Lakuaren propaganda usaina

  • Lakuako Gobernuko aholkulariek garbi dute lehendakariaren mezuak egunero luzatu behar direla; horretarako etengabe ari da obrak inauguratzen edo ekitaldietan parte hartzen. Halaxe ziurtatzen du marketina: bere irudia Eitb-n eta beste medio batzuetan zabalduz.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Testuinguru horretan kokatuko nuke zalaparta handiz iragarri duen Enpleguaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020; hurrengo lau urteetan 8.800 milioi euro bideratuko lituzke horretara. Plan horrekin –ez da batere berria, bestalde– 45.000 lanpostu sustatu nahi ditu, 6.000 enpresa lagundu eta 100 ikerkuntza proiektu berri finantzatu, beste hainbat helbururen artean.

Bai, propaganda usaina dauka. Eta gogorarazten du Felipe González bere “milioi enplegu” leloarekin edo orain Rajoy Katalunian 4.200 milioi euro inbertitu behar dituela esan duenean, subiranotasunari erantzunez. Hemen, EAEn, nahastu digute enplegu sorrera jubilatuko diren langile finkoen ordezkapenarekin (9.000), hala nola AHT, Donostialdeko metroa, Ezkerraldeko parke teknologikoa, BioGurutzeta edo Pasaiako eraberritzea.

%12ko langabezia tasaren aurrean, gazteen %50 lanik gabe eta 45 urtetik gorako milaka langabetu daudenean, luzatu nahi den mezua da enplegua sortzeko borondatearena. Baina nolako enplegua? Hain prekarioa? Nolako enpresak? Non? Badaukagu esperientziarik deslokalizazioez asko dakiten multinazionalekin, Lakuak zerga abantaila handiak eman eta gero joan egin direnak. Ez digute esan nondik aterako diren milioi horiek guztiak, egiazko zerga erreforma ez bada egiten. Hori gabe ez da diru nahikorik izango halako planentzat. Dena geratuko litzateke propaganda hutsean, eta usain hori hartzen zaio dagoeneko.


Eusko Jaurlaritza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.