Rock instrumental fina

II Sofa. Bonberenea ekintzak, 2017
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pieza instrumentalak jotzen ditu Sofa taldeak, letrarik gabekoak. Giro musika da, azken batean, rock instrumental fina, dotorea. Melodia eta harmonia politak egiten dituzte indar eta grina handiarekin. II bigarren diskoko kantuak ederki landu dituzte, ederki moldatu, eta lana oso ongi ekoiztu dute Karlos Osinagarekin. Soinu sendoa, trinkoa eta distiratsua gauzatu dute.

Taldekideak Zumaiakoak eta Zarauzkoak dira: Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria). Trebetasunez aritzen dira beren musika tresnekin, bizi, eta gatz eta piper handiarekin.

2012an sortu zuten Sofa taldea, eta I lehen lana 2015ean kaleratu zuten. 200 aleko lehen edizio mugatua egin zuten, eta diskoak eskuz eta mimo handiz bildu zituzten kartoizko kutxatan. Bigarren edizioa ere egin zuten, eta ale guztiak saldu zituzten. Disko horrek oihartzuna izan du, berrogei emanaldi baino gehiago egin dituzte diskoa kaleratu zutenetik, eta taldea gero eta ezagunagoa da. II lan berria haren jarraipen ederra da. Beren bidean aurrera egin dute.

Musika, rock musika, beren eran ulertzen eta jotzen dute. Modu horretan azaleratzen dituzte haien sentipenak eta kezkak, eta transmititzen dute bizitasuna, bizipoza, gogoa eta ilusioa grabazioetan eta jendaurreko emanaldietan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude