ARGIAk beste sexu gehiegikeria kasu baten lehen eskuko testigantza dakar orriotara: frankismo garaian Derioko seminarioan ere jasan zuten pederastia adingabeek. Hamarkada askotan isilean egon den egiturazko basakeria batek Elizaren erakundeak astindu ditu. Apaizen eskuetan sexu-abusuak jasan zituzten biktimen salaketak ugaritzen ari dira. Euskal Herrian ere, tantaka, azaleratzen ari da ezkutuko orbana.
Elizgizonek eta apaizek munduko hainbat bazterretan adingabeei egindako sexu abusuen salaketak ugaritzen ari dira, baita Euskal Herrian ere. Salaketa horietako batzuen atzean gotzainak eta kardinalak ere badaude. Aldi berean, ikusten ari gara nola ezkutatu eta babestu dituen Vatikanoak Elizako goi kargu horiek, haien jokabidearen aurrean. Azken asteetan salaketak Katalunian zentratu dira eta Montserrateko abadia izan dute epizentroa. Euskal Herrian, berriz, Deustuko Salestarren Eskolan eta Gipuzkoako diozesian daude begirada guztiak orain.
Otsailaren amaieran jadanik hogeita hamar salaketa jaso zituzten Deustuko salestarrek eta gutxienez hiru elizgizon daude inplikatuta: Jose Miguel San Martin, Don Txemi izenez ezagutzen dutena, Luis Rojo jadanik zendutako ikastetxeko zuzendari ohia, eta izenik ezagutzera eman ez den hirugarren bat. Alabaina, lehen zortzi salaketak artxibatu egin ditu Bilboko instrukzio-epaitegi batek, 80ko hamarkadan gertaturiko gehiegikeria horiek preskribitu egin dutelako. Biktimek gogorarazi dute preskripzioak ez duela esan nahi erasotzaileak errugabeak direnik eta “irmotasun, gardentasun eta umiltasun” gehiago eskatu diote Elizari.
Ikusten ari garenarekin, antzeman dezakegu hau guztia izeberg beldurgarri baten zati txiki bat besterik ez dela. Izeberg hori pixkanaka ari da azaleratzen sexu-abusuen biktima izan diren horien salaketari esker. Badira hamarkada batzuk gehiegikeria horiek gertatu zirela. Apaizak edo elizgizonak izan ziren erasotzaile, euren boterea aprobetxatuz; eta haur gazteak biktima, botere-harreman horrek azpiratuta. Eliz-agintariek berriz, Vatikanoa buru zutela, ezkutatu egin zuten hori guztia.
Elizaren eta bere erakunde erlijiosoen barruan izandako sexu-gehiegikerien egoera orokor honek erreakzio handia sortu du herritarren artean, eta besteak beste, Espainiako Gobernuak berak Elizako hierarkiari eskatu dizkio pederastiaren inguruan egin dituen ikerketa guztien berri eman diezaiola, helburu zehatz batekin: “Onartezina da oraindik halako gertaerak ezkutatzen ibiltzea, argi gehiago eman behar zaie”.
Apaizak edo elizgizonak izan ziren erasotzaile, euren boterea aprobetxatuz; eta haur gazteak biktima, botere-harreman horrek azpiratuta. Eliz-agintariek berriz, Vatikanoa buru zutela, ezkutatu egin zuten hori guztia
Testuinguru horretan, sexu-gehiegikeria gehiagoren berri emango dugu segidako orrialdeetan: 1954 eta 1960 artean Derioko diozesi seminarioan zeuden adingabeei egindakoak. Abadegaiak formatzeaz arduratzen zirenek egin zizkieten abusuak 12 eta 15 urteko nerabeei. Lerro hauek sinatzen dituenaren testigantza pertsonalaz gain, informazio kolektiboa ere badakarkigu, Derioko “zuzendari espiritual” baten gehiegikeriak jasotzen dituen inkesta ofizial baten bidez. Seminario bereko beste arduradun batengan ere badaude antzeko susmoak.
Aita Santua, hautazko zelibatoaren kontra
Eliza barruko eskandalu hau lotsagarria da, baina ez dirudi etorkizunean konpontzeko bide eraginkorrik aurkituko denik. Eliza mugatu da gertaera horiengatik bere nahigabea azaltzera, zenbait kasutan barkamena eskatu du, eta ia beti bere jokabidea izan da abusuak estaltzea, “kasu isolatuek” ez dezaten zikindu.
Eliza Katolikoko 190 ordezkarirekin pederastiaren inguruan Erroman egindako gailurrean, Francisco Aita Santuak abusuez eta orokorrean sexu-moralaz esandakoetatik ondoriozta dezakegu ez duela funtsezko eta egiturazko aldaketarik egingo, egoera mingarri eta odoltsu horiek ez daitezen errepikatu. Vatikanoak “hausnarketarako puntuak” proposatu ditu, baina neurri eta erabaki zehatzik hartu gabe, eta horrek atsekabea sorrarazi du gailur horren emaitzekin itxaropena zuten biktimengan. Montserrateko abadian sexu-abusuak jasan zituen Miguel Hurtadoren iritziz Franciscok ez ditu beren proposamenak aintzat hartu: “Arduradunak justiziaren esku uztea, dokumentuak epaileei ematea –eta ez gotzain batek esan zuen moduan suntsitzea–, sexu abusatzaileek lanpostua galtzea, biktimei kalte-ordain ekonomikoa ematea…”.
Sexu-abusuak gertutik ezagutzen dituzten adituen beste proposamen bat izan da hautazko zelibatoa –ordena erlijiosoetako kideek derrigorrez bizi behar dute ezkonge–. Baina Aita Santuak jadanik esan du bide horren aurka egingo duela. Franciscok badaki, eta kontziente da, gotzainek ez dakitela zer egin: “Programa orokorrak behar dira, gotzainen konferentzia guztietara iritsiko diren protokolo argiak, hori da funtsezkoena”, diote.
Baina badirudi Aita Santua bera dela orban horren aurrean zer egin ez dakiena. Konponbideetako bat hautazko zelibatoa izan daitekeela proposatzen dutenei, argentinarrak honela erantzun die: “San Pablo VI.aren esaldi bat datorkit burura, ‘zelibatoaren legea aldatu baino, nahiago dut bizia eman’. Esaldi ausarta da, are gehiago halako momentu delikatuan. Zelibatoa Elizaren dohaina dela uste dut. Gainera, ni ez nago ados hautazko zelibatoarekin, ez. Zerbait pertsonala da, ez dut egingo. Ez naiz gai ikusten halako erabakiarekin nire burua Jainkoaren aurrean jartzeko”.
Ziburuko Azokaren kari, Azokaroan aurkezturiko Gizatasun arrantzale (Euskaltzaleen Biltzarra) liburua esku artean hartuta, itsasoan –apez bezainbat arrantzale gisa– eramandako biziaz aritzea zuen xede kazetariak. Baina Maiatz argitaletxeak plazaratu berri duen Atxik... [+]
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]