Estatutuaren erreforma izoztu zenekoa

  • Gernikako Estatutua 1979an onartu zen eta Trantsizioko labe politikoaren ondorioetako bat izan zen. Euskal gizartea etengabe zegoen mobilizatuta Franco diktadorearen heriotzaren ondoren: amnistiaren aldeko mugimendu indartsua, zentral nuklearren aurkakoa, autogobernua edo independentziaren aldekoa, langile mugimendua, ETAren jardun armatu gogorra... Eta presio lapiko erraldoi horren fruituetako bat izan zen Gernikako Estatutua.


2020ko ekainaren 30ean - 10:58
Gernikako Estatutuaren aldeko ekitaldi bat, Gernikako Arbolaren azpian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

22 urte geroago, Ibarretxe lehendakari jeltzaleak erabaki zuen tresna hark ez zuela balio XXI. mendeko erronkei erantzuteko eta 2001ean Ibarretxe Plana –estatutuaren erreforma– aurkeztu zuen, Lizarra-Garaziren apustu abertzaleak porrot egin ondoren, ETAk su-etena hautsita eta gatazka giro gogorrean. 2004an Estatutu Politiko Berria onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Ezker abertzaleko indar nagusia zen Batasunak gogor egin zuen planaren aurka, baina azkenean legebiltzarrean behar zituen aldeko hiru botoak eman zizkion.

Ibarretxe Lehendakariak erreforma aurkeztu zuen Espainiako Kongresuan, baina honek eztabaidarako ere ez zuen onartu. Ez da samurra legebiltzar baten borondateari mespretxu handiagorik egitea: ezta eztabaidarako ere. Funtsean, aldebikotasuna eta erabaki eskubidea oinarri, autogobernu mailan oso urrats garrantzitsuak zituen estatutu berriak, harreman konfederalerako doinu eta guzti. Baina porrot egin zuen, Madril ez zegoen hura onartzeko prest eta ezker abertzalearen barruan ere  desadostasunak gehitzen ari ziren, bai planarekiko bai gatazkatik ateratzeko ereduarekiko ere, geroago argi ikusiko zen moduan.

Legebiltzarretik at, Loiolako saioa

2006an iritsiko zen lurreratze pista berria, ETAk su-etena eman zuen eta EAJren, Batasunaren eta PSE-EEren arteko negoziazioak izan ziren Loiolan. Hemen ere Euskal Herriaren autogobernua giltzarri izan zen negoziazioetan, eta aurreakordioa lortu zen erabakitzeko eskubidea eta, EAEren eta Nafarroaren arteko organo bateratuaz. Loiolako saio hartatik gaurdaino, estatutuaren erreformaren gurpilak presioa galdu du urtetik urtera, paradoxikoa bada ere baita 2011n ETAk armak utziko zituela iragarri ondoren ere.

2008an Ibarretxe lehendakariak Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berria eraman nahi izan zuen herritarren kontsultara, baina Espainiako Gobernuak debekatu egin zion eta bere alderdiak ere ez zuen aurrera jarraitzeko inongo interesik erakutsi. Hor bukatu zen Ibarretxeren saioa. Ez haren espiritua, ordea, eta 2018an Eusko Legebiltzarrean EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioaren printzipioetan, Ibarretxe planaren adar ugari ageri ziren, horietako asko oraingoan EH Bilduk ekarriak.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJk Iñigo Urkullu aurkeztu zuen lehendakaritzarako eta bere hauteskunde programan legealdiaren amaierarako Gernikako Estatutuaren erreforma agindu zuen. Ez zuen agindua bete. 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako programan berriz agindu zuen erreforma, eta honetan saio bat egon da. Bestelako kontua da zein saio mota.

Erreforma kontsultara eramango zuela iragarri zuen Ibarretxek; Madrilek debekatu egin zion.

Printzipioak bai, baina testu artikulaturik gabe

2018an EH Bilduk eta EAJk estatutuaren erreformarako printzipioei buruzko akordioa lortu zuten, funtsean Ibarretxe Planak biltzen zituenak. Oraingoan kontzertu ekonomikoaren printzipioetan sostengatuta, Espainiari kontzertu politikoa eskaintzen zitzaion, aldebiko harremana eta erabaki eskubidea oinarri. Eta printzipioetan amaitu zen EH Bildu eta EAJren arteko elkarlana, gero ez baitzen ahaleginik egin horiek testu artikulatu batera eramateko, nahiz eta legebiltzarreko bi indarren gehiengo handiak horretarako aukera eman (48 eserleku 75etik). Gainera, erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrek –EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos– 59 boto biltzen zituzten.

Lehenago EAJk eta EH Bilduk adostutako printzipioekin zerikusirik ez zuen aditu batzordearen esku utzi zen testu artikulatua (legebiltzarreko alderdi bakoitzeko aditu bat). PPk Jaime Ignacio del Burgo izendatu zuen ordezkari; horrek dena esaten du hor lortu zitekeen akordio mailaz. Edo bestela esanda, batzorde hori izan da EAJk testu artikulatua osatzeko erakutsi duen borondatearen termometroa. Emaitza ere halakoxea izan da, ez da akordiorik izan, aditu bakoitzak 2019ko abenduan bere proposamena aurkeztu zuen eta Eusko Legebiltzarrak gaia hurrengo legealdirako utzi du, beste behin ere.

Trantsizio garaiko presioarekin Gernikako Estatutua lortu zen. Ibarretxe Planaren garaian erabaki eskubidea eta autogobernua estuki lotuak ziren gatazkaren aterabidean, Loiolako negoziazioetan ikusi zen moduan. Gaur egun zer presio du autogobernuaren eltzeak? Euskal gizarteari begira, hutsa. Une honetan gaiak herritarrengan pizten duen grina ikusita, ura apurka berotu eta ohartu gabe hiltzen den igelarena gerta dakioke estatutuaren erreformari, baina alderantziz, berotuz baino hoztuz hil daiteke erreforma. Sua inork astintzen ez badu, hori da irudika daitekeen hipotesietako bat: datozen urteetan autogobernu desioa guztiz izoztea. Baina bada beste hipotesi bat: EAJk eta PSEk erreformarako oinarri berriak adostea eta azkenean gauzatzea, hori bai, Madrilgo bultzada zentralista ikusita, akaso Gernikako Estatutuaren edukietan atzera eginez.

Espero bezala, adituen taldeak ez zuen testu artikulatuari buruzko adostasunik lortu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
“Memoria-ariketa da ‘Palinpsestoa’, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena”

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


Egoi Irisarri: “Grande Marlaskari torturak kontatzen nizkionean, primeran gogoratzen dut nola irribarre batekin entzuten zituen”

Beste 20 pertsonarekin batera, Guardia Zibilaren esku zegoenean pairatu zituen torturak aitortu dizkio Nafarroako Gobernuak. Urrats honetara heltzeko Torturatuen Saretik egindako lan kolektiboa azpimarratu du Euskalerria Irratian. Ziklo baten itxieratzat hartu du aitortza... [+]


Ikastetxeek sukalde propioa izatetik harago, funtsa eskola-jantokien kudeaketa eredua dela adierazi du EHIGEk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]


Manuel Lezertuak Ararteko kargua utzi du

Lezertua Arartekoa izan da 2015eko ekainetik, eta astearte honetan, hamar urte geroago, kargua utzi du. Titular berria hautatzeko prozedura ireki da. 


Trumpek 700 marine bidaliko ditu Los Angelesera, Kaliforniako Gobernuarekin tentsio betean

Igandean Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu mobilizatu ondoren, AEBetako armadak jakinarazi du beste 2.000 soldadu eta 700 marine bidaliko dituela Los Angelesera, etorkinen aurkako sarekaden harira piztutako protestak oztopatzera. Bitartean, Etxe Zuriaren eta Kaliforniako... [+]


BSHko langileek protestak egin dituzte lantegi sarreran enpresaren itxieraren aurka

BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".

 


Euskararen alorrean “jauzi kualitatiboa” agindu du Pradales lehendakariak, “kontsentsua oinarri”

Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude