Bartzelona: "No en el meu nom"

Itxaro Borda
2017ko irailaren 03a

Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren kontrako sarraskiaz geroztik. Noski, badakit, munduan barna, erailketa zakar askoz gehiago badela, baina bakoitzak bereak ditu negarreztatzen, bakarraren doluak guztiena ordezkatzen ahal duelako.

Jihadistak hain gazteak izateak halaber gogoa inarrosten dit: atentatu itsuen egileak adin hotzekoak dira eta ordenu emaileak, beti bezala, gizon zohituagoak, Liburu Sainduei erranarazten dioten horretan bertan ez dutela beraiek ere sinesten. Paradisua erdiesteko ideologikoki apailatzen dituzte odol beroko mutikoak, juduak eta apalesgarriki kouffar izendaturiko infidelak gauza bilakaturik, haien kontra ekin dezaten urrikirik gabe. Ez du balio luzatzeak: terrorismoaren mekanismoak ezagutzen ditugu.

Beldurra, ezberdinarenganako mespretxua eta sistemaren biktimak direlako sentimendua txertatzen zaie zainetan. Testu erlijiosoaren idolatriak eramaten ditu fundamentalismora. Islamak ez du errurik ordea, baizik eta islama hilketa tresna gisa moldatzen duten horiek.

No en el meu nom.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Bartzelona eta Cambrilseko erasoak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude