Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

  • Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.

Juan Mari Arregi
2018ko ekainaren 03a

1941etik aurrera euskal kooperatibagintzaren barruan hasi zuen esperientzia berriaren sortzaile eta bultzagile izan zen Markinako apaiza, gazte katoliko batzuen eskutik, Mondragón Corporación Cooperativa izenez ezagutzen dugunaren bidez. Egun, Euskal Herriko eta Europako enpresa talde garrantzitsuenetakoa dugu. Bere enpresa ezagunenak dira Eroski, Laboral Kutxa eta Fagor.

Bokazio kooperatibo eta komunitarioak, Arizmendiarrieta mesias-a eraman zuen orduan zegoen enpresa-sistemaren ikuskera kapitalista gaindituko zuten proiektuak sortzera. Lehen urteetan bide hori segi zuten. Ez dakigu ordea zer esango lukeen gaur gizon kooperatiboak azken urteetan Eroskirekin eta Fagor Etxetresna Elektrikoekin gertatutakoa ikusiko balu. Enpresok, munduan hedatu eta lehiatu ahal izateko, borondatezko ekarpenak izenpetu behar izan zituzten oso interes altuekin, eta hainbat urteren ondoren, ezin izan zieten betebeharrei aurre egin. Fagorrek hondoa jo zuen, eta milaka aurreztaile txiki eta langile euren dirua berreskuratu ezinik geratu ziren. Eroski oso zorpetuta dago eta bere aurreztaile txikiek ere arazoak dituzte.

Enpresa kapitalisten lehiakortasunaren eta globalizazio ekonomikoaren aurrean, kooperatibagintza eredu horrek huts egin al du? Bere kudeatzaileen akatsa eta porrota izan da ala sistema osoarena? Gizon kooperatiboak nola azalduko luke? Oniritzia emango al lieke Fagor eta Eroski porrotera eta zorpetze izugarrira eraman zituen operazioei? Galdera horiek ez dira erantzuteko errazak, testuinguruak ezberdinak direlako. Baina badago erantzukizun larri bat.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mondragon Korporazioa  |  Fagor  |  Kooperatibagintza  |  Eroski

Mondragon Korporazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen bat izatea zaila dirudiela.


2018-05-08 | Goiena
Lekukoek diote Mondragonek ez zituela bazkideak engainatu

Fagor Etxetresnetako eta Edesako hainbat bazkide ohik, Ordaindu eta Eskuratu plataformetan baturik, Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa hasi da gaur, maiatzak 7, Bergaran. EAEko orain arteko demandarik handiena da. 954 bazkide ohik 47 milioi euro erreklamatzen dizkiote Mondragoni. Lekukoek Mondragonen bertsioa babestu dute. Bihar bigarren ahozko bista egingo da. Goienak zuzenean egingo du kontakizuna.


2017-12-13 | Goiena
Amica taldeak 26,8 milioi euro jarriko dituela adierazi du Edesa Industrialek "aktibitateari eusteko"

Astearte goizean aurkeztu du Edesa Industrialek hartzekodunen arteko hitzarmenerako aurre proposamena epaitegian. Likidazioa saihesteko eta industria jarduerarekin jarraitzeko duten asmoen barruan dagoela adierazi dute bidalitako oharrean. Edesa Industrialeko langileek "ez dakite ezer" proposamen honi buruz.


2017-10-27 | ARGIA
Edesa industrialek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du, 100 milioi euroko zorrarekin

CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.


LKS-Mondragonek erraustegiak eraiki nahi ditu Amerikan ere

Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek plazaratu du 2016an Mondragon korporazioko LKSk erraustegi bat eraikitzea proposatu ziela Peruko agintariei. Hondakinentzako soluzio hori aurkezten izan zen Carlos Beraziarto, Carlos Ormazabalen agintaldian GHK-ko aholkulari juridikoa izan zena.


2017-10-24 | ARGIA
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak

Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.


Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.


2017-09-12 | Goiena
CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako 327 langileen kaleratze prozesua aurkeztu duela jakinarazi die.


Edesako langileak: "Fagor markarekin 'pelotazo' bat egin nahi dute"

Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.


Fagor-CNAk Garagartzan ekoizteari utzi eta langileak kalera botatzeko planari eutsi dio

Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude