Joko aretoa ixtea lortu dute Gasteizko Judimendin

  • Larunbat eguerdian Judimendik Joko Aretoari Ez dinamikak egindako agerraldian, auzoko joko aretoak itxi egin duela jakinarazi dute. Bi urte daramatzate auzoan negozioaren aurka borrokan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 30an - 09:04
Auzokideak albistearen berri eman zuten prentsaurrekoan. (Arg: Judimendiko Gazte Asanblea).
Agerraldi baten bidez, auzoko joko aretoak ateak itxi dituela jakinarazi dute. Azaldu dutenaren arabera, aretoak duela bi hilabete itxi zuen. Informazio zehatzik ez zuten ezagutzen auzokideek, baina duela aste batzuk negozioaren etetearen arrazoien berri izan zuten. Gazteek jakinarazi dutenaren arabera, joko aretoaren jabea negozioa ireki ezinean dabil, ez baitu tabernaren kudeaketaz arduratu nahi duenik aurkitzen. 
 
Auzoko beste taberna batzuen jabearekin harremanetan jarri omen da enpresaria, eta azken horrek dinamikako kideei bilera bat eskatu egin die, joko aretoaren aurkako dinamikaz jakitun, akordio batetara iritsi nahian. Auzotarrek jakinarazi dute ez dutela ezer adosteko asmorik: "Argi utzi nahi dugu Judimendik Joko Aretoari Ez-eko kideok ez dugula inolako akordiorik egingo jokoa iturri ekonomiko gisa baliatzen duten enpresariekin". 
 
Amaitzeko, ez dute azpimarratu gabe utzi nahi izan instituzioek eta eragile sozialek joko aretoen problematikan duten erantzukizuna: "Ez ezazue zuen burua zuritu eta lerratu zaitezte behingoz, soilik norabide berean lan eginez irabaziko baitugu gerra hau".
Bi urtetako borroka

Pozik agertu dira dinamikako kideak; joko aretoa ixtea lortu dute. Bi urte pasa dituzte dinamikaren baitan lanean. Hilabeteko azken ostegunetan elkarretaratzeak egin dituzte, joko aretoen ondorioen inguruko txostena osatu zuten eta negozio horien aurkako lehen manifestazioa egin zuten Euskal Herrian. Auzokideen artean sortutako sareak eta antolakuntza jarri dituzte balioan. "Ez daukagu inolako dudarik auzo botereaz, antolakuntzaz eta borrokaz lortutako garaipena izan dela hau, eta bilatzen dugun auzo eredura hurbiltzen gaitu". Auzoko beharrak asetzera bidean lanean jarraitzeko gogoz agertu dira gazteak. Joko aretoak berriz ere ateak irekitzeko arriskuaren aurrean, halere, beste behin ere erantzuteko prest daudela argi utzi nahi izan dute.

Joko aretoen arkako borroka, hedatzen

Judimendiko joko aretoaren aurkako borroka izan zen aitzindaria, baina aurreko ikasturtean negozio horien aurkako dinamikak ugaritu egin ziren Euskal Herrian zehar eta gaiak foko mediatikoan zentralidadea lortu zuen: Eraginek Bilboko joko aretoen mapa atera zuen eta hainbat kanpaina jarri zituen martxan, Errealak joko aretoen publizitatea egiteari buruzko galdeketa egin zuen, "prekarietateari ateak itxi" lanketaren baitan. Ernaik ere salaketa eta ekimenak egin zituen... Gazte mugimenduek jopuntuan jarri dute negozio eredu hori.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2022-09-05 | ARGIA
Joko patologikoari aurre egiteko gida plazaratu du Jaurlaritzak

Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2021-10-28 | ARGIA
Jaurlaritzak jokoaren erregulazioa "gogortuko" du, "joko patologikoari aurrea hartzeko"

Lau ataletan sailka daitezkeen aldaketak egingo ditu datorren hiruhilekoan Eusko Jaurlaritzak jokoaren erregulazioan: aretoen arteko eta ikastetxeekiko distantziak mugatuko dira, baita areto kopurua ere, horietara sarbidea kontrolatuko da, eta publizitarearekin lotutako... [+]


Apusturako deia, langileen auzoetatik

Haritik Hirira lantaldeak agerian utzi du apustu etxeen eta horien kokalekuaren arteko harremana, auzo batzuen eta besteen arteko bereizketa nabarmenarekin; horiek mugatu eta arautzeko beharraz ohartarazi dute Asajer errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartetik.


Eguneraketa berriak daude