1.800 metro koadroko paradisu bat gainbehera etorritako hiri industrialean hormigoiz inguratua, fruitu baratze bat obrero xeheek antolatua, lurgintzako aditu gehienen aholkuen kontrara, lurrik oparoena sortzea lortu duen Eden txit emankorra... Pikardiak, Flandriak eta Valoniak topo egiten duten Mouscronen daukagu zain Fraternités Ouvrières ortu obreroa, nahiz eta azaroaren 13tik falta den Gilbert Cardon lider zaharra, sindikalista permakultorea.
1969an jende txiroenen hezkuntza landu nahian Josine eta Gilbert Cardon senar-emazteek sortu zuten Fraternités Ouvrières elkartea (“Obreroen Senidetasuna” edo “Obreroen Anaidia”) Belgikako Mouscron herrian, txirrinduzaleek ezaguna duten Frantziako Roubaixen ondoan. CGTko sindikalista bikoteak laster edukiko zuen esku bete lan, eta 1970eko hamarkadan siderurgiako fabriken birmoldaketa basatiak kaleratutako langileei proposatu jardueren artean nagusitu zen baratzea.
Ez nolanahiko baratzea, ordea. Cardontarrek elkarteari lagatako etxe ondoko baratzean dena izango zen naturala… gauza bitxia bio eta ekologikoa lau jakitunen kontua baizik ez zen garai haietan. Begiak irekiarazi zizkien haurren elikagai pozoituez Belgikan gertatutako eskandalu batek. Baina, gainera, sortutako elikagai, landare eta haziek izan behar zuten edonork pagatzeko bezain merkeak. Gilberti entzun zaion moduan, “aberatsak etor daitezke nahi badute, baina hemengo bio-a ez da haientzat”.
Europan permakultura edo oihan jangarria kontzeptuak entzun aurretik ari dira horretan Fraternités Ouvrièresen, nahastuz zuhaitz, zuhaixka, barazki, etxeko animalia txiki, putzuetako izaki… 40 urteren buruan, zientoka bisitari erakartzen dituen Eden bat dago Mouscronen Karlos V. Enperadorea karrikako 58an.
Benjamin Hennot zinegileak La jungle étroite (“Oihan Estua”, ikustea merezi duen bideoa) deitu dion baratzeak 1.800 metrotan pilatzen ditu 2.000 inguru zuhaitz eta zuhaixka eta 4.000tik gora barazki mota. 2.000 arbola eta zuhaixketan badira 1.300 barietate ezberdin: 395 sagarrondo 312 klasetakoak, 242 madariondo 160 barietatetakoak. Zientoka fruitu txiki, masusta, mugurdi, mahatsondo… Oihan txiki sarriak –lerroen artean pertsona bat doi-doi pasatzeko bezain estu landatuak– sortutako mikroklimak baimentzen die Belgikan bizirik irautea eta nekez amestu daitekeen zenbait arbolak fruitu ematea.
Elkartearen atal funtsezkoetako bat haziteka da, 6.500 barazki eta barietate ezberdinen haziak biltzen dituena. Tomatetan, esaterako, 800 klase. Hazien bankuan dena elkarlanean ekoiztu, erosi eta ontziratzen da, birziklatutako ontzi eta kartoizko kutxa txikietan. “Jendea behar da hau dena zorrotxoetan jartzeko, bada bi hilabeteko lana eta boluntarioek egiten dute, bestela ezingo litzateke. Baina boluntarioena espres egindako hautua da, jendea irrikaz dago lanera etortzeko, sistema ziztu bizian dabil”. Gaur egun 2.000 dira bazkideak.
Nork bere orturako hazien bila bezala, Fraternités Ouvrièresera asko hurbiltzen dira urtean zehar antolatutako ikastaroetara. 2020a arte –COVID-19a dela eta, bilkurak eta bisitak eten behar izan dituzten artio– beste bazkide hizlarien artean Gilbert izan da izarra hainbat gaitan: elikadura burujabetasuna, arbolen kimaketa eta txertaketa, lurzoruaren prestaketa, pozoirik gabeko ortugintza, haziak nola bildu eta erabili…
Gereziak, guretzat... eta txorientzat
Ikastaroetako batean hurbildu zen Mouscronera Benjamin Hennot zinema ikasi berritan eta liluratuta geratu zen: “Nekazaritza biologikoan interesatua nintzen eta Fraternités Ouvrières iruditu zitzaidan alor honetako eredurik desiragarriena, permakultura eta bio kontuak baino lehenagoko sustraiak ageri zituelako. Herri hezkuntzaren adibide ederrenetakoa da, hain zuzen ere, herrikoi jarraitu duelako, klase ertainaren estetika eta ideologiei aurre eginez. Fraternités Ouvrièresen jende xehea gustura egoten da, elite kulturalek berentzako sortu dituzten lekuen antipodetan dago”.
Zinegileak Cardontarren hitz eta ekintzetan nabaritzen ditu haien gazte denboran erregai izan zituzten sindikalismoaren eta Askapen teologiaren zantzuak. Gilberten hitzaldietan beti azaltzen da bizitza lagun urkoarekin partekatuz gozatzea, bizimodu xume batek dakarren zoriona, jende txiroen halako ahalduntze edo adoretu nahi bat. “Jesusen Azken Afaria izan zitekeen Gilberten ereduetako bat, Brunehaut garagardo tragoen inguruan lagun artean eztabaidatuz. Baita Jesusek merkatariak Tenplotik kanporatu zitueneko hura ere. Ikusi dut Gilbert kargu hartzen hortzak luzatuta zetorrela antza eman zion bati: ‘Adi’zak, sosak egin nahian baldin bahabil, alferrik etorri haiz guregana’”.
Sindikalista ere, berezia, antigoalekoa. “Batzuetan langileak jakin behar du lana oker egiten, eta hori izaten da zailena. Zuk ikusi duzu ugazaba lankide mordoa kaleratzera doala, hain zuzen fabrika primeran dabilelako, eta proposatzen duzu: ‘Hasi behar diagu tarteka okerrak egiten, produkzioa mantsotzen, bestela hau eta hura kalera zoazek’… eta hori oso zaila zaigu langileoi, hain daukagu barneratua lana ondo egin behar hori!”.
Gilbert Cardon, ezkerreko sindikalista, industrial zaharra, baratzegintza naturalak eta Fukuokaren irakasgaiek umotua: “Barneratu dugu Mendebaldeko izpiritu ergel hau, ez dugu gereziondorik landatzen fruituak txoriek jango dizkigutelako. Permakulturarena alderantzizkoa da: landa dezagun bigarrena, zorte pitin batekin denok jango ditugu, txoriek eta guk. Nahiago dugu geuk ez jatea besterekin partitzea baino! Hemen alderantzizkoa egin nahi dugu. Behin onartu duzunean zurea ondoko jendeekin eta baita txoriekin ere banatzea, dena da errazagoa, nahikoa ekoiztuko duzu denentzat”.
Eztenkada ederrak, elikagai garbien bila beren osasunaren ardura hutsez dabiltzanentzako ere: “Horiek heriotzarekin obsesionatuta dabiltza”. Ez galdetu Gilberti bere osagarriaz, “zer uste duzu, geriatriko batera etorri zarela?”. Osasuna, mediku gehienek praktikatzen dutenaz harago, nagusiki buruan dagoela. Alde horretatik, zer okerragorik jan eta edatea den ekintza oparoa elikagaien elementu zerrenda baten kontsumo bihurtzea baino? Elikatzeak ospakizuna izan behar duela, komunio zoriontsu bat lagunekin eta naturarekin.
Gilbertek probokatzen segitu beharra sentitzen zuen, Fraternités Ouvrièresera asko eta asko hurbiltzen zirelako –kronikatxo honen egileak noizbait egin nahiko lukeen moduan– fruitu baratze eredugarri hartan extasian sartzera, Valoniako jungla txikian galtzera, lur aberats hura usaintzera... Baina ez, diosku Gilbert Cardonek, hau dena harrigarriki emankorra den hiri-ortu bat egitetik harago doan asmo baten osagai bat besterik ez da, zeren... “Je préfère bouffer de la merde ensemble que du bio tout seul!”.
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.