Manifestaldi handien biharamunak gazi-gozoak dira beti. Borrokaldia edozein izanik. Asebetetze eta arrakastaren atseginarekin, aspaldidanik finkaturiko ekitaldia bukatzerakoan sentitzen den hutsuneagatik, antolaketa fasean mobilizatu energia xurgatuagatik edo bizi izandako tentsioagatik. Baina oroz gainetik, desafioa irabazirik, “eta orain zer?” galdera hertsagarria berpizten delako. Hots, estrategiaren garapena eta ondoko helburu taktikoa definitzeko ariketa konplikatua. Abenduaren 9ko manifestaldia ez da alde horretatik salbuespena. Are gehiago presoen kasuan mobilizazioaren balizko ondorio eskasak sor lezakeen frustraziori, pertsona askoren sufrimendu eta etsipena gehitzen zaizkiolako.
Arrakastatsua izan da Parisko manifestaldia duda izpirik gabe. Arazorik gabe iragan da, pentsatu bezala eta antolatzaileek finkaturiko helburuak lortu direla erran daiteke. Zer xuxen? Luhuso eta apirilaren 8tik piztutako dinamika jarraitzea, desarmearen inguruan lortutako adostasun zabala atxikitzea eta garatzea, armak itzultzea baino sektore batzuentzat konplikatuagoa den gatazka armatuaren beste ondorio baten inguruan, presoen gaiaren sozializazioa Frantzian barna, Euskal Herritik kanpoko sostenguen zerrenda emendatzea kuantitatiboki eta kualitatiboki eta ondorioz indar erakustaldi ederra, frantses gobernuari interpelazio zuzena azkartzen duena.
Alta, Paristik itzultzen ziren manifestarien gogoan eta solas guztietan galde eta kezka berdintsuak ziren: ez bada ezer mugitzen edo keinu batzuk besterik ez, zer gehiago egin beharko dugu? Mendi bat lehen aldikoz konkistatu nahi duten mendizaleak bezala sentitzen gara. Tontorreraino joan nahi kosta ahala kosta, baina bidea asmatu behar, ez baita egina eta okerrago, ez baitakigu biderik ba ote den. Adimenaren pesimismoak errazki zerrendatzen ditu frantses boterearen aldetik egoera bere horretan mantentzeko arrazoiak: Madrildik aldentzeko kuraia eskasa, terroristatzat jotzen diren pertsonen egoera tratatzeko arrisku politikoa gaurko egunean, gobernamenduaren agenda politikoan lehentasunezko gaia bilakatzeko nekezia, estatu jakobinoa beldurtzen duen eta Euskal Herriarekiko uzkurtasuna areagotzen ahal duen Katalunia, Korsika edo Kanakiako (Kaledonia Berria, izen ofiziala) aktualitate beroa. Ahantzi gabe bi estatuen aldetik presoen gaia blokeatuz, herri indarrak burujabetza prozesutik desbideratzeko interes estrategikoa. Borondatearen optimismoak berriz, baita azken hilabeteetako esperientziak ere, oroitarazten digute baldintzak urratsez urrats eraikitzen direla eta etengabe egoera aldatzen dutela, aukera berriak sortuz. Hortxe gaude, esperantzaren leihotik arnasa hartzen, urtarrilaren 13ko hitzorduari begira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]