Emakume bat berotegi-efektuaren itzalean

  • Londres, 1859. John Tyndall (1820-1893) irlandar fisikariak bere azken aurkikuntza aurkeztu zuen Royal Institution erakunde zientifikoan: hainbat gas molekulek, hala nola karbono dioxidoak, metanoak eta ur-lurrunak, erradiazio infragorria blokeatzen dute. Hau da, egun berotegi-efektua esaten dioguna aurkitu zuen.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste batzuek Svante Arrhenius (1859-1927) Nobel saridun kimikari eta fisikari suediarra jotzen dute berotegi-efektuaren aurkitzailetzat, 1896an erregai fosilek Lurraren berotzea azkartzen zutela ondorioztatu zuelako.

Baina Tyndallek bere ikerketa aurkeztu baino hiru urte lehenago eta Arrheniusek ondorio horien berri eman baino 40 urte lehenago, Circumstances Affecting the Heat of Sun’s Rays (Eguzki-izpien berotasunari eragiten dioten baldintzak) izenburuko lana aurkeztu zuen Smithsonian Institutuko kide Joseph Henryk, Albanyn (AEB), 1856ko abuztuaren 23an, AAASren VIII. Bilkuran (Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkartearen urteko bilkuran). Baina lan hura ez zuen Henryk idatzi; enkarguz egin zuen aurkezpena. Emakumeek debekatuta zeukaten AAASren bilkuretan parte hartzea eta artikuluaren egilea, berotegi-efektuaren oinarria ulertu zuen lehen zientzialaria, emakumea zen.

Eunice Newton Foote (1818-1889) klimatologo, asmatzaile eta sufragista estatubatuarrak emakume gehienei ukatzen zitzaien aukera izan zuen nerabe zela; Troy Female Seminary-n ikasi zuen eta eskola horrek hitzaldi zientifikoetara joateko aukera ematen zien neskei. Hala ere, baliabide urriak izan zituen jasotako oinarri zientifiko hura garatzeko. Negutegi-efektuari buruzko ikerketak, adibidez, etxean bertan egin zituen. Lau termometro, beirazko bi zilindro eta huts ponpa bat erabiliz, atmosfera osatzen duten gasak isolatu eta eguzki-izpien eraginpean jarri zituen.  CO2ak eta ur-lurrunak klima aldatzeko adinako berotasuna xurgatzen zutela ondorioztatu zuen.

Esperimentuak egiteko baliabide gutxi zuen, eta are gutxiago aurkikuntza garrantzitsua zabaltzeko. Zenbait iturritan Tyndallek Footeren lana “lapurtu” zuela esaten den arren, ziurrenik Tyndallek ez zuen sekula ikerlan horren berri izan. Eta mende eta erdian zientzia komunitateak ez zuen Foote aipatu ere egin.

2011n Raymond Sorenson ikerlari independenteak Footeri buruzko lehen artikulua idatzi zuen. 2016ko udan Katharine Hayhoe klimatologo kanadiarrari galdetu zioten zergatik ez zegoen emakumerik klimatologiaren historian. Hoyhoek ez zuen hitzez erantzun. Sorensonen hariari tiraka, Footek idatzitako jatorrizko artikulua erreskatatu eta zabaldu zuen, besteak beste, Facebook bidez. Handik gutxira, Ed Hawkins klimatologoak txio batean jaso zuen Facebookeko esteka hura eta, handik aurrera, Eunice Newton Foote pixkanaka merezi duen tokia hartzen hasi da zientziaren historian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Neandertalen gantz fabrika

Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Makillajea, begiak zaintzeko

Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.

Sustantzia horri kohl deritzo... [+]


Txinatar xenofobia ala terrorismo zuria?

Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Aurpegiko tatuaje bakanak

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko... [+]


Eguneraketa berriak daude