Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako bortizkeriak.
"Biktima gisa kontatua izan nahi nuen, beste biktimen artean dagoen baten gisara, baita lehen ministroaren alaba gisa ere", adierazi du Helene Perlantek France Inter irratian apirilaren 24 goizean. Aitzineko hilabeteetan metatuz joan diren lekukotasunei gehitzen zaie beraz Frantziako lehen ministroaren alabarena. Pairatu dituen indarkeriak gogorki salatzen ditu berak ere: "Sekta baten edo erregimen totalitario" baten modura funtzionatzen zuela ikastetxeak, presio psikologikoa erabiltzen zutela ikasleak eta irakasleak isilik egonen zirela bermatzeko, eta ikastetxeko giroan "tratu txarrak eta beldurra" zirela nagusi.
1960ko hamarkadatik behintzat 1990eko hamarkadaren bukaera arte, ikastetxe horretan gertaturiko indarkeria fisiko, sexu bortizkeria eta bortxaketak argira atera direnaz geroztik, anitz hitz egin da François Bayrouz ere, hain justu, Mediapart-ek jakitera eman duelako gehiegikeria horietaz jakinean zela gaur egungo Frantziako lehen ministroa. Adibidez, Bayrou hezkuntza ministro zenean agertu ziren bi ikasle ohik jarritako salaketak, eta Mediapart-ek argira ekarri du Betharramgo ikastetxeari bere sustengua erakutsi ziola garaian Bayrouk. Alta, aurkakoa berresten segitzen du politikariak, azkenik otsailaren 11n ondokoa adierazita Frantziako Legebiltzarrean: "Inoiz ez dut ukan [Betharramgo (Biarno) ikastetxeko] bortizkerien berri, are gutiago sexu bortizkerien berri".
Perlantek zehaztera eman du "isiltasun kolektiboaren logikarekin" bukatzeko gogoa gailendu zaiola. Paueko prokuradorearen aurrera gutienez 112 biktimek ekarri dute salaketa. Ipar Euskal Herritik ere ume andana zegoen ikastetxe horretan, eta salaketa jarri dute horietariko batzuk.
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.