Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Hasiera indartsua izan du ARGIAk martxan jarri duen Bizi Baratzea Orriak. ARGIA komunitateak eusten dio Bizi Baratzea proiektuari eta horregatik, ARGIAkoek Bizi Baratzea Orria etxean jaso dute kaleratu orduko, astekariarekin batera. ARGIAkoak ez direnei, bi aukera eskaini zaizkie komunitatera batzeko: bata da Bizi Baratzea proiektuko edukiak soilik jasotzea, adibidez, Bizi Baratzea Orria bera, Ilargia eta Landareak agenda, Ilargiaren egutegia, ARGIA astekariko Bizi Baratzea atala PDFan... Beste aukera da zuzenean ARGIAko kide egitea, eta astekaria, Larrun, Gakoak eta abarrekin batera Bizi Baratzea Orria jasotzea. Zeuk ere komunitatera batu nahi baduzu, hementxe dituzu bi aukerak eskura: eginbizibaratzea
Martxoan aukera honen berri plazaratu zenetik, komunitatera jende gehiena Bizi Baratzea proiektuaren atetik batu da, baina horietatik kopuru esanguratsu batek, %8,5ek alajaina, baliatu du aukera ARGIA ere jasotzen hasteko. Beraz, Bizi Baratzea Orriari esker, ARGIA astekariak ere irakurleak irabazi ditu. Bestalde, lehendik ARGIAkoak ziren hainbat kidek urteroko euren ekarpena handitzea erabaki dute, Bizi Baratzea Orria aldizkari berria ekonomikoki indartzeko. Zeuk ere ekarpena handitu nahi baduzu, idatzi harpidetza@argia.eus emailera edo deitu 943 37 15 45 telefonora.
Lurraldetasunari begira, Hegoalde osotik iritsi dira kide berriak: Gipuzkoatik %55, Bizkaitik %30, Arabatik %10 eta Nafarroatik %5. Zazpi lurraldeetara ahalik eta gehien iristea dugunez helburu, Iparraldean aldizkari berria ezagutzera emateko lan egingo dugu Ziburuko Azokan, Lurraman eta antzeko ekitaldietan.
Gizon-emakume proportzioak oso orekatuak dira, kide berrien %51 dira gizonak eta %49 emakumeak. Eta batez besteko adina 49 urtekoa da: 25 urte ditu komunitatera batu den kide gazteenak eta 71 beteranoenak. Ogibidez askotarikoa da Bizi Baratzea Orriak komunitatera batu duen jende multzoa: badira maila guztietako irakasleak, hainbat esparrutako ingeniariak, hainbat espezialitatetako osasun langileak, jubilatuak, langabetuak, hizkuntzarekin lan egiten dutenak, administrariak eta idazkariak, ostalaritzako langileak, ofiziodunak (iturgin, elektroniko, soinu teknikariak...), eta abar.
Kidetza pozetik eta harrotasunetik egin dutela ondorioztatu daiteke, %67k idatzi egin dituelako kidetza egiteko argudioak, eta oso hitz ederrak izan dituzte lehendik erabiltzen zuten Bizi Baratzea proiektuarentzat. Adibide gisa ekarri ditugu hona hainbat:
"Aspalditik jarraitzen dudalako eta bultzada hori benetan merezi duela uste dudalako".
"Gure Ama Lurra zaintzeko, babesteko eta aberasteko aukera aparta eskaintzen digulako proiektu horrek".
"Oso interesgarria eta euskaraz delako"
"Galdu behar ez litzatekeen herri-jakintza gartzeko eta mantentzeko lan eskerga egiten duelako"
"Bizi baratzea tresna oso lagungarria egiten zait nire egunerokoan, naturarekiko jakindurian sakondu eta lurrarekin daukadan konexiona sendotzeko"
Batu lurrari begiratzen diogunon komunitatera!
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta zabaldu ahala poster handi bat agertuko zaigu barnean. ARGIAk sostengatzen du Bizi Baratzea... [+]
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]