Joxemari Sestorainek euskarari ekarri dio poeta atipiko bat, Beñat Sarasolak hitzaurrean gaztigatzen digunez, goi-zeruetako poesiaren aldean nahiago duena gorputzarekin esan esan beharreko poesia: “Oihalak zabalik animalia hilen gainean/ lainoa/ ezkutatuz paisaia non dabilen gorputza/ atzo goiz-hastean ahaztu zenuena”.
Zaila eta bazterreko maitasunen zalea, Alberto Raposo Pidwell Tavares, (Coimbra, 1948–Lisboa, 1997) eskultorea izan zen, animatzaile kulturala, arte komisarioa, Antonio Madeira edo Sergio da Costa e Silvaren editorea, hippya Europan barna, ikasia eta desikasia. Al Bertok hitzetara ekarri zuena barru-barrutik bizi izan zuen lehenik, eta bizitzaren gainean idazteko –gauza ederrak, gauza zatarrak– forma berriak behar zituen derrigor: “Oli, txapero ikusezina, alfonbran luze etzan eta oihuka hasi da: ez, ez sartu niri, suitzarra nauk eta suitzarroi ez zigutek ipurtzulotik ematen! tira ba! sartzak poliki, poliki… eta atzealdera jartzen zuen ipurdia, hortzak karraskatzen zituen esperma egarri den zakur-eme altak bezala”.
Iduri luke Al Bertoren idazkera dela desmasiaren poesia. Dena dela, ez da artifiziala. Benetakoa da odola, benetakoak izerdia, hazia, listua. Esan dezagun desmasia dela munduak poetari sortzen dion enpalagua, errealitatearen ispilua. Al Bertok bitariko sentipen bat zeukala ematen du batzuetan: absurdua egiten zaio existentzia, baina absurduan soilik aurkitzen du zentzua. Artearen bidez konpontzen du itxuraz kontraesana dena. Eta izarren arteko gizakiaren bidaia meteorikoa soilik defini daiteke idazkera agil, konplexu bako eta jator horrekin: “Gelatina-neoizko harizpiek hartzen dute katedrala/ gaueko filmaren zeluloidean: hegoen arkitektura/ haizearen bobedak zaborrezko txoriak”.
Expresso egunkariak jaso zituen bere hitzak, hil baino hilabete eskas lehenago. “Todos os meus livros tiveram um carácter de urgência”. Dena azkar, dena bene-benetan. Antologia honetan hurreratzen denak ez du urmael lasairik kausituko, oinazera eta plazerera pega-pega eginda dagoen arimak idatzitako berba gordin eta eleganteak baino. Gustatuko zaizu. Ez zaizu gustatuko. Desengainurik behintzat ez duzu hartuko egia dioen poeta batengandik.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]