Oraindik ez du lortu bere hautagaitzaren txostena osorik irakurtzea. Euskal Herriko 30 feministek erantzun dute dokumentu horretan nor den haientzat Concepción Carranza Castro eta zergatik merezi duen 2019ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Epaimahaia konbentzitu dute.
Conyri gehiegizkoak iruditu zaizkio botatzen dizkioten loreak: “Isiltasunaren eta prekarietatearen lideresa”, “komunitate feministak ereiten dituen inurria...”. Bere begi bizi-biziak malkoz bete dira elkarrizketa hasi bezain pronto: “Tira, nire buruaren irudi apalagoa dut… Nire lana emakume anonimo askoren ondarea da”. Erantzun diot horregatik ere saritu dutela, umila delako eta kolektibotasunaren alde egiten duelako.
Cony Bizkaiko mugimendu feministako aurpegi eta ahots nabarmena da. Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan bozeramailea izan zen eta bere karisma eta umore onarekin Durangon elkartu ziren hiru mila emakumeen euforia piztu zuen. Garaipen eta Munduko Emakumeak kulturarteko talde feministetako militantea da. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan ere buru belarri ibili da. Epaimahaiak ahalduntze eskolen bidez emakumeak boteretzeko, kontzientziatzeko eta antolatzeko prozesuak bultzatu izanagatik saritu du, baita emakume etorkin askorentzat erreferente izateagatik ere.
El Salvadorren jaioa, Cony izan da Emakunde Saria jaso duen lehenengo emakume etorkin eta arrazializatua. Onartu dit mugarri horrek zapore mingotsa ere utzi diola, bere aitortzaren justifikazioan kutsu buenista edo onbera somatzen duelako eta bere lanaren ezagutza eskasa. Eragile gehienek nabarmendu dute bere xarma, alaitasuna, epeltasuna, zubiak eraikitzeko gaitasuna, emakumeak laguntzeko eta sentikortzeko abilezia… “Bale, ados, pertsona ona naiz ni, baina nire izaerari atxikitzen dizkioten ezaugarri horiek nire lan metodologiaren muina dira, eta lan metodologia hori ez dut nik asmatu”. Herri hezitzailea da Cony, hori da bere ekarpen nagusia, alegia Paulo Freireren pedagogia kritikoari lotutako metodologia Euskal Herriko emakumeen ahalduntze prozesuetan aplikatzea. Baina gurean gutxik ezagutzen dute Latinoamerikan hain errotuta dagoen eta zapalduen emantzipazio prozesuen motorea izan den korronte hori.
Ezagutza falta horrek eragin izan du txostenak aipatzen duen Conyren egoera prekarioa. Emakume etorkinen ibilbidea eta ezagutzak mespretxatzen dituen gizarte honetan, adineko pertsonak zaintzea da bere lan aukera nagusia. Bidegabekeria horren alde positiboa da etxeko langileekin ahalduntze prozesuak bultzatzen dituela, beraien frustrazioak eta amorrua inor baino hobeto ezagutzen ditu-eta.
“3.000 feminista zuriri esango diegu nola beraiek ere izan daitezkeen zapaltzaileak eta arrazistak (…). Historia egiten ari gara”, idatzi zuen Raízes taldeak sare sozialetan; eta horrek Durangon zeresan handia eman zuen dekolonialitatearen mahai-ingurua hasi aurretik. “Arrazista gu?”, pentsatu zuen entzule txuri askok saminduta. Oholtzatik jaitsi bezain pronto erasoak pairatu zituzten hizlariek.
Ikusgaitasuna abiapuntua baino ez da. Mugimendu feministak bere burua antiarrazistatzat izan nahi badu, emakume etorkinen ibilbideak eta ezagutzak aitortu behar ditu, paternalismorik gabe, Hegoaldeko praktika politikoez ikasteko prest egon behar du. “Ikusgaitasun hau aprobetxatu nahi dut herri hezkuntzaren metodologia ezagutzera emateko”, esan dit Conyk. Ea bere ikasbiderako prest gauden.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]