“Ez dute gure isiltasunaren erosotasunik inoiz gehiago edukiko”

  • Joan den abuztuan munduan zehar zabaldu ziren Mexikoko emakumeen haserrea erakusten zuten irudiak. Lau poliziak bortxatutako adin txikiko bati gobernuak emandako erantzun kontraesankorrak piztu zuen sumina. Orduko amorrua ez da apaldu ordea, eta hezkuntza zentroetan gertatzen diren jazarpen kasuei erantzunez, mugimendu feministak hainbat fakultate okupatu ditu eta klaserik gabe daramate hilabete inguru. Erasotzaileak zentroetatik kanporatu arte ez dute protesta amaituko.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Feminizidioa ez da arazo berria Mexikon. 90eko hamarkadatik aurrera Chihuahuako estatuak arreta erakarri zuen; Ciudad Juarez-en emakumeen kontrako indarkeria kasu basatiak gertatzen hasi ziren: bortxatuak, itoak, desagertuak... Garai hartan, eraildako emakumeen albisteak gertakari isolatu gisa zabaldu ziren herrialdeko beste zokoetara. Charles Bowden AEBetako kazetariaren teoriak zorrotz asmatu du: mugako hiri hori, kapitalismoaren esperimentazio laborategi gisa erabili dute. Hala, arazoa herrialde osora hedatu da. Emaitza, milioika emakume mexikarren prekarizazioa, eta egunero bizitzako arlo askotan jasaten duten jazarpena.

Hamar emakume hiltzen dituzte egunean Mexikon, munduan emakume izateko herrialde arriskutsuenetako batean. Segurtasun Sistema Nazionalaren datu ofizialen arabera, 2019ko urtarriletik irailera, gutxienez, eraildako 2.833 emakume erregistratu zituzten. Baina, feminizidio gisa soilik, horietako 726 ari dira ikertzen.

Biktima gehienek bortizkeria basatia jasan dute, eta haien gorpuak errepideetan, moteletan eta parkeetan botata utzi dituzte. Hori gutxi ez eta, ohikoa da erasotzaileak biktimen inguruko pertsonak izatea: senideak, bikotekideak, lagunak edo irakasleak.
Aurrekoa ez da nahikoa izan gobernuak egoerari amaiera eman nahi izateko. Emakumeen gehiengoak ondo daki eraso batetik bizirik atera eta erasotzailea salatzea erabakitzen badu —ez du axola zein erakundetara jotzen duen—, seguru aski erasoaren baldintzengatik ezbaian jarriko dutela haren hitza, eta jarraian kulpabilizatu egingo dutela. Desagertutako emakumeen amek, alabak aurkitzeko laguntza eskatu dutenean, aitzakiak jaso izan dituzte bilaketa prozesua luzarazteko. Eta, ezustean, ikerketa abiaraztea lortuz gero, sarri berandu izaten da, desagerketatik hilabete batzuetara hasten dutelako, eta askotan ezinezkoa da ezer argitzea.

Unibertsitatean ere ezin salbu egon

Emakumeen aurkako bortizkeria guztia ez da mugatzen narkotrafiko, polizia ustel eta delinkuentzia gehien dauden estatu arriskutsuenetara. Antzina Mexikoko Hiria segurtasun burbuilatzat jotzen zen herrialde osora barreiatu den kaosaren erdian. Eta hiriaren erdian, Mexikoko UNAM Unibertsitate Nazional Autonomo entzutetsua ere –Mexikoko handiena, 400.000 ikasle dituena, eta ezaguna Poliziak sarrera debekatua duen lekuetako bat delako– ez da libra geratu. Horrenbeste hazi da bortizkeria hirian, ezen UNAMeko segurtasun burbuila ere hautsi egin den.

2017ko maiatzaren 3an 22 urteko ikasle Lesvy Osorioren gorpua, telefono kabina bati lotuta agertu zen unibertsitateko campus nagusian. Momentu hartatik, segurutzat hartzen zuten espazio bat arrisku eta mehatxu bilakatu zen. 2018ko apirilean Mariela Vanessa, Filosofia eta Letretako fakultateko ikaslea desagertu egin zen, eta inork ez daki non dagoen oraino. Bi kasuetan, haien amen hitza zalantzan jarri zuten. Lesvyren amari esan zioten alabak drogak kontsumitzen zituela. Mariela Vanessaren amari, fakultateko buruek laguntza ukatu zioten, eta ez zuten ikerketarako informaziorik eman nahi izan.

"Bortxatzaileak, zakila moztuko dizuegu" pintaketa Poliziaren eraikinean, eta agenteak atea zaintzen.

Hor da Graciela eta bere alabaren kasua ere. Irakasle eta ikasle ziren hurrenez hurren Arkitektura fakultatean, eta biak hil zituzten haien etxean. Gobernuak ez zuen inongo presarik izan kasuan esku-hartzeko. Miranda Mendoza Flores ere bahitu eta hil zuten. UNAMeko ikaslearen gorpua, Mexiko Hiriko gune arriskutsuenetako batean aurkitu zuten. Haren ikaskideak unibertsitateko campus nagusian manifestatu ziren gertaera salatzeko, eta UNAMek bidalitako segurtasun indarrek gogor erreprimitu zuten protesta.

Goia jo arte

Testuinguru horretan, abuztutik aurrera haserrea eta ausardia hedatzen hasi ziren emakume taldeen artean. Egunerokoan Mexikon emakumeek jasaten duten egoerarekin gogaituta, eta kezkarik azaltzen ez duten erakundeei eta estatuari justizia eskatzeaz nekatuta, haien artean antolatzen eta elkar zaintzen hasi ziren. Bereziki, unibertsitateko ikasleek, eta beste hainbat lekutako emakumeek zaintza eta defentsa pertsonalerako sareak sortzeari ekin zioten, erasoei aurre egiteko. Haien manifestazioek baketsuak izateari utzi zioten –egoera berezia, Mexikoko errepresio maila altua kontuan hartuta–. Eta helburu zehatzak ere planteatu dituzte: jazarpenik, bortxaketarik eta estalketarik gabeko lekuak sortzea.

Loratze horretan eragina izan zuen abuztuan gertatutako bortxaketa batek: lau poliziek adin txikiko emakume bati egindakoa jakin zen. Milaka emakume atera ziren kalera. "Denok izan ginen" leloarekin haien arteko konplizitatea adieraziz, ezagutezin bilakatu ziren; Mexikoko Hiriko gobernuak ezin izan zuen topatu “buruzagi edo antolatzailerik”, eta ezin izan zizkioten inori egotzi monumentu garrantzitsuei egindako kalteak.

Unibertsitatera itzulita, ez da ausazkoa hor islatu izana azken hilabeteetako haserrea eta gogaitasuna: erregistroak dituzten unibertsitateen artean UNAMen gertatu dira eraso gehien. Unibertsitate entzutetsu horrek datu asaldagarriak ditu. Kalkulatu dute ikertutako hamar erasotatik seitan irakasleren bat dagoela inplikatuta. Azken urteetan, gainera, kasuak biderkatu egin dira: 2012tik 2016ra 36 kasu erregistratu ziren, eta 2017tik 2018ra 107. Hori dena, noski, kontuan hartu gabe salatu gabeko kasuekin zifra askoz ere altuagoa litzatekeela.

Unibertsitatearen okupazioa

Hala, unibertsitate barneko jazarpen maila ikusita, hainbat emakumek eta talde feministak batzar ez-misto bat antolatu zuten urrian. Hor adostutako protestara UNAMeko 39 egoitzetatik 11 batu dira. UNAMeko batxilergoko zentroak ere gehitu dira, eta beraz, adin nagusiko emakume unibertsitarioei 15 eta 18 urte bitarteko gazteak ere bat zaizkie.

Protestak Mexikoko estatuko campus batean du jatorria. Mexikoko Hiria inguratzen duen entitatea da hori, eta beraz, hiriaren periferia. Eskualde hori ezagun egin da emakumeen kontrako bortizkeriaren zigorgabetasunak Ciudad Juarez-ekoa gainditu duelako. Hango ikasleek irakasle eta ikasleen kontra pilatutako 77 salaketak kontuan hartzeko exijitu zuten. Denbora gutxian, zerbait egiteko beharraren gogo irmoa zabaldu da, eta greba mugagabeak lehertu dira, bederen zuzendari estaltzaileak, genero perspektibarik gabeko abokatuak, eta langile axolagabeak kaleratu arte.

Filosofia eta Letren fakultateak hilabetea egin du okupatuta, eta han diren emakumeak prest daude haiek nahi dutena lortu arte ez etsitzeko. Azaroaren 5etik beste fakultateetako kideekin antolatu dira, eskakizunak eta estrategiak eztabaidatu eta arazoaren larritasuna ikustarazteko. Haatik, mugimendua hasi zenetik etengabeko jazarpena jasan dute beste fakultateetako ikasleen partetik, eraso fisikoak eta bortxaketa mehatxuak barne. Instituzioa bera ere oldartu zaie. Askotan salatu dute gauean gertatzen direla ondorengo gertakari arraroak: arrazoirik gabeko sute alarmak, pertsona ezezagunen bisita eta oihuak, argazkiak ateratzen dizkieten ezezagunak, eta abar.

Elkarrizketarik ez

Fakultateko zuzendariarekin izan duten azken bileran, argi utzi dute bilkura ez dela elkarrizketa bat: bera entzutera datorrela, eta inolaz ere ez negoziatzera.

Unibertsitateko egoera hobetzeko hainbat proposamen landu dute, esaterako, hainbat pertsonaren kaleratzeak eta ikasketa planen aldaketak, perspektiba feminista duten ikasgaiak txertatzeko. Era berean, unibertsitate barnean politikoki antolatzeko espazio autonomo eta ez-mistoak eratzea proposatu dute, baita egiten ari direnagatik jazarriak ez izatea, eta egin dituzten pintaketa eta muralak mantentzea ere. Fakultateko zuzendaria eskari horietako batzuk onartzeko prest agertu da, eta horrek ez du mugimendua asebete. Badirudi okupazioak aurrera jarraituko duela, mobilizatutakoek seihilekoa galdu arren.

Antolatzeko modua egitura batetik harago doa. Esan daiteke intuitiboagoa dela, ez duela protokolo zehatzik jarraitzen, eta eginaren eginaz sortzen dela. Zentzu horretan, agintariek zailtasun gehiago dute jakiteko zer egingo duten mobilizatutakoek eta zer ez, zailagoak dira kontrolatzen.

Paretek salatzen dutena

Mobilizatutakoak baino helduagoak diren emakumeek mahaigaineratu dute: "Zergatik ez da ekin orain arte? Arazoa beti egon izan da hor, eta hori denok dakigu, baina zer aldatu da oraingo ekintzen eta iraganeko inbisibilizazioaren artean?" Haietako batek eman du erantzuna: arazoaren dimentsioaz ezjakintasuna. “Aurreko urteetan bagenekien hau gertatzen zela, baina inoiz ez dugu eduki egoeraren ikuspegi osoa. Horri dagokionez, arazoa adierazteak eta izendatzeak aldaketa handia ekarri dute: norbanakoen arazotzat jotzen zenak, izaera politikoa erakutsi du”.

Abortatu zure unibertsitate harrotasuna. Paretak garbitu daitezke, hildakoak ez dira itzuliko. Beldurra digute, ez dugulako beldurrik. Ez dute inoiz gehiago gure isiltasunaren erosotasuna edukiko. Orain feminismoa irakurtzen dute, baina betiko berak dira. Ez lurra, ezta gu ere, ez gara konkistarako lurraldeak eta UNAMek babesten zaitu, guk salatzen zaitugu... gisako leloekin adierazten dute haien jarrera mobilizazioetan parte hartzen duten emakumeek.

Hala, Latinoamerikako unibertsitate handienaren paretek adierazten dute zuzendariek isilarazten dutena. Tendedero bezalako praktikak –ikusgarritasun handia duten paretak erasotzaileak salatzeko erabiltzea– beharrezkoak bilakatu dira arazoaren larritasuna azaltzeko, eta urte luzez sekretupean gordetakoa mezu komunikatibo bilakatu dute. Horrek, unibertsitate entzutetsuan nagusi zen isiltasunak erasotzaileari eragindako erosotasuna erauzteko balio izan du. Hala, emakume taldeek egunero erabiltzen dituzte pintaketak, pankartak, eta abarrak egunero unibertsitateak ezabatu eta zuritzen duen jazarpena salatzeko eta borrokatzeko.

UNAMen gertatzen ari denak Mexikon gertatzen ari dena islatzen du: hemen indarkeria matxistak inbaditu gaitu, eta hemen hildakoek, desagertuek, bortxatuek eta jazarriek monumentu garrantzitsuek baino balio txarragoadute. Izan ere, azken horri helduta, Indarkeria Matxisten Kontrako Egunak erakutsi du erakundeei eta estatuari gertatzen ari denaren zantzu oro ezabatzea interesatzen zaiela, eta haien lehentasunak azaleratu ditu. Egun hartako manifestazioan –beste behin ere– hiriko monumentu historikoen gain esku hartu ostean, Mexikoko Hiriko gobernuburu ohi Marcelo Ebrardek egungo gobernuburu Claudia Sheinbaum zoriondu zuen: ordu gutxitan, garbiketa eta berriztatze lan eraginkorrei esker orbangabe zeudelako. Bitartean, egun horretan 14 emakume gehiago hil zituzten.

Ahizpatasuna bai, beldurrik ez

Gobernuaren axolagabekeriaren aurrean, eta hiriko segurtasuna hobetzeko kalera polizia gehiago bidaltzearen aurrean, jazarpenaren arazoari aurre egiteko beste moduak lantzen ari dira, botere hartze klasikoaz oso bestelako borrokak. Ikasle eta ikasle ez diren guztien borroka bizitzaren aldekoa da. Ikasleen antolakundeen mugak gainditzen ditu. Emakumeen borroka egunerokoa da, existentziaren esparru asko barnebiltzen du, eta horretan datza bere indar-gunea.

Azaroaren 25eko manifestazioan emakume heldu batek haserre oihukatu zuen: “Eskola barnean eta kanpoan hiltzen dituzte gure alabak. Nahikoa da, kideok. Haserre gaudela ikusten badute, nola arraio ez naiz egongo haserre? Dena erre nahi dut! Nire alaba hil zidaten!”. Amorrua eta gogaitasuna Mexikoko emakume guztiok zeharkatzen gaituen sentimenduak dira. Alabak, amak, lagunak eta ahizpak galdu ostean, zer axola digu beldurra galtzeak?

* Itzulpena: Lukas Barandiaran eta Irati Salsamendi Lozano


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


Gorputz hotsak
“Gauzak egin eta kalera atera nahi nuen, baina ezin nuen”

Gazte batek etxetik atera eta psikologoarenera joateko bizi dituen beldurrak eta barne gatazkak lantzen ditu ‘Barruko dardara’ film laburrak. Maider Arrutik (Errenteria, Gipuzkoa, 2003) sortu du, eta agorafobia nola bizi duen ikusaraztea du helburu. Bere bizipenetan... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


Gorputz hotsak
“Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago”

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Hernaniko San Juan Preludioa
“Haziak erein nahi izan ditut, gerora emaitza artistikoak jasotzeko”

Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


2025-06-04 | June Fernández
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]


Eguneraketa berriak daude