Lehen transplanteak (eta errefusak)

  • Hil honetan 50 urte bete dira bihotzeko lehen transplante arrakastatsua egin zutela. Baina saiakerak askoz lehenago hasi ziren.

Argazkia: Balajijagadesh.
Argazkia: Balajijagadesh.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

K.a. VII. mendean Sushruta sendagile hinduak (argazkian) medikuntza aiurbedikoari buruzko tratatu bat idatzi zuen eta hor jaso zuen anputatutako sudurrak –ohiko zigorra garai eta lurralde haietan– berregiteko metodoa: kopetako azala transplantatu behar omen zen. Handik lau mendera, Hua To txinatar medikuak organo kaltetuak kendu eta ondo zeuden beste organo batzuk transplantatzen zituela geratu zen jasota. Baina ez dugu ebakuntza horien emaitzen berri. Ziurrenik gaixoak ez ziren bizirik aterako, bi milurtekotik gora beharko baitziren organoen errefusaren aurkako borroka irabazten hasteko.


Irakurri gehiago: Historia Medikuntza Zientzia
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.