Boladan ei dago transgeneroak zinemaratzea. Ondo deritzot. Zinemak, beste ezein mediok bezala, errealitatea islatu behar du. Ez da kontu guztiz berria; lehenago ere ezagutu dugu pertsonaia transik, baita euskal zineman ere. Esperanza Royren Katalina Erausoren kasu, Javier Aguirreren La Monja Alferez-en.
Sortu da, ordea, ezbaia. Ez betiko atzerakoien aldetik, LGTB ekintzaile batzuengandik baizik. Salatu eta gaitzetsi dute gizon transak antzezteko emakume zis aktoreak hartu ohi direla, eta emakume transak antzezteko gizon zisak. Sona handiko bihurtu zen polemika Rub & Tug pelikulan Dante Gill mafiosoarena egiteko Scarlett Johansson hautatutakoan. Antzera jazo da Paco León andre transa delako La casa de Las Flores-en, edo Fanny Ardant andre transa ere Lola Pater filmean.
Hona galdera: zis gizonak edo zis emakumeak egokiak al dira pertsonaia transak antzezteko? Hona ene erantzuna: aktore onek egin behar dituzte paperok, zis edo trans diren begiratu gabe. Kasuan kasuan balioetsi behar da papera aktore bati ondo doakion ala ez, aurreiritzirik izan gabe zis, trans edo dena delakoa izateagatik.
Erabili ohi den argudioa, hots, lagun transen rolak lagun transek egin behar dituztela, baztertzailea da berez transentzat eurentzat
Pertsonaia emakume transa bada, aktoreak ere emakume izan beharko luke; ez da inporta zis edo trans den. Pertsonaia gizon transa bada, aktoreak ere gizona beharko; trans edo zis, baina gizona. Hori litzateke araua. Alta, beti egon litezke salbuespenak, pertsonaiaren arabera (transexual guztiak ez dira berdinak, zis guztiak ere ez diren bezala); aktorearen arabera (aktore zis batzuek badutelako sentiberatasun nahikoa, beste batzuek ez...). Bikain aritu zen Eddie Redmayne The Danish Girl-en. Tilda Swinton primeran Orlando-n. Jared Leto ere andre trans zoragarria Dallas Buyers Club-en. Victoria Abril, aldiz, ez zegoen sinesgarri Cambio de sexo-n. Ekidin behar dena da emakume mozorrotutako gizonezko aktore batzuek ematen duten irudi negargarria. Esaterako, Tony Cantók Todo sobre mi madre-n, edo are txarrago Dustin Hoffmanek Tootsie-n.
Erabili ohi den argudioa, hots, lagun transen rolak lagun transek egin behar dituztela, baztertzailea da berez transentzat eurentzat, hiru ziorengatik. Lehenen, paper-mota bakarrerako mugatuko genituzkeelako. Bigarren, gosez hiltzera zigortuko genituzkeelako, oso pertsonaia trans gutxi baitago zine-industrian, eta zis batek ezin badu trans batena egin, arrazoi beragatik trans batek ezingo luke zis batena egin. Azkenez, euren nahien kontra ere badoalako: emakume transak emakume izan gura du, adjektiborik gabe; berdin gizon transak.
* Zisgenero: jaiotzean esleitutako sexua eta genero-nortasuna bat datozkion pertsona; transgenero-aren kontrakoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]