Dinamo operazioaren orbana

  • Dunkerque (Frantzia), 1940ko maiatzaren 26a. Dinamo operazioa abiatu zen ofizialki gaueko 23:30ean, hondartzetan zai zeuden milaka eta milaka soldadu aliatu itsasoz ebakuatzen hasi zirenean.

Ekainaren 4a arte iraun zuen operazioak, eta guztira 338.772 soldadu ebakuatu zituzten. “Dunkerqueko miraria” esan zioten eta II. Mundu Gerraren norabidea aldatu zuen balentriatzat jo zuten. 1940ko ekainaren leheneko The Times egunkariko editorialak halaxe zioen: “Ingelesa bizirik den artean, Dunkerque hitzak toki berezia izango du gure hizkuntzan. Britainia Handia gogor jo dute, baina ez dute konkistatu. Beti izango du etsaiari aurre egiteko distira: Hitlerrek konkistatu ezin dituen gizon libreen argia. Dunkerqueko mirariak espiritu nazionala altxarazi du”.

Winston Churchill lehen ministroak itzalak aitortuko zizkion distira horri: “Kontuz ibili behar dugu, ezin dizkiogu askapen honi garaipenaren ezaugarriak aitortu. Gerrak ez dira ebakuazioekin irabazten”. Egunkariak, ordea, etxera iritsi berri ziren eta borrokara gogoz itzultzeko prest zeuden soldadu irribarretsuen argazkiz bete ziren eta operazioaren galerak ez ziren aipatu ere egin.

Dinamo operazioaren bajen zerrendan materiala da nagusi: aliatuek 200 ontzi, 100 tanke eta 177 hegazkin galdu zituzten. Eta Dunkerqueko gudu zelaiko arma astun guztiak eta 60.000 ibilgailu hantxe utzi zituzten. Zerrenda horretan ez da hildakorik azaltzen, eta giza baliabideei egiten zaien aipamen bakarra 35.000 gerrako preso inguru dira. Dunkerquen bertan, besteak ebakuatu ahal izateko alemaniarrei eusten geratu ziren soldadu horiei eskainitako marmolezko oroitarri xume bat dago: “Dunkerqueko guduan sakrifikatu ziren pilotu, marinel eta soldadu frantziar eta aliatuen oroimenez”, dio frantsesez. Sakrifikatu “zirela” dio, eta ez sakrifikatu “zituztela”, erabili ondoren abandonatuta utzi zituztela, hiltzea edo alemaniarrei errenditzea beste aukerarik ez zietela eman. “Aliatuak” nongoak ziren ere ez du zehazten.  Iturriek soldadu frantziarrak eta ingelesak aipatu ohi dituzte, eta, tarteka, belgikarrak. Baina gutxitan esaten da, Dunkerquen sakrifikatutakoen artean Frantziako Atzerritar Legioko eta beste konpainia berezi batzuetako milaka soldadu zeudela: poloniarrak, juduak, Espainiako 1936ko Gerratik ihes egindako soldadu errepublikarrak…

Guztira 150.000 soldadu errepublikar inguruk egin zuten ihesi Frantziara. Han, harrera ez zen abegitsua izan; baldintza gogorreko kontzentrazio esparruetan sartu zituzten. Esparruetatik irteteko, Atzerritar Legioan edo Espainiar Langileen Konpainietan (CTE, 1939) sartzea erabaki zuten 19.000 “bolondres” inguruk; beste 10.000 baimenik eskatu gabe behartu zituzten. Gerra batetik ihesi, beste batean sartu zituzten. Maginot lerroa gotortzeko lanetan jardun zuten eta Europako fronte gehienetan lehen lerroan aritu ziren, baita Dunkerquen ere. Baina handik bizirik irten eta errenditu zirenean, ez zieten gerrako preso estatusa ere eman. Alemaniarren kontzentrazio esparruetara eraman zituzten zuzenean. Esparru batetik ihesi, beste batean sartu zituzten.
Eta bitartean, zintzoen bandoa aurrekaririk eta orbanik gabeko arrakasta, Dunkerqueko miraria, ospatzen ari zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako 253 euskaldun omendu ditu Eusko Jaurlaritzak

Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


Hildako guztiek ez dute berdin balio

Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


Genozidio ahaztuak

Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]


2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Eguneraketa berriak daude