Ehunka langile kalera eta hemen ez da ezer gertatzen

  • Greban eta protestan dira etxez etxeko langileak. Sektore prekario eta feminizatuaren aje gehienak dituzte:  lan fisiko gogorra ez da aintzat hartzen; erakundeei merkeago ateratzen zaie senideei prestazio ekonomikoak ematea edo emakume atzerritarrak sektorean aritzea; ez dute igandetako plusik. Eraikuntzako enpresak sartu dira sektorean, menpekotasuna duten pertsonak artatzea zer den ez dakiten azpikontratak.

Azkenaldian gero eta sektore feminizatu eta prekarizatu gehiago ari dira protestan. Argazkikoak Bizkaiko etxez etxeko langileak dira, 2018ko otsailean Bilbon. Argazkia: Luis Jauregialtzo / Foku.
Azkenaldian gero eta sektore feminizatu eta prekarizatu gehiago ari dira protestan. Argazkikoak Bizkaiko etxez etxeko langileak dira, 2018ko otsailean Bilbon. Argazkia: Luis Jauregialtzo / Foku.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pili Larrañagak, Jone Fernándezek eta Ana Martínezek Donostiako Garbialdi enpresarentzat egiten dute lan. LAB sindikatuko kideak dira. Alicia Graña, berriz,  Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuetan ari da eta CCOO sindikatuko arduraduna da. “Lanbide feminizatua da gurea, eta ondorioz, prekarioa ere bai”, dio Grañak. Bat datoz Larrañaga, Fernández eta Martínez. Azken hiruak iazko irailetik ari dira protestan beraien lan eskubideak hobetzeko asmoz.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua lehiaketara atera du Donostiako Udalak. Aurretik, hitzarmena adostu eta sinatu nahi zuten Garbialdi enpresarekin. Hainbat saiakeraren ondoren, eta enpresak inolako aurrerapausorik ez zuela ematen ikusita, greba mugagaberako deia egin zuten: “Sindikatuen eskariak gehiegizkoak zirela esaten ziguten, baina ez zuten bestelako proposamenik egiten”. Azkenean, ez dute akordiorik lortu. Iker Beristain LABeko ordezkariak azaldu du lau enpresa aurkeztu direla lehiaketara eta badirudiela Aztertzen enpresak irabaziko duela: “Aztertzen enpresa egon zen Garbialdiren aurretik eta langileek diote horiekin harremana nabarmen hobea zela; txarrenetatik aukera onena dela esan genezake”. Beraz, esperantzatsu daude lehiaketa Aztertzenek irabaziko balu, hitzarmen berri bat sinatzeko aukera egon daitekeelako.

Baina zeintzuk dira Donostiako etxez etxeko langileek hitzarmenean jasotzea nahiko lituzketen hobekuntzak? Esaterako, soldataren igoera: 1.500 eurotik behera irabazten dutenei 30 euro gehiago eta 1.500 eurotik gora irabazten dutenei 15 euro gehiago. Astean zehar ari direnek astelehenetik larunbatera egiten dute lan, bada lan astea astelehenetik ostiralera izatea nahi dute. Asteburuetako langileei ez diete gehiago ordaintzen igandeetan lan egiteagatik.

Zerbitzu arteko desplazamendua ordaintzea eskatzen dute. Honela azaldu du Beristainek: “Zuk egunean ordubeteko zazpi zerbitzu badituzu, zazpi ordu ordaintzen dizkizute, baina lanean agian bederatzi pasatzen dituzu”. Horregatik, langileak behartuta daude hamaika orduz libre egotera. Larrañagak kontatu du berak Donostiako Amara auzo inguruan egiten duela lan eta Amara, Loiola, Martutene eta Aieteko zati bat egin behar izaten dituela: “Autobusez batetik bestera joaten denbora asko behar izaten dut”. Martínez ere hala ibiltzen da Gros auzoan punta batetik bestera. Bertan behera geratzen diren zerbitzuak ez dizkiete ordaintzen: “15:00etan etxe batera joan behar bazara, baina menpekotasuna duen pertsona ospitalean badago, hurrengo zerbitzura arte zain egon behar duzu eta denbora zati hori ez dute kontuan hartzen”. Egoera onartezina dela dio Beristainek: “Garbiketako lan hitzarmenean, esaterako, jasota geratzen da”.

Bizkaian egoera bestelakoa dela azaldu du Grañak: “Gipuzkoan ez bezala, guk lurralde-hitzarmena daukagu, eta ondorioz, baldintza hobeak dira”. Hala ere, ez daude kontentu: “Hobekuntza sozial ugari aldarrikatzen ditugu”. Sektorean lanean ari den %99 emakumezkoa dela dio eta uste du horrek “ezinbestean” dakarrela lanbidearen “prekarietatea eta prestigiorik eza”. Donostiako etxez etxeko langileen kasuan ere antzera gertatzen da: 350 langile daude eta horietatik 15 dira gizonezkoak.

Ondoko adibidea jarri du Grañak: “Gure lana fisikoki oso gogorra da, pisu handia jaso behar izaten dugu, baina horregatik ez daukagu inolako onurarik. Fisikoki gogorrak diren lan maskulino askotan, adibidez, lehenago jubilatzen dira”. Lanbide feminizatua izateak esfortzu hori guztia ikusezin bihurtzen duela uste du: “Jendea altxatu behar izaten dugu ohetik, garbitu eta mugitu, eta gehienetan geuk bakarrik, inolako laguntzarik gabe”.

Prestazio ekonomikoa senidea etxean zaintzeko?

Erakundeen jarrera kritikatzea ere beharrezkoa dela dio: “Azken urteetan gure enpresak 500 langile kanporatu ditu. Nola liteke? Menpekotasuna duten gero eta pertsona gehiago ditugu eta haiek zaintzeko gero eta langile gutxiago?”. Uste du erakunde publikoak –batzuetan udala eta besteetan aldundia– ardura gizartearengan uzten ari direla. “Etxez etxeko zerbitzuak eskaintzea baino merkeago ateratzen zaie familiei prestazio ekonomikoa ematea menpekotasun egoeran dagoen pertsonaren zaintzaz beraiek arduratu daitezen”. Gaineratu du, gehienetan, emaztea, ama, ahizpa, arreba edo alaba izaten direla: “Edo bestela, emakume atzerritarra kontratatuko dute oraindik eta baldintza okerragoetan lan egiteko”.  

Hori zaintza arloan eta lanbide feminizatuetan baino ez dela gertatzen uste du Grañak: “Esate baterako, kale garbitzaileak udalak kontratatzen ditu eta ez diete herritarrei diru prestazioa ematen beraiek arduratu daitezen euren kale zatia garbitzeaz, ezta?”. Bestalde, horrelako sektore batean 500 lanpostu galdu arren kalean ez dela nabaritzen salatu du: “Zer gertatzen da ontziolekin? Hainbat langile kaleratzen dituzte eta jende guztia kalera ateratzen da”.

Donostiako etxez etxeko langileek ere uste dute erakundeek “arduratsuago” jokatu beharko luketela. “Beraiek azpikontratatzen dituzte etxez etxeko laguntzaz arduratuko diren enpresak, 10 milioi euro ematen dizkiete, eta ez daukate zeresanik beraien erabakietan?”.

Pertsonekin ala adreiluekin lanean?

Etxez etxeko zerbitzuez arduratzen diren enpresa asko eraikuntzako enpresak direla gogorarazi dute Beristainek eta Grañak: “Nola liteke? Guk pertsonekin egiten dugu lan eta horiek uste dute adreiluekin gabiltzala”. Ildo berean hitz egin du Larrañagak ere: “Pertsonekin aritzen gara horrek dakarren zama guztiarekin, batzuentzat beraien bizitzetako pertsona garrantzitsuenak bihurtzen gara”.

Lana fabrikan ariko balira moduan antolatzen badiete ere, Fernándezek, Larrañagak eta Martínezek behin eta berriro errepikatu dute pertsonekin egiten dutela lan, eta gainera, beraien etxeetan: “Jendearen etxeetara sartzen gara, beraien bizitzetako ateak irekitzen dizkigute eta harremanak sortzen ditugu”, azaldu dute. Gaineratu dute teknikoak pasatzen diren arren, edo gizarte laguntzailearengana jo dezaketen arren, beraiek direla egunero mendekotasuna duten pertsonekin –eta horien familiekin– ordu luzez egoten direnak. “Batzuk zaharrak izaten dira, beste batzuk gazteak eta, kasu batzuetan, baita umeak ere” dio Fernándezek. Langileei asko eragiten diela nabarmendu du: “Inoiz gertatu izan zaigu pertsona bat zaintzen urteak igaro eta eskelaren bitartez jakitea bere heriotzaz”.

Makinekin lan egiten duten enpresen moduan funtzionatzeari utzi behar zaiola uste dute, eta argi dute erakundeak eta azpikontratatutako enpresak ezinbestean moldatu behar direla sektorearen beharrizanetara. Bitartean, sindikalgintzatik borrokan jarraituko dute hitzarmen berriak sinatzeko asmoz, langileen eta erabiltzaileen mesedetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Eguneraketa berriak daude