Lehen paseoa espazioan

  • Espazioko lehen bidaia Yuri Gagarinek egin zuen 1961ean; 1969an Neil Armstrong izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia.

(Argazkia: Ria Novosti)
(Argazkia: Ria Novosti)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi horiek lehia espazialaren mugarri nagusiak izaki, gutxitan gogoratzen da tartean, 1965eko martxoan, Aleksei Leonov astronauta sobietarrak espazioko lehen paseoa egin zuela.

Vosjod 2 ontzitik irten eta 12 minutu eta 9 segundoz ibili zen espazioan, “Pauso txikia bat gizaki batentzat, jauzi ikaragarria gizadiarentzat” Armstrongen esaldia denok dugu gogoan –eta ilargiratzearen 50. urteurrena hurbildu ahala, behin eta berriro gogoraraziko digute bestela–.

Baina Leonovek ere bere esaldia utzi zuen. “Hondar ale bat bezala sentitu naiz” esan zuen, onik lurreratu eta gero.


ASTEKARIA
2019ko martxoaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...