Zerua, burdina eta uteroa

  • Hiru kontzeptuok aztertu eta antzinako egiptoarren sinesmenekin lotu ditu Brown unibertsitateko (AEB) Victoria Almansa Villatoro egiptologoak (Journal of Egyptian Archaeology).

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Saqqarako Piramideen Testuak orain arte aurkitutako testu erlijioso zaharrenak dira eta horietan “zeru” kontzeptua adierazten duen zeinu hieroglifikoarekin batera uteroaren eta burdinaren zeinuak agertzen zirela ikusi zuen eta, erlazio hori argitu eta egiptoarrek zeruaz zer kontzepzio zuten jakiteko, xehe ikertu ditu testuak.

Egiptoarrek Burdin Aroa bera baino lehen ezagutzen zuten burdina, meteoritoetatik zetorren eta; beraz, burdina zeruarekin lotzen zuten. Eta testuotan uteroa Nut jainkosarekin (irudian) lotuta agertzen da eta likidoz beteta zegoela ere esaten da. Hala, hauxe izan da ikerlanaren ondorioa: antzinako egiptoarrentzat zerua Nuten uteroa zen, burdinazkoa zen eta likido amniotikoz betea zegoen.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.