Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren ilustrazioez eta Dani Blancoren argazkiez jantzia dator eta landareak biribilean lantzeko aukera planteatzen du, hilabetez hilabete eta urtaroz urtaro loratzen ikus dezagun.
Duela urtebete (azaroaren 2an) Sendabelarrek dakitena liburu ederra atera zenuen. Urtebetera bigarren argitalpena duzu esku artean, Sendabelar baratzea. Zein dira honen ezaugarriak?
Sendabelarrek dakitena liburuak azpititulu zuen “ezagutu, bildu, erabili”, eta ohartu ginen laugarren aditz bat gehitu ahal zitzaiola: “landatu”. Sendabelarrek dakitena liburuan agertzen diren 45 landare horietako asko dira norberak lantzeko modukoak, bai loreontzi batean edo lursail batean. Baratzearen ideia du oinarri argitalpen berriak, hau da, norbera izan daitekeen gisa jan behar duenaren ekoizle, zergatik ez norberak landatu norberak behar duen botikina? Asmo hori sustatzen du liburuxka honek.
Iruditzen zait azken urteetan kalitatea asko galdu dugula, ez dakigu sendabelarra nondik datorren, zein prozesu jaso duen, nola lehortu den... sendabelar asko balio terapeutikoa galtzen ari da. Horregatik, lehen aukera izan beharko luke sendabelarra norberak lantzea, eta horren gabezian erostea.
Begirada zabalduz, liburuxka honek erakusten du sendabelarrek dituzten balio terapeutikoez gain, dituzten erabilera gastronomikoak (gure elikadura eta sukaldea aberasteko), eta kosmetikoak. Landareen balio horiek ezagutzea eta norberak kudeatzen duen lur eremu batean kokatzea da planteamendua, eta honek autonomiaren bidea sakontzen du.
Historian zehar sendabelarren lorategi ederrak landu izan dira. Baratzearen bazterrean jartzen diren “aromatiko” edo “usaintsuak” izan beharrean, sendabelarrentzat espazio propio bat izatea eta zentraltasuna ematea aldarrikatzen ditu liburuxka honek.
Liburua biribila da formaz ere. Arreta deitzen du...
Botanikan lan handia egin zuen Carl von Linneo-k landu zuen eguzki erlojuen ideia lorategietan. Landareen ezagutza sakona zuen eta orduen arabera loratzen ziren landareekin osatzen zuen erloju formako lorategia, edo urtaroen arabera...
Borobilean lantzea aukera bat gehiago da, ez da zertan horrela landatu, nahi den era anarkikoan landatuta ere landareak oso ongi etortzen dira. Liburuxkan borobilean landatzea irudikatu dugu, ikusteko baratze hau urte oso bat egon litekeela loretan, aroak dituela, naturak ere urtean zehar badituela garai ezberdinak eta sendabelarra garaian garaikoa dela, elikagaiak bezala. Batzuk beti izango ditugu eskura, beste batzuk udan... Naturaren zikloa ikusarazteko modua ematen digu, erloju formaren bidez. Noski, kontuan hartu behar dugu Euskal Herrian klima ezberdinak ditugula, aldaketa klimatikoa ere hor dago... beraz, erloju formako baratzeari ezin zaio eskatu loraldietan perfekziorik.
Hamabi sendabelar landatzeko proposamena egiten duzu liburuxka honetan. Zergatik hamabi horiek?
Balio anitzekoak bilatu ditut, eta ez erabilera puntualekoak eta gaitz zehatz bakarrarentzako direnak. Gorputzak dituen behar anitzen artean (arnasketakoak, liseriketakoak...) oreka lortzen saiatu naiz, behar zabal batzuk erantzun ditzan.
Hautapena egiterakoan, erabilera terapeutikoa, gastronomikoa eta kosmetikoa izan ditut buruan, eta elkarrekin ongi uztartzea: bata bestea ongi “jasango” dutenak hautatu ditut, bat ez dadila bestearen ondoan gailendu...
Hasberrientzat egokiak diren landareak aukeratu ditut, Euskal Herrira ongi egokitutakoak, ez bereziki delikatuak edo zaintzeko zailak. Gogorrak diren landareak dira, bereziki gaitzek joko ez dituztenak eta mantenu errazekoak.
Liburuxka honetan hamabi sendabelarrekin egiten den baratze hau proposamen bat da, baina landare artean basatiak sortu daitezke, espero dut berbena eta pasmo-belarra jaioko direla, eta ongi-etorriak izan daitezela hamabi zenbakiari kontra egiteko berekasa etortzen direnak.
Norberak zer lur duen, zer behar eta zer gustu, horrek ere baldintzatzen du norberak landuko duen sendabelar baratzea.
Landare basati bat ere badago proposatzen dituzun landareen artean: malba.
Hautapenean garbi nuen zerbait basatia ere sartu nahi nuela. Zergatik ez sendabelar basati bat zure lurrera, zure loreontzira, zure terrenora ekarri? Nahita ekarri dut landare hori, dena erosi beharrik ez dagoela esateko. Liburuxkako landare asko erosi daitezke mintegietan, baina bada landare bat nahita ere erosi ezingo dena. Horrekin aldarrikatzen dut norberak joan behar duela malbaren bila eta ekarri egin behar duela. Malba oso ongi itsasten da eta besteekin oso ongi egokitzen da. Eta hain komertziala ez den landareren bat ere sartu dut, pixa-belarra.
AZKEN ESALDIA: "SENDABELARREN BALIO ESTETIKOA EZ DA GUTXIESTEKOA"
"Apaingarritarako landareak balio estetikoagatik bakarrik erabiltzen dira, eta sendabelarrak zergatik ez du balio estetikorik? Badirudi asko gustatzen zaigula sailkatzea eta bakoitzari funtzio bat esleitzea, baina sendabelar baratzeak sailkapen hori puskatzen du, balio estetiko bat ere baduelako, nahiz eta sendatzeko izan".
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]