Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

  • Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


2025eko ekainaren 24an - 08:00
Revuelta taldeak Urgulleko 'Jesusen Bihotza'-n egindako ekintza Revuelta
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Revuelta (euskaraz, "Iraultza") izeneko eskuin muturreko gazte erakundeak pankarta bat jarri du asteburuan Urgulleko Jesusen Bihotza eskulturatik zintzilik. Taldeak eskultura “defendatzeko” deia egin du, EH Bilduk eta Ahal Duguk “bota” egin nahi dutelakoan. Faltsua da baieztapen hori, alderdi bakar batek ere ez baitu eskatu eskultura botatzeko, eztabaida irekitzeko baizik. 

Duela hilabete, Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak “eskultura frankista dela” frogatzeko dokumentua aurkeztu zuen, eta horri lotuta, Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea betetzen ote duen aztertzeko eskatu zuten. Besteak beste, asteotan Eneko Goia alkateak eta Donostiako Gotzainak defendatu dute eskultura, eta, orain, baita Vox alderdiari loturiko eskuin muturreko gazte erakunde honek ere, Revuelta.

Goia alkateak argudiatu zuenaren arabera, eskultura frankismoaren aurretik pentsatu zutenez, ez da frankismoaren gorazarre egiteko eskultura bat, funtzio erlijiosoa dela gailentzen dena, alegia. Ordea, Revueltakoek, beren beregi nabarmendu ez duten arren, frankismoarekin duen harremana ez dute ezbaian jartzen. Hain zuzen, Espainiako Erorien Harana monumentu frankistan antzeko ekintza burutu zuten iaz. Kasualitatea edo ez, arkitekto bera izan zen bi eskulturak egin zituena, Pedro Muguruza, hain zuzen. 

Revuelta taldeak egindako ekimena Madrilgo ‘Erorien Harana’ monumentu frankistan / Revuelta

 


Eskuin muturra kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...