PODCASTA | Txori Urdinak liburuari ahotsa jartzen

  • Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik, teilatutik, kartzeleroak eta poliziak bahituz. Preso politikoekin elkartasun eta adiskidetasun harremanak egin ditu. Bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da Santirena.


2021eko abenduaren 20an - 09:40
Azken eguneraketa: 10:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Saio honetan Txori Urdinaren kaiolako atea ireki eta Santi Cobosen ahotsa ekarri nahi izan dugu zuen belarrietara. Horretarako, bere kontakizuneko zatiak harilkatu dizkigu Zigor Olabarriak. Hemen duzue saioa osorik entzungai.

Eskuratu Txori Urdinak liburua hemen: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Jon Tornerrek Zigor Olabarriari egindako elkarrizketa: https://labur.eus/uYl6X


Podcast kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.