Gernikako Estatutua 1979an onartu zen eta Trantsizioko labe politikoaren ondorioetako bat izan zen. Euskal gizartea etengabe zegoen mobilizatuta Franco diktadorearen heriotzaren ondoren: amnistiaren aldeko mugimendu indartsua, zentral nuklearren aurkakoa, autogobernua edo independentziaren aldekoa, langile mugimendua, ETAren jardun armatu gogorra... Eta presio lapiko erraldoi horren fruituetako bat izan zen Gernikako Estatutua.
22 urte geroago, Ibarretxe lehendakari jeltzaleak erabaki zuen tresna hark ez zuela balio XXI. mendeko erronkei erantzuteko eta 2001ean Ibarretxe Plana –estatutuaren erreforma– aurkeztu zuen, Lizarra-Garaziren apustu abertzaleak porrot egin ondoren, ETAk su-etena hautsita eta gatazka giro gogorrean. 2004an Estatutu Politiko Berria onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Ezker abertzaleko indar nagusia zen Batasunak gogor egin zuen planaren aurka, baina azkenean legebiltzarrean behar zituen aldeko hiru botoak eman zizkion.
Ibarretxe Lehendakariak erreforma aurkeztu zuen Espainiako Kongresuan, baina honek eztabaidarako ere ez zuen onartu. Ez da samurra legebiltzar baten borondateari mespretxu handiagorik egitea: ezta eztabaidarako ere. Funtsean, aldebikotasuna eta erabaki eskubidea oinarri, autogobernu mailan oso urrats garrantzitsuak zituen estatutu berriak, harreman konfederalerako doinu eta guzti. Baina porrot egin zuen, Madril ez zegoen hura onartzeko prest eta ezker abertzalearen barruan ere desadostasunak gehitzen ari ziren, bai planarekiko bai gatazkatik ateratzeko ereduarekiko ere, geroago argi ikusiko zen moduan.
Legebiltzarretik at, Loiolako saioa
2006an iritsiko zen lurreratze pista berria, ETAk su-etena eman zuen eta EAJren, Batasunaren eta PSE-EEren arteko negoziazioak izan ziren Loiolan. Hemen ere Euskal Herriaren autogobernua giltzarri izan zen negoziazioetan, eta aurreakordioa lortu zen erabakitzeko eskubidea eta, EAEren eta Nafarroaren arteko organo bateratuaz. Loiolako saio hartatik gaurdaino, estatutuaren erreformaren gurpilak presioa galdu du urtetik urtera, paradoxikoa bada ere baita 2011n ETAk armak utziko zituela iragarri ondoren ere.
2008an Ibarretxe lehendakariak Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berria eraman nahi izan zuen herritarren kontsultara, baina Espainiako Gobernuak debekatu egin zion eta bere alderdiak ere ez zuen aurrera jarraitzeko inongo interesik erakutsi. Hor bukatu zen Ibarretxeren saioa. Ez haren espiritua, ordea, eta 2018an Eusko Legebiltzarrean EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioaren printzipioetan, Ibarretxe planaren adar ugari ageri ziren, horietako asko oraingoan EH Bilduk ekarriak.
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJk Iñigo Urkullu aurkeztu zuen lehendakaritzarako eta bere hauteskunde programan legealdiaren amaierarako Gernikako Estatutuaren erreforma agindu zuen. Ez zuen agindua bete. 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako programan berriz agindu zuen erreforma, eta honetan saio bat egon da. Bestelako kontua da zein saio mota.
Printzipioak bai, baina testu artikulaturik gabe
2018an EH Bilduk eta EAJk estatutuaren erreformarako printzipioei buruzko akordioa lortu zuten, funtsean Ibarretxe Planak biltzen zituenak. Oraingoan kontzertu ekonomikoaren printzipioetan sostengatuta, Espainiari kontzertu politikoa eskaintzen zitzaion, aldebiko harremana eta erabaki eskubidea oinarri. Eta printzipioetan amaitu zen EH Bildu eta EAJren arteko elkarlana, gero ez baitzen ahaleginik egin horiek testu artikulatu batera eramateko, nahiz eta legebiltzarreko bi indarren gehiengo handiak horretarako aukera eman (48 eserleku 75etik). Gainera, erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrek –EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos– 59 boto biltzen zituzten.
Lehenago EAJk eta EH Bilduk adostutako printzipioekin zerikusirik ez zuen aditu batzordearen esku utzi zen testu artikulatua (legebiltzarreko alderdi bakoitzeko aditu bat). PPk Jaime Ignacio del Burgo izendatu zuen ordezkari; horrek dena esaten du hor lortu zitekeen akordio mailaz. Edo bestela esanda, batzorde hori izan da EAJk testu artikulatua osatzeko erakutsi duen borondatearen termometroa. Emaitza ere halakoxea izan da, ez da akordiorik izan, aditu bakoitzak 2019ko abenduan bere proposamena aurkeztu zuen eta Eusko Legebiltzarrak gaia hurrengo legealdirako utzi du, beste behin ere.
Trantsizio garaiko presioarekin Gernikako Estatutua lortu zen. Ibarretxe Planaren garaian erabaki eskubidea eta autogobernua estuki lotuak ziren gatazkaren aterabidean, Loiolako negoziazioetan ikusi zen moduan. Gaur egun zer presio du autogobernuaren eltzeak? Euskal gizarteari begira, hutsa. Une honetan gaiak herritarrengan pizten duen grina ikusita, ura apurka berotu eta ohartu gabe hiltzen den igelarena gerta dakioke estatutuaren erreformari, baina alderantziz, berotuz baino hoztuz hil daiteke erreforma. Sua inork astintzen ez badu, hori da irudika daitekeen hipotesietako bat: datozen urteetan autogobernu desioa guztiz izoztea. Baina bada beste hipotesi bat: EAJk eta PSEk erreformarako oinarri berriak adostea eta azkenean gauzatzea, hori bai, Madrilgo bultzada zentralista ikusita, akaso Gernikako Estatutuaren edukietan atzera eginez.
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.
Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.