Non dago Genghis Khan?

Genghis Khan (c. 1162-1227) nola hil zen ez dakigu, ezta non ehortzi zuten ere. Arkeologoen ahaleginak alferrekoak izan dira orain arte, enperadoreak berak leku ezkutuan ehortzi zezaten nahi izan zuelako.
Genghis Khan (c. 1162-1227) nola hil zen ez dakigu, ezta non ehortzi zuten ere. Arkeologoen ahaleginak alferrekoak izan dira orain arte, enperadoreak berak leku ezkutuan ehortzi zezaten nahi izan zuelako.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Xi Xia inperioa (egungo Txina), 1227ko abuztuaren 18a. Genghis Khan Mongoliar Inperioaren sortzailea, erregeen erregea, hil zen, 65 urte inguru zituela, historiako inperiorik zabal eta iraunkorrenetakoaren oinarriak jarri ondoren. Baina heriotzaren kausak ez daude garbi.

Kronika batzuek diote zalditik erorita hil zela, beste batzuek mendebalduko xiatarren aurkako guduan hil zutela eta,  Marko Poloren arabera, “Caaju izeneko gazteluari eraso zion, geziz belaunean zauritu zuten eta zaurien ondorioz hil zen. Tamalgarria izan zen, gizon ausarta eta jakintsua baitzen”.

Haren hilobia aurkituz gero, agian gehiago jakingo genuke garaiko inperiorik handiena sortu zuen gizonaren bizitzari eta, batez ere, heriotzari buruz. Bada haren omenezko mausoleo bat, baina Khan ez zuten han ehortzi. Zurrumurruek diote 1937an sobietarrek haren hilobirako bidea erakuts zezaketen zantzuak aurkitu zituztela monasterio budista batean, edota bi arkeologo frantziar bilaketan hil zirela, hilobia madarikatuta dagoelako. Baina hilobiaren zantzurik ez dago oraindik.

2004an Genghis Khanen jauregia  aurkitu zuten, eta horrek hilobia aurkitzeko itxaropenak eta grina piztu zituen. Maury Kravitz arkeologo amateurrak 40 urte eman zituen horretan, eta azken urteetan ahalegin berezia egin arren, 2012an hil zen ezer lortu gabe.  Orain Kaliforniako Unibertsitateko Albert Yu-Min Lin arkeologoa ari da hilobiaren bila, teknologia berriak eta ingurua kaltetzen ez duten metodoak erabiliz. 2015eko urtarrilean proiektu bat jarri zuten martxan, espaziotik ateratako argazkien bidez hilobiaren kokalekua aurkitzea xede duena.

Kontua da Temüjin –hori zuen jatorrizko izena– Borjigin tribukoa zela eta tribu horretan hildakoak leku sekretuetan ehorztea zela ohitura. Mongoliarren erregeak ere ohitura zaharrari eutsi nahi izan zion. Kondairak dio haren gorpua Mongoliara eraman zutela, Khentii Aimag jaioterri ingurura. Prozesioak bidean aurkitzen zuen pertsona oro hil omen zuten. Hilobia eraiki zuten esklaboak, amaitutakoan, sarraskitu omen zituzten, eta haiek hil zituzten soldaduek ere amaiera bera izan zuten. Ibai baten bidea aldatu omen zuten kokalekua are sekretuago egiteko. Ondoren zaldi batzuk ere ehortzi omen zituzten, hilobiaren zigilu modura, eta hainbat zuhaitz landatu, kokalekua hobeto ezkutatzeko asmoz.

Arkeologoak, sateliteak eta bestelako teknologia lagun, garaiko potentzia boteretsuenaren ahaleginen eta denboraren joanaren aurka ari dira borrokan, eta ez dirudi irabazteko aukera handirik dutenik. Lortuko balute, beharbada informazio pixka bat gehiago eskuratuko lukete pertsonaiaren inguruan. Bestela, Genghis Khanen azken nahia betiko errespetatuko litzateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
“Memoria-ariketa da ‘Palinpsestoa’, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena”

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


Erromatar izurdeak Austrian

Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]


Hatz-marka baino gehiago

Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Albert Le Layek ez zuen trukean ezer eskatu

Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Aurpegiko tatuaje bakanak

Duela mende bat Perun aurkitutako momia baten aurpegiko tatuajeak aztertu berri dituzte. Emakumezko baten momia da eta 800 urte inguru ditu.  Adituek ez dakite zer funtzio zuten tatuaje horiek, baina oso bereziak direla nabarmendu dute. 

Batetik, aurpegiko... [+]


Patriarkatua aurkitu dute?

Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


Eguneraketa berriak daude