Eraso kapitalista zerga erreformaren kontra

  • Moncloara iritsi zenetik PSOEren Espainiako Gobernuak esan du enpresa eta fortuna handiei eragingo dien erreforma fiskala egin nahi duela. “Tobin” tasa edo antzeko zergak ekarriko lituzke erreforma horrek eta Sicav kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen egoera fiskala ere aldatuko luke. Tobin tasa finantza transakzioei eta Sicav horiei jarritako zerga litzateke, azkeneko horiek baitira ondasun handia dutenek euren aurrezkiak bideratzeko erabiltzen duten tresna gogokoena. Erreforma horrekin, pentsio publikoak sostengatzea errazagoa litzateke. Izan ere, pentsioak blindatzeko mobilizazio handiak izaten ari dira Espainiako Estatuan, bereziki Hego Euskal Herrian.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baina Espainiako Gobernuaren asmoa jadanik kapitalismoaren jomugan dago, hura ordezkatzen duten burtsako enpresa eta bankuek erasoaldia hasi dute erreforma eragozteko. Duela egun gutxi CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidentea Tobin tasaren eta Sicaven gaineko zergak aldatzearen kontra azaldu zen. Bere argudioa: “Halako zerga batek gure merkatuaren lehiakortasuna kaltetuko luke”, eta gainera, Sicavak “espainiar finantza sektorerako negozio garrantzitsua dira”. Hala, zerga sistema aldatzeko saiakera eginez gero, “kapitala beste merkatu batzuetara joango litzateke”.

Bistan da erasoaldi kapitalistak egungo espainiar gobernua geldiarazi nahi duela bankuetako eta enpresetako bere kide pribilegiatuen interesak eta negozioak babesteko. Hain dira “patriotak”, etekin handiagoak pilatzen segitu besterik ez dutela nahi. Haiek ez dute pentsio publikorik behar, jende gehienak bezala. PSOEren Gobernuak ezin du amarru horretan erori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025eko abenduaren 10
Itsuan

2025eko abenduaren 10
Sagarraren ekoizpen kostuak
Sagardoa merke… baina noren bizkar?

2025eko abenduaren 10
Sagastietako bioaniztasuna
Etengabe esperimentatzen, lurrari begira beti

Eguneraketa berriak daude