Plaza del Sol, Vila de Gràcia, Països Catalans. Nork bisitatu du Bartzelona eta ez du enklabe herrikoi hori ezagutzen? Duela hamarkada luzea jada, nerabea nintzela, lagunen alboan, nire sortzetiko hiriaren mila eta bat gau deskubritu nahi genituenean, gure bidean sozializatzen ari ziren gazte andana batekin biltzen ginen bertan. Ordu hartan askatasun espazio bat zen. Lurrean esertzen ginen, biribilean, eta orduak ematen genituen berbetan, gitarra jotzen eta garagardo bat hartzen… Baina, gustuak gustu –beti ez du euri egiten denon gustura–, lo egin nahi zuten auzokideak molestatzen genituen azkenean.
Horretaz kontziente, geuk ere hiri handiko auzoak habitatzen genituenez gero, arreta eta ardura gehiago hartzen ikasi genuen. Ahots tonua apaltzen saiatzen ginen, zentzuzko ordu batean erretiratzen ginen… Alabaina, hormonek beti irabazten zuten borondate onaren aurka. Iritsi zen unea, ez ginen aitzindariak jada, non plaza betetzen joan zen geroz eta gehiago. Harrezkero, polizia eszenatokian sartzen zen gauerdi aldean, miaketak eginez, solaskide guztiak uxatuz eta lurzorua ureztatzen zuten udal zerbitzuetako garbitzaileei bidea zabaltzen. Zoladuran ezin eseririk, toki hark bere xarma galdu zuen, bertan biltzen jarraitzeak ez zeukan zentzurik.
Denbora aurrera joan da. Udaldi osteko lanaldi hasieran, gazte garaiko epizentrora itzuli nintzen: “Bizi zaitez Gràcian eta utzi bizitzen, zure askatasunak ez dezan gainerakoena murriztu” edota “Zure oihuak ozen entzuten dira etxe barruan… Graciàn ez zaitugu entzun nahi!”, kartel handiek zartatu zuten nire kontzientzia. Plazaren albo batean daude zintzilik, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez. Azken idioma hori da, handik pasa nintzen azken aldian, gailentzen zena.
Aldi horretan, euria egiten zuenean aterpetzat genuen teilatupea kendu dutela jabetu naiz harriduraz, lurzorua gogorra bihurtzen zitzaigunean erabiltzen genituen barandatxoen ordez, altzairu zorrotzezko zutabeak zeudela, baita plaza alboko eskaileretan loreontzi-euskarriak ere ipini dituztela, inor ez dadin eseri. Antza denez, jendea uxatzearekin nahiko ez, eta harago joan dira: plastikozko gela moduko batzuk ezarri dituzte, haurrentzako txokoen modukoak, plazaren zabalera gutxitzeko ezin eroso egon ahal izateko.
Mundu globalizatu honetan, Marokora hegaz egitea Euskal Herrira joan-etorria autoz egitea baino merkeago den honetan, zein da egoera horren borrero
ez izateko gure ardura
eta konpromisoa?
Neurri batean, biktima garen epidemia horren erantzule gara eta
Eraldatze prozesu hori eman ahala, betiko bizilagunen bizitoki aldaketa izan da, zarata handiak uxatuta etxez aldatzera behartuta, edota, sinpleki, turistifikazio prozesuak ezarri duen alokairuen igoerari aurre ezin eginik, traba bihurtu direlako. Auzoko gazteek ezin dute plaza baliatu, izan ere, parke tematiko horretan ez dute esertzeko tokirik, ezta modernotasunez jantzitako horrenbeste dekadentzia behatzeko lekurik ere. Euren neurriko negozioa eraikitzeko erabili gaituzte, espazio publikotik kanporatuz. Haatik, ni ere horren arduraduna sentitzen naiz hein batean.
Mundu globalizatu honetan, Marokora hegaz egitea Euskal Herrira joan-etorria autoz egitea baino merkeago den honetan, zein da egoera horren borrero ez izateko gure ardura eta konpromisoa? Neurri batean, biktima garen epidemia horren erantzule baikara. Hipokrita baita, legez kanpoko etxebizitza turistikoetan ostatatzen direnak madarikatzea eta New Yorkera Airbnb batean lo eginez bidaiatzea. Ostalaritzako hitzarmen duin bat eskatzen dugu eta Baliko gune turistikoan deskantsatzen dugu. Bertako langileak esklabotasun moduko baldintzapean ari direnen bitartean, gure hiriko txoko kuttunean ezin dugula lasai egon kexatzen gara, areago, Instagramen argazkiak zintzilikatzen pasatzen dugu hilabete osoa, uharte greziarretan “aurkitu” ditugun hondartza “galduen” kokapena emanez.
Bidaia ez da helburua, bertara iristeko urratzen dugun bidea baizik. Paraje exotikoetan esperientziak kontsumitzeko dugun mendebaldar pribilegioari uko egin diezaiogun. Ikas dezagun bisitatzen ditugun tokietan harremanak lantzen begirunez. Egun zenbait pasatzeko gure motxilak husten ditugunean, izan gaitezen ziur ez dugula bertako inor maletak egitera behartu bizitza osorako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]