Gizakiok libre ote garen, edo hala sentitzen ote garen, erantzuten zailak diren galdera handi eta konplexu horietako bat da, ñabardurarik gabeko jarrera irmorik erraz onartzen ez duten horietakoa. Nik behintzat hala uste dut, iruditzen zaidalako berdin defenda nezakeela baiezkoa nola ezezkoa, bi iritziak direlako nolabait egia, eta biek erakusten dutelako askatasunaz izan ohi dugun pertzepzio unibertsalaren alderdi erreal bat. Nondik begiratzen den. Eta txanponaren zer alderdik hartzen duen une bakoitzean nagusitasuna: gure errealitate beti mugatuegiaren pisuak, ala errealitate hori gainditzeko ala onartzeko egiten dugun hautu librearen kontzientziak.
Egia da bizi garen mundua ez dela askatasunaren oso sustatzailea. Eta nekez sentitu gaitezkeela libre pertsonen beharrak ukatzen dituen gizarte autoritarioan, edo giza eskubide oinarrizkoak urratuak diren errealitate baten baitan, argi dago. Hala ere, ez dut uste gizakion funtsezko askatasuna ukatzen duenik horrek, baldintzarik okerrenetan ere badugulako aske sentitzeko nolabaiteko ahalmena, geure buruaren jabe izaten segitzekoa, barnetik bederen. Egia da nork bere errealitatean eragiteko aukera edukitzea dela askatasuna sentitu ahal izateko baldintza minimoa. Baina hori falta den egoera muturrenekoan ere, errealitate horren kontzientzia garbia edukitzen jakitea bilaka daiteke, bere xumean, askapenerako giltza.
Askatasunak gure bizitzan duen presentzia neurtu ahal izateko, dena den, kontzeptuari ematen diogun adiera berrikusi beharko genuke lehenik, beti nahi duguna egin ahal izatearekin identifikatu ohi dugulako libre izatearen esanahia. Eta interpretazio horren arabera, beti izango baita txikia edozein kalkuluren emaitza. Askatasuna eta mugagabetasunaren artean parekotasuna egitea dago ere gure gizartean nagusi den haurkeriaren iturburuan, kondenatu egiten gaituelako inoiz aske sentitu ezin izatera, beti biktima sentitzera, eta arduragabekeriara. Gure zoritxarrerako, ospe txarra hartu dute gurean muga guziek.
Kontua da existitu egiten direla. Mendira igotzeko nire nahia, akidura xume batek eragozten ahal duelako. Munduko klasiko guzi guziak irakurtzeko nire balizko desioa, bizitzan horretarako aski denbora ez izateak. Edo gustuko gizonarekin ibili nahi izatea, nirekiko bere gogo ezak. Horrela, besterik gabe. Zer eginen diogu. Haragizkoak garelako, eta hilkorrak, eta sozialak. Eta ezugarri horiek modu erabat naturalean inposatzen digutelako izaki mugatuaren halabeharra. Horrek ez du, baina, gure askatasuna eragozten. Ez, behintzat, printzipioz. Gure nahiak moldarazten dizkigu, hori bai. Baina gauzatu ahal izan ditzagun, hain zuzen ere. Asko poztuko nintzateke esaten ari naizena begi-bistakoa dela irudituko balitzaizue, edo artikulu hau soberaxkoa dela pentsatuko bazenute. Zoritxarrez, ordea, gehiegitan sentitzen dut gaia oraindik ebazteko dagoela. Haurrei eskaintzen zaizkien ekosistema ustez aske batzuen nolakotasuna ikusten dudanean, batez ere. Direktibo izango ote garen beldurrez, muga guziak erauzi dizkiogu heziketari. Eta haurrak kondizionatu ditzakegulako-aitzakian, helduaren iritzi eta erreferentzia guziak desagerrarazi. Autoritario ez izateko, autoritate izateari utzi egin diogu helduok eta, zer nahi duzue esatea, haurrak bakarrik uzten ari garela iruditzen zait niri askotan. Maiteok, buelta bat eman behar diogu askatasunaren gaiari. Benetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]