“Superstizioak badu azalpen zientifikorik”

  • Sendabelarrak ezagutu, bildu eta horiekin ukenduak prestatu. Prozesu osoa bildu du UEUk, berriki Iruñean egindako ikastaroan. Teknikotik bezainbeste izan du ordea gogoetatik. Sendabelarrez hitz egiteak, izan ere, herri medikuntzaz eta medikuntza ofizialaz –eta haien arteko talkez– hitz egitera baitarama. Galdera batek biltzen du eztabaidaren muina. Eta hori eraman dute ikastaroaren izenburura.

     

Medikuntza ofizialak ez daukana eta herri medikuntzak bai osasunaren autogestioaren perspektiba da. (Argazkia: Josu Santesteban)
Medikuntza ofizialak ez daukana eta herri medikuntzak bai osasunaren autogestioaren perspektiba da. (Argazkia: Josu Santesteban)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Zientzia ala superstizioa?”. Horrekin abiatu zenuten UEUko ikastaroa.
Galdera horrek tranpa du, superstizioa zientzia delako ere bai, plazeboaz ari garenean. Herri medikuntzan badira osagai materialik ez duten erritualak, osagai sinboliko edo magikoak dituztenak, eta horietan, baina baita gaur egungo medikuntza sisteman ere, plazeboa existitzen da. Plazeboa, esanahiez, edukirik ez izan arren eragin bat daukana da. Antropologiak zehaztu du plazebo baten edukia ez dela kimikoa, baizik eta kulturala: esanahia da eragiten duena. Mediku batek pilula bat ematerakoan, pilulak gure testuinguru kulturalean duen esanahiak eragin bat du pazientearen testuinguru psikologikoarengan, eta horrek erantzun fisiologiko bat eragiten du. Superstizioak, beraz, badu azalpen zientifiko bat. Egia da gaixotasun askorentzat, edo gehienentzat, plazeboak soilik ez duela balio. Baina gaur egungo ospitaletan pailazoak joaten dira umeei txisteak kontatzera. Hori plazeboa da, ez baitu inolako konposizio kimikorik. Kulturala da: pailazo bat ikusteak umea pozten du.

Sendabelarrek, beraz, bietatik dute, kimikotik eta kulturaletik?
Sendabelarrak farmakoak dira, elementu neutroak. Edozein medikuntza sistematan, dela medikuntza ofiziala, dela herri medikuntza, dela medikuntza txinatarra, landarea elementu neutrala da. Kontua da landare hori nola erabiltzen dugun, bere konposizio kimikoaren arabera, edo bere esanahaiaren arabera. Batzuetan alderdi batek dauka garrantzi handiagoa, eta besteetan besteak.

"Esparru zientifiko-akademikoan ari dira pausoak ematen, plazeboaren mekanismoak zeintzuk diren ulertu ahal izateko. Azkenean, zein da plazeboaren arazoa? Funtzionatzen duela"

Naturalak dira, inguruan aurki daitezke.
Bai, baina pilula bat ere petrolioarekin egiten da, eta petrolioa ere naturatik dator. Landare askok, gainera, hil zaitzakete, janez gero. Beraz, naturala... Niretzat beti dago auzitan natura-gizakia dikotomia, ez du ekarpenik egiten. Tira, ongi dago baten batek gauza naturalekin kontu mistiko edo erlijiosoa badauka, baina bestela, ez du beste inolako ekarpenik.

Gurean, baserri gizartean erabiltzen ziren. Zer testuingurutan?
Nik emandako ikastaroa [XX. mendeko] 20ko eta 40ko hamarkaden artean jaiotako jendeari egindako elkarrizketetan oinarritu genuen. Ez zen errepiderik, ez elektrizitaterik, ez urik. Medikuak ez ziren etxeetara joaten, ospitalerik ez zegoen, eta dirurik ez zuten merkatuetan erosteko. Baldintza horietan, sendabelarrak garrantzitsuak ziren, ez zegoelako besterik.

Zer geratzen da medikuntza horretatik?
Testuinguru materiala, baita kultural eta soziala ere, guztiz aldatu da, eta beraz, aldatu da gaixotasunak ulertzeko era ere. Zahar askok diotenez, penizilina iritsi zenean utzi zitzaion belar asko erabiltzeari. Askok esango dute hor konspirazio bat dagoela, baina argi dago jendeak funtzionatzen zuelako erabiltzen zuela penizilina. Baina egia da sendabelarren galeran asmo politikoa ere egon dela: estatua bilakatzen denean gizartearen osotasuna kudeatzeko egitura, behar du pertsonen bizitza kontrolpean izan. Hala ere, ezin da ukatu medikuntza modernoak lehen ez zeuden erantzun asko eskaini dizkigula, eta erantzun hobeak.

"Medikuntza alternatiboetan dagoen arazo handi bat da ez dagoela metodologia argirik erremedio batek balio duen edo ez zehazteko". (Argazkia: Josu Santesteban)

Zein zen sendabelarren erabilera?
XX. mende hasieran behintzat, oso larriak ez ziren gauzetarako erabiltzen ziren: liseriketa aparatuarekin lotutako arazoak, azaleko kontuak... Sendabelarrek etxeko botikina osatzen zuten, eta horrek garrantzia du, gaur egun ere balioko ligukeelako: osasun arazo gehienetarako ez gara joaten ospitaletara, baina bai farmazietara, gure inguruan eduki ditzakegun gauza asko erostera: zauri bat osatzeko zerbait, tripako min bat, katarro bat...

Zer ikasi lezake medikuntza ofizialak herri medikuntzarengandik?
Medikuntza ofizialak ere erabiltzen ditu sendabelarrak. Ume nintzenean eukalipto lurruna ematen zidan amak, medikuak aginduta, eta medikuak esan dezake “hartu mantzanilla bat”, edo “hartu aloe vera”, erredura batentzat. Horregatik dira elementu neutralak. Medikuntza ofizialak ez daukana eta herri medikuntzak bai osasunaren autogestioaren perspektiba da. Herri medikuntzak bazuen hori, agian besterik ez zelako. Egun, ordea, egitura batzuek ordezkatu dute gizarte osoa eta ez dugu kontrolik gure gorputzetan.

Mesfidantza eta kritika iturri izan ohi dira medikuntza alternatiboak. Zer dela eta?
Esparru zientifiko-akademikoan ari dira pausoak ematen, plazeboaren mekanismoak zeintzuk diren ulertu ahal izateko. Azkenean, zein da plazeboaren arazoa? Funtzionatzen duela. Kontua da, askotan, sasimedikamentu batzuk aldarrikatzen direla, funtzionatzen ote duten jakin gabe. Medikuntza alternatiboetan dagoen arazo handienetako bat da ez dagoela metodologia argirik erremedio batek balio duen edo ez zehazteko. Medikuntza ofizialak hori argi adierazten du, badu metodologia bat, eta bat etorriko gara edo ez, baina argi dago zerbaitek funtzionatzen duen ala ez. Besteetan ez dago hori, eta hortik mesfidantza. Azkenean, medikuntza sistema batean, garrantzitsua da egia erroan egotea.

 

Etnobotanika, hautu politikoa

“1986an jaio nintzen Galdakaon.  Ingurugiro Zientziak ikasi ostean, ikerketa etnobotanikoan murgildu nintzen: okupazio eta autogestio mugimenduaren parte izanik, baserritar gizarte tradizionalak inguruko baliabideekin bizitzaren arlo gehienak asetzeko zuen gaitasunak erakarri ninduen. Hala, sendabelarretan eta basoko landare jangarrietan oinarrituta osatu nuen doktore tesia. Baserriz baserri adinduekin elkarrizketak egitearekin bat, Euskal Herrian zehar ikastaroak ematen hasi nintzen. Orain, kapitalismoak baserri munduan izandako garapena dut ikerketa lerro. Iraultzarako aukerarik ote dago? Zein norabidetan? Espero dut hurrengo bi edo hiru urteetan erantzunak izatea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
“Bero jasangaitza” eta “arreta urria” salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Eguneraketa berriak daude