Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zu ere Jakobita erradikal horietakoa bazara, irakurle, goitik behera irakurria izango duzu dagoeneko guruaren aste honetakoa, ziur nago. Baina ba al zenekien Jakoba Errekondoren ARGIAko 1.000. artikulua irakurri berri duzula? 1.000 bai, erraz esaten da. Baina ez hori bakarrik, landareen jakintza sarera eramateko bizibaratzea.eus webgunearen asteroko buletina ere martxan jarri berri dugu.
    Hogei urte daramatza Errekondok ARGIAn landareen inguruko saila osatzen. Ez dira sail asko izango hainbeste urtean astekarian beren txokoa mantendu dutenak. Goenkaleren markak hautsi behar ote ditu ba? Honek baino jakintza gehixeago zabaldu du, ordea, paisajistak. Bete ditu orriak landareen historiarekin, landareen istorioekin, etnobotanikarekin, gure hizkuntza urte luzez aberastu duten hitzekin, esaerekin, biraoekin, gaitz eta erremedioekin… Eta zenbat irakurleren galderak erantzun ote ditu? Zorionak Jakoba eta jarraitu beste hainbeste urtean ARGIA loratzen.
    Kimu berriak ere badatoz gainera, eta probestu nahi dugu Bizi Baratzea astero buletinari ongi-etorria emateko. Hilabete batzuk dira bizibaratzea.eus webgunea plazaratu zela, azken hogei urteotako Jakobaren lana eta landareen inguruko hainbat arlotako jakintzak biltzen dituena; eta orain irakurleari erraztu egin nahi diogu sareko informazio hau guztia asteroko dosi txiki bezain mamitsuan. Jakoba Errekondoren eta Garazi Zabaletaren ARGIAko azken artikuluak, asteko lanak, Euskal Herriko agenda osatua, hiztegiko hitza, liburutegiko gomendioa eta askoz gehiagok osatzen dute buletina. Dagoeneko asko dira lehenengo pilulatxoa posta elektronikoz jaso dutenak, baina datozenak jasotzeko ere ez da berandu. Webgunean bertan sartuta pauso bakar batean egin dezakezu buletina jasotzeko eskaera, edo nahiago baduzu bizibaratzea@bizibaratzea.eus helbidera idatzita ere nahikoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-03-20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022-12-06
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022-10-10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude