Munduko kapitalismoaren eliteak joan den urtarrilean Suitzako Davosen egin zuen azken bileraz geroztik, erasoaldi ideologiko eta mediatiko bat antzeman dugu, sistema ekonomiko hori defendatzeko eta babesteko argudio “sozialagoak” erabiliz.
Argi dago goi-bilera hartako aitortu gabeko erabakietako bat izan zela. Erasoaldi horrek ideia hau sartu nahi digu buruan: kapitalismoak, sistema ekonomikorik onena izateaz gain, eta gizarteko sektore askorentzat oso basatia izan arren, aurpegia humanoa du, eta akziodunei dibidenduak ematen badizkie ere, gizarte-ongizateaz arduratzen da.
Testuinguru horretan, Mondragon Taldearen sustraietatik sortutako Arizmendiarrieta Fundazioko lehendakari Juan Manuel Sindek ¿Es posible un capitalismo progresista? (Posible al da kapitalismo aurrerakoi bat?) artikulua argitaratu du hainbat hedabidetan. Sindek azpimarratu du Jose María Arizmendiarreta euskal kooperatiben sortzailearen aipu bat: “Ideiek bereizi egiten gaituzte, beharrek batu”, eta ondorioztatu “kapitalismo aurrerakoi bat eraikitzen joatea ere gure esku dagoela, aurrerapen ekonomikoaz ez ezik, pertsonen ongizateaz ere arduratuko dena eta balio moraletan oinarritutako pragmatismoa bilatuko duena”.
Ez, ezin da kapitalismo aurrerakoi bat eraiki. Kontraesana da, bere hitzetatik hasita. “Kapitalismo aurrerakoi” horrek ez lioke utziko filantropikoa eta limosna zalea izateari: langileak matxinatuko diren beldur, apurrak edo soldata-hobekuntza miserableak eskaintzen saiatzen da. Kapitalismoak –egituraz basatia eta desberdintasunaren sortzailea dena– beti bilatuko du galerak sozializatzea eta etekinak pribatizatzea, kosturik txikienarekin. Pandemiarekin ikusten ari gara. Ez ditu balio moralak ulertzen, burtsan dituen negozioen balioari baino ez diolako kasurik egiten.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]
Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen 2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zena, hainbat paramilitarri ordainketak egiteagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi berarengatik, eta orain Bogotako Auzitegi Nagusiak ebatziko du Kolonbiako lehen... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]