengatik egon ez dena. Aldiz, estoldek independentismoaren kontrako auziak aktibatu dituztenean, Podemos oin-puntetan igarotzen saiatu da, bereziki Moncloan gobernatzen ari direnez geroztik. Eta alderantziz, Podemos urakanaren begian egon denean. Azken urteetan statu quoa gehien astindu duten bi mugimenduen arteko borroka konpartituari zukua atera ordez, bakoitzak bere onura lehenetsi du bertzearen kalterako.

Kazetaria
“Arkitektura ikasteko asmoarekin batxilergo teknologikoa egin nuen. Baina selektibitatearen atarian iritziz aldatu nuen: betidanik gustatu izan zait idaztea, batez ere inguratzen ninduen errealitatea deskribatzeko. 2001eko irailaren 11ko atentatuen harira, komunikabideen paperak interesa piztu zidan. Egunkaria nire habitat naturala da. Baina anitz ikasten dut irratian eta telebistan egiten ditudan kolaborazioetan: mikrofono bat aurrean izatea edo idazten ditudan artikuluak sinatzea erantzukizun handia da. Horregatik esfortzu berezia egiten dut argitasunez arrazoitzeko, errealitate baten ertz guztiak kontuan hartu eta ikuspuntu desberdinak egon daitezkeela ulertuz”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako politika
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Pedro Sánchezek adierazi zuen martxoan desinformazioa “mehatxu nagusia” zela demokraziarentzat. Baina, nola egiten dio horri aurre Espainiako Gobernuak? Dirudienez, gardentasunarekin eta argitasunarekin baino, ez-ikusiarena egiten.


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


2025-09-11 | ARGIA
37,5 orduko lan astea atzera bota dute Espainiako Kongresuan PP, Vox eta Juntsek

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa "kulturala"

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Eguneraketa berriak daude