Hamarkada luzea

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Amerikako Estatu Batuetan (AEB) duela hamar urte lehertu zen finantza krisia eta oso bizkor hedatu zen Europara, baita munduko bazter gehienetara ere. Atzeraldi handiak indarrean daude oraindik, eta horiek hainbat ondorio txertatu dituzte ekonomian eta gizartean, baita politikara eraldaketa ikusgarriak ekarri ere. Mendebaldeko gobernuek egindako krisiaren kudeaketak, hasieratik lehenetsi zuen bankuen eta finantza sistemaren biziraupena. Ordainean gastu sozialaren murrizketa indartsuak pairatu dituzte, batez ere Europa hegoaldean, aurretik globalizazioak bultzatutako eragin larrienak hauspotuta. Horrenbestez, pobrezia eta desberdintasunak bizkortu egin dira nonahi. Aurreko motelaldietan bezala, gizatalde ahulenak austeritate politiken galtzaile nagusiak izan dira oraingoan ere.

Krisiak II. Mundu Gerraren ostean eraikitako oreka politiko globala astindu du, bere eragina kontuan hartu gabe ulertezina baita Trump presidentearen hautaketa, Brexitaren aldeko botoa edo Europako eta Amerikako hainbat herrialdetako eskuin muturraren gorakada. Krisiaren hasierako larritasuna leundu den arren finantza leherketak sistema kapitalistaren izaera bera aldarazi du. Urteotako krisiak herritarren eskubideen galera ardatz duen ekonomia eta industria erlazioen eredu berria sortu du. Bestalde, enpresa erraldoiek, bankuek, inbertsio fondoek eta teknologia talde handiek gero eta botere gehiago eskuratu dute Estatuaren boterea bera zalantzan jartzeraino. Hala erakusten du adibidez zerga politikaren mugak, izan ere, zerga paradisuen hedapena mehatxu larria da ongizate estatuarentzat.

Krisiak II. Mundu Gerraren ostean eraikitako oreka politiko globala astindu du, bere eragina kontuan hartu gabe ulertezina baita Trump presidentearen hautaketa, Brexitaren aldeko botoa edo Europako eta Amerikako hainbat herrialdetako eskuin muturraren gorakada

Haatik, mendebaldeko herrialdeen egungo eztabaida politikoak finantza araugintzaren garrantzia alboratu du eta gastu publikoaren kontrolaren aldeko borrokari eman dio lehentasuna. Gobernu eta politikari kontserbadoreek krisiaren jatorria arrakastaz berrikustea lortu dute eta azpimarra zerga politikaren kontrol gabezian ipini dute berezko kausa –finantza sektorean izandako kontrol eza– ezkutuan utzita. Honela, krisiaren atzean dagoen merkatu librearen porrota mozorrotu egin da eta ongizate estatuaren kostuen eztabaida azaltzen da erdigunean.

Europar Batasunean (EB) diru politika hedakorra austeritate politika gogorrekin tartekatu da, hazkunde ekonomikoa sustatu da –ahula bada ere– baina ordainean lan merkatuaren zatiketa eta enpleguaren kalitatean narriadura nabarmena pairatzen ari dira euroguneko herrialde ugari, batez ere gazteak eta emakumeak. Halaber, finantza sistemaren berregituraketak oso bide laburra izan du EBn. AEBetan ez bezala, EBn bankuei emandako laguntzaren zati handi bat ez da berreskuratu –erakundearen estimazioek 200.000 milioi euro baino gehiagoko kopurua aipatzen dute–. Gainera, Estatuak banketxeen azken buruko babesleak izateari uzteko EBk 2012an ezarri zuen helburuak ez du aurrera egin. Ekainean burututako azken gailurrean ez zen urratsik eman Europa mailako Gordailuen Bermerako Fondoa eraikitzeko bidean.

Hondamendiaren hamargarren urteurrenean egonkortasuna urrun dago. Finantza sektoreak munduko ekonomian duen pisua gero eta handiagoa da. Forbes aldizkariak urtero egiten duen enpresa handienen zerrendako lehen hamarren artean zazpi banketxe daude. Sektoreko araugintzan ezer gutxi aurreratu da eta, beraz, finantzaren esparruko arrisku maila duela hamar urtekoa bezain handia da. Bestalde, egungo munduko zorrak 2007koa aise gainditzen du eta  barne produktu gordina baino lau bider garaiagoa da. Interes tasaren igoerarekin eta merkataritzaren protekzionismoan aurrera egiten bada, ondoren agian, duela hamar urteko eztanda errepika liteke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude