Barne Produktu Gordina (BPG) ez da erreminta ona herrialdearen aberastasuna neurtzeko. Hala ere, ekonomistek magnitude hau erabili ohi dugu, lanabes moduan. Estatistikak eta tasak aipatzerako orduan, hainbeste zenbaki artean irakurle arrunta erraz galtzen da. Aitortzen dut: niri askotan ere gertatu izan zait. Hurrengo lerroetan datuak ulergarri egiten saiatuko naiz.
2007 eta 2017 urteen artean, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, zazpi urtez jarraian aberastasuna galdu zen, azken bi urteetan aurreko maila berreskuratuz: 2015eko BPG 2008ko kopuruetara heldu zen. BPGren ikuspuntutik, badirudi krisia “gainditu” dela. Gakotxoen artean aipatzen dut, batez ere aurreko maila berreskuratzeak esan nahi duelako hazkunde aukera handia galdu dela bidean.
Enpleguaren aldetik, berreskurapen hori ez da oraindik eman. Analisi honetarako hiru elementu erabiliko ditut: jardunaldi mota, eta sektore pribatuko eta publikoko langile kopuruen eboluzioa. Argi utzi nahi dut, orokorrean, kontratu mugagabe baten enplegu kalitatea behin-behineko kontratu batena baino handiagoa dela; baita lan jardunaldi oso batena ere, zatikako baten aurrean.
Jardunaldi osoan lan egiten duen enplegatu kopurua, 2007 urteko kopuruarekin alderatuz, 134.000 pertsona gutxiago dira (126.000 gizon eta 8.000 emakume). Zatikako lan jardunaldian, aldiz, 20.000 langile gehiago daude (16.400 gizon eta 4.300 emakume). Hau da, azken hamar urte hauetan, jardunaldi osoko enplegu ugari suntsitu dira. Zatikako lan jardunaldiak, aldiz, ez dira gai izan enplegu kopuru hau ordezteko.
Sektore pribatuan, enplegatutako pertsona kopurua krisiaren hasieratik murriztu da, 60.000 pertsonetan zehazki (62.000 gizon gutxiago lanean, baina 2.000 emakume gehiago). Kontratu mugagabeen aldetik aztertuz, 2010etik hona 41.000 langile gutxiago daude; behin-behinekoak, aldiz, 2012-2013tik gaur arte handituz joan dira urtez urte.
Sektore publikoan, aldiz, bi epe bereiz ditzakegu. Lehenengoan, 2007-2012 urteen artekoa, mugagabeko enpleguaren sorrera eman zen, behin-behinekotasuna murriztuz. Baina hurrengoan, austeritate neurriak aplikatu ostean, 7.900 enplegu mugagabe suntsitu ziren, epe berean sortutako behin-behineko enplegua 5.500ekoa izanik, murritzagoa.
Laburbilduz, nahiz eta aberastasun sorreraren aldetik krisi aurreko maila berreskuratu dugun, enplegu aldetik Nafarroan eta EAEn jardunaldi osoko 134.225 enplegu gutxiago daude eta 20.650 gehiago zatikako lan jardunaldian. Jasandako soldaten murrizketak gehituz, testuinguru ilun baten aurrean gaude. Horregatik 2007-2017 epealdia, hamarkada galdua izendatu beharko dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]