Hil honetan 50 urte bete dira bihotzeko lehen transplante arrakastatsua egin zutela. Baina saiakerak askoz lehenago hasi ziren.
K.a. VII. mendean Sushruta sendagile hinduak (argazkian) medikuntza aiurbedikoari buruzko tratatu bat idatzi zuen eta hor jaso zuen anputatutako sudurrak –ohiko zigorra garai eta lurralde haietan– berregiteko metodoa: kopetako azala transplantatu behar omen zen. Handik lau mendera, Hua To txinatar medikuak organo kaltetuak kendu eta ondo zeuden beste organo batzuk transplantatzen zituela geratu zen jasota. Baina ez dugu ebakuntza horien emaitzen berri. Ziurrenik gaixoak ez ziren bizirik aterako, bi milurtekotik gora beharko baitziren organoen errefusaren aurkako borroka irabazten hasteko.