Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean

  • Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea proiektua eta aldizkari honekin aukera zabaldu da herritarrak zuzenean proiektu honetako kide izateko: eginbizibaratzea.eus


2025eko martxoaren 19an
Bizi Baratzea Orriaren lehen zenbakiaren azala, udaberrikoa. Ione Larrañagaren ilustrazioan ikus daiteke intsekturik gabeko mundu baten eta intsektuek polinizatzen duten udaberriaren arteko kontrastea.
Bizi Baratzea Orriaren lehen zenbakiaren azala, udaberrikoa. Ione Larrañagaren ilustrazioan ikus daiteke intsekturik gabeko mundu baten eta intsektuek polinizatzen duten udaberriaren arteko kontrastea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lurrari begiratzen diogun naturzaleek eta landarezainek badugu orain urtaro bakoitzean paperean gozatzeko aldizkari berria: Bizi Baratzea Orria. Hosto hau ez da egun batetik bestera zuhaitzetik erori: aurten 10 urte betetzen dira ARGIAk Bizi Baratzea proiektuari ekin zionetik, eta 39. orriko koadroan irakur daiteke hamarkada honetan egin den bidea. Milaka herritarrek irakurtzen dituzte Bizi Baratzearen edukiak, bai e-postan jasotzen duten buletinaren bidez, webgunera sartuta edo Telegram kanaletik. Eta milaka herritarrek dute etxean Bizi Baratzeako libururen bat. Komunitate horri Lurrari buruzko edukiak paperezko euskarrian eman nahi dizkio Bizi Baratzeak: Lurraren jakintzarekin eta honen inguruan landu izan den kulturarekin eguneroko bizitza ahalik gozagarrien izan dakigun, eta etorkizunera begira Lur bizigarriago bat ereiteko pozez.

Bizi Baratzea proiektua ARGIA komunitateak eusten du, eta Bizi Baratzeak argitaratzen dituen liburuen bidez eta gainerako ekintzen bidez lortzen dituen diru-sarrerak ARGIA proiektura itzultzen ditu. Horregatik, ARGIAkoek astekariarekin batera doan jasoko dute urtaroka zabalduko den aldizkari berri hau. Eta aldi berean, Bizi Baratzea Orriak aukera ematen dio orain arte ARGIAkoa egin ez denari komunitatera batzeko: nahi duenak zuzenean ARGIAkoa eginda –modu horretan ARGIA astekaria eta gainerako edukiak ere jasoko lituzke–, eta nahi duenak Bizi Baratzea komunitatera bakarrik batuta. Kidetza mota bat zein bestea egiteko, aski da eginbizibaratzea.eus webgunean sartzea edo komunitatea@bizibaratzea.eus helbidera idaztea. Martxoaren 10eko astean jarri dugu martxan kanpaina eta hasieratik izan du harrera beroa: artikulu honen amaieran irakur daitezke kide egin diren lehenetariko batzuek adierazi dituzten motiboak.

Bizi Baratzea Orriak barruan posterra izango du. Hauxe da lehenengoa, polinizazioari buruzkoa. Jakoba Errekondok (testuak) eta Ione Larrañagak (irudia) elkarlanean egina da.
Zer ekarriko du Bizi Baratzea Orriak?

Urtaroa hastearekin batera iritsiko da etxera Bizi Baratzea Orria. Formatu berezia duela esan dugu, eta ez dizugu sorpresa zapuztuko, soilik esango dizugu euskaraz –eta beste hizkuntzetan ere larri ibili–orain artean ez duzula horrelakorik esku artean izan. Lehen aldizkaria udaberriari dagokiona izango da eta martxoaren 30eko astean zabalduko da. Aldizkariaren azala urtero ilustratzaile batek egingo du, horrela, autore baten lau urtaroak jasoko ditugu urtero eta denborarekin autore anitzen urtaroen bilduma izango dugu. Aurtengo lau urtaroak Ione Larrañaga Gorritxok ilustratuko ditu azalean. Ilustratzaileei urtaro horretan aldizkarian landuko diren gaien berri emango zaie baina haien hautu librea da marrazterakoan gai horiei heldu edo ez.
Aldizkaria zabalduta, urtaro horretan egin beharreko lanak azalduko dizkigute alor bakoitzeko adituek. Ilargiaren arabera baratzean egin daitekeenaz idatziko du Jakoba Errekondok, basoan egin daitekeenaz Markel Arriolabengoak, sendabelarrekin zer egin daitekeen Garbiñe Larreak eta haziekin zer egin daitekeen Kelo Arribasek.

Hurrengo orrietan aurkituko ditugu garaian garaiko gaiei buruzko datuak, elkarrizketak eta artikuluak, ilustrazio eta argazkiekin jantzita eta hamaika erreferentziarekin konbinatuta: bertsoak, esaera zaharrak, kultur ekoizpenak... Oraingoan, zelaietan ile moztu berriekin luzitzen duten ardien moztailea den Joseba Attard-i egindako elkarrizketa aurkituko dugu, baita artilearekin koltxoiak egiten dituzten Sarako Iletegia proiektuaren berri ere. Bestalde, intsektuak agertuko zaizkigu nonahi: Mattin Jauregi erlezainak azaldu ditu erle eztigileak bizirauteko dituen komeriak eta Planeta Isila liburuaren bidez intsektuen galeraren dimentsioaz ohartuko gara.

Aldizkariak bere barruan poster handi bat izango dugu urtaro bakoitzean –esan eta esan ari gatzaizkizu, formatu berezia duela...–. Lehen aldizkari honetan polinizazioa da posterraren gaia: Jakoba Errekondok azaldu du testuetan zehatz-mehatz eta Ione Larrañagak xehetasun maila berean egin du ilustrazioa.

Bizi Baratzearen Orria bizidun batek itxiko du urtaro bakoitzean. Kasu honetan, udaberriarekin lotzen dugun hegaztia izango da protagonista, azken orritik "agur" esan beharrean "hemen nago"ka ari zaiguna.

ARGIAko kide estimatua, zure ekarpenari esker eusten den Bizi Baratzea proiektuaren azken fruitu honekin gozatzea desio dizugu. Eta oraindik pausoa eman ez duzun horrek, hementxe duzu aukera: batu Lurrari begiratzen diogunon komunitatera, ARGIAkoa edo Bizi Baratzeakoa eginda. Urtaro askoan irakur dezagula ingurua elkarrekin!

Ilustrazioa: Ione Larrañaga.

HAMAR URTE, BETE BETEAK

Herri-baratzeak bogan zeudela eta gazteak burujabetza klabean baratzean hasi zirela ikusita, 1995etik ARGIAn astero artikulua argitaratzen duen Jakoba Errekondori enkargu eman zitzaion ea liburuxkatxo bat idatziko ote zuen, hasi nahi zutenentzat lagungarri. Eta eskarmentudunei ere ekarpena egingo zien liburutzarrarekin etorri zen erredakziora. Kaleratu orduko lurrikara eragin zuen Bizi Baratzea liburuak, eta ARGIAk eta Jakoba Errekondok proiektu egonkor bat abiatzearen aldeko apustua egin zuten. Geroztik, Lurrari buruzko jakintza dibulgatzeko askotariko bideak jorratu ditu Bizi Baratzeak, betiere naturarekin errespetuzkoa den laborantza ereduaren markoan: hamar urteotan jarraibide praktikoak ematen dituen sei liburu argitaratu ditu, besteak beste, Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea eta Etxeko Landareak, Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena, Sendabelar baratzea eta Kosmetikoak sendabelarrekin eta Miguel Arribas Kelo eta Marc Badalen Haziak. Bestelako literatur generoetako hiru liburu ere argitaratu ditu: hainbat ilustratzaileren artean egindako Altza porru komiki liburua, 111 Jakoba Errekondoren ARGIAko artikulu bilduma eta Josebe Blancoren Hausnarrean egunerokoa.

Proiektua abiatu orduko, ARGIA astekarian Jakoba Errekondoren ondoko orrian Garazi Zabaletaren Baratzetik mundura saila abiatu genuen, eta geroztik astero ekartzen du Euskal Herriko esperientzia baten berri. 2023an urtean kolaborazio sarea zabaltzea erabaki genuen eta ARGIA astekariko Bizi Baratzearen atala lau orritara handitzea. Orri horietako bat A ze fauna! da, sei biologok txandaka Euskal Herriko animalia bana aurkeztuz idazten dutena. Eta ikus-entzunezkoan ere lantzen ditugu edukiak: Eli Pagola eta Mattin Jauregi Egonarria saioaren hirugarren denboraldia egiten ari dira eta Garbiñe Larrea bigarren urtez ari da Menda Bikoitza podcasta egiten.

Proiektuari ekin orduko martxan jarri zen beste ildo bat Ilargia eta Landareak agenda izan zen, urtero Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak ondu dutena. Ilargiaren kokapenaren arabera astez aste egin beharreko lanak azaltzen ditu, bai baratzean, bai basoan, lore-baratzean eta fruta arboletan. Webgunea 2016an jarri genuen martxan, eta bertan aurkituko du herritarrak doan eta libre, beste gauza askoren artean, astean asteko lanen berri, ARGIA astekariko Bizi Baratzea saileko artikuluen bilduma, liburuetan argitaratu izan dugun edukia, Jakoba Errekondori galderak egiteko aukera, ARGIAko Ingurumena ataleko albisteak... 2016an ekin genion astelehen goizetan buletina bidaltzeari eta egun 10.500 herritarrek jasotzen dute. Eta 2023an abiatu genuen Telegram kanala: egunero sasoi horretan egin daitekeen lan berezi bat bidaltzen da eta egun 2.884 pertsonak jasotzen dute.

Lehen sektorearekiko harremanak ere landu dira urte hauetan: horren erakusgarri dira, Alkartasuna kooperatibarekin eta Biolur elkartearekin lankidetzan ateratzen den Ilargiaren Egutegia, agroekologia mugimenduarekin elkarlanean ateratzen ditugun Lurra Herriari Deika kamisetak eta ARGIA Biolurren Amillubi proiektuko kide izatea.

Horiek guztiak dira herritarrek Lurrari buruzko ezagutza eskuratzeko Bizi Baratzean dituzten aukerak, eta ekarpen ekonomikoa egiten duenak proiektu hau bere osotasunean bultzatzen du.

Ane Arzelusek egindakoa da Bizi Baratzea Orria jasotzera dei egiten duen ilustrazioa.

ZERGATIK EGIN ZARA ARGIA EDO BIZI BARATZEA KOMUNITATEKO KIDE?

Lan bikaina egiten duzuelako, segi holaxe! Jakintza askatasuna da”, Olaia Eibartik

Jakintza hori partekatzea eta zabaltzea ezinbestekoa ikusten dut Lurra bizirik mantentzeko. Ikasteko iturri oso fidagarria da Bizi Baratzea. Zalantzak argitzeko zein parteak jasotzeko egiten den tutorizazio lana bikaina da. Orain arte izan dudan esperientzia Bizi Baratzea dela eta,guztiz gomendagarria da", Rosa, Maruri-Jatabetik

Galdu behar ez litzatekeen herri-jakintza garatzeko eta mantentzeko lan eskerga egiten duelako”, Ibai, Ametzaga-Zuiatik

Informazio ederra errazten duzuelako”, Gorka, Zaratamotik

Aitak ereindako hazia ereiten jarraitu nahi dudalako, neronek landatutako uzta jaso nahi dudalako, eta jakintza gutxi dudanez, badakidalako Bizi Baratzeak asko lagunduko didala, gaur egun ere liburua da nire eskarri nagusienetako bat”, Onintza, Ibarratik

Gaia interesatzen zaidalako. Biokulturaren alde nagoelako arlo guztietan. Bizi Baratzeko taldea eta lana bultzatu nahi ditudalako”, Arantza, Sondikatik

Edukiak oso interesgarriak zaizkit eta ez ditut beste inon topatzen (eduki eta hizkuntza aldetik)”, Aitor, Tolosatik

Interesgarria iruditzen zaidalako naturarekiko harreman modu hori indartzea”, J. Inazio, Durangotik

Bizi Baratzea tresna oso lagungarria egiten zait nire egunerokoan, naturarekiko jakindurian sakondu eta lurrarekin daukadan konexioa sendotzeko”, Laura, Debatik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-14 | Jakoba Errekondo
Akainen eta eulien erasoak

Ekainak akainak ekarri ditu: uda iritsi da. Udaberriko egun beroetan hasten dira akainak ehizean, udako ehizaldi nagusirako hankak prestatzen. Garo arruntaren (Pteridium aquilinum) garomenetan izaten da batez ere, bide ertzera zintzilik diren orri muturretan kulunka, gustuko... [+]


Xilokopa: meatzari hegalaria

Tarteka bada ere, inoiz ikusiko zenuten hego beltzeko “erle erraldoi” eta potolo bat zuen inguruan hegan. Hala bada, ziur izan intsektuen artean ikusgarrienetako bat ikusi duzuela. Eta ziur izan, baita ere, ez duzuela inongo arriskurik, itxura itzeleko erlastar honek... [+]


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da

"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan".


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


“Zazpi sendabelar ukendua”-ri zor dioguna

Ukenduak egiten dituen orok solstizio bueltako data hauetan zeruari begiratu dio: bateko beroa eta besteko ekaitzak, sendabelarrak noiz bildu erabakitzen komeriak izan dira. Ikusten denez, San Joan eguna ez da edozein egun, indar eta sinbolismo bereziko eguna dugu. Edozein... [+]


2025-07-07 | Jakoba Errekondo
Joan deneko usain bete ekain

Eguna mozten hasten den hilabetea, ekaina. Festa aparretan gabiltza baina xorro-xorro, hau esku artean duzunerako dagoeneko hamalau minutu moztu da egun argia. Gu gure eroan, batzuek bere txoroan, ez gara jabetzen baina landareak bai ederki asko! Eguna mozten hasi da eta ez dio... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-07-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegoaldeko suge leuna: ehiztari bat ilunpean

Sugea eta eguzkia: pertsona askoren buruan banandu ezinak diren bi hitz. Sugea entzuten dugun aldiro, egun bero eta argi bat irudikatzen dugu. Buruak hala funtzionatzen baitu: asoziazio horiek egiten ditu duen informazioarekin. Eta ez da arraroa, bestalde; izan ere, sugeak... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Eguneraketa berriak daude