Pultsu soziala mantendu behar da

  • Eragile sozialen eta langile mugimenduaren historia, hala nola herriena eta jendarte osoarena, eztabaidaezina da, hemen eta mundu osoan: presioaren bidez soilik lortu dira eskubide sozial eta politikoak. Hau da, greba, elkarretaratze, manifestazio eta okupazioen bidez lortu dira, baita zenbaitetan borroka armatua tartean zela ere. Kasu horietan, pultsu politiko eta soziala mantendu da sistema kapitalista, patriarkal eta matxistaren aurrean. Honek etekinak baizik ez ditu nahi eta aldian aldiko gobernuak ditu lagun.

Orain mende bat, 65 urteko Langileen Derrigorrezko Erretreta lortu zen; geroago zortzi orduko laneguna eta amatasunagatiko baja; Bizkaiko Meatzaldean etxebizitza duinak eskuratu zituzten eta erosketak ugazabek ezarritako kantinetatik kanpo egin ahal izatea; emakumeek botoa emateko eskubidea irabazi zuten… Gaur, pentsiodunak borrokan ari dira 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinaren alde eta automatikoki eguneratua izan dadin. Jubilatzeko urtea murriztu dadila ere eskatzen dute. Emakumeek, bestalde, berdintasunaren alde dihardute, soldata arrakalari kontra eginez. Helburu horiek lortzeko ez dago etengabeko mobilizazioa beste biderik, pultsu soziala mantentzea.

Testuinguru horretan, salagarria da gobernuen hipokresia, Urkullurenetik hasita. Martxoaren 8an Eusko Legebiltzarrean paratu ziren paparrean txapa moreak zituztela, baina beraiek izan ziren aurrekontuen negoziazioan pobrezia-mugaren azpitik dauden pentsioak osatzeari uko egin ziotenak. Salaketa hori zabal dezakegu euren esku erreforma sozialak egiteko erabakimena duten beste gobernu eta politikariengan. Ez dituzte egiten. Ondorioz, pultsu soziala mantentzeak beharrezkoa izaten jarraitzen du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude