Izan gaitezen

Munstro abertzalea da, momentuz behintzat, Ignazio Aiestaranen poesia emaitza bakarra. Munstroa. Ez dakigu oraindik naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna, edo jarduera intelektual eta ahalmen handiko pertsona. Baina munstroa. Nolakoa? Besterik ez bada, “nik neuk daramadan munstro hori”: nortasun-agiri frankistek eman izena duena, euskara maitale duena, etorkizuna izanik etorkizunik ez duena, kalean eskubiderik aldarrikatu ezin eta kale-borroka guztiak kritikatzera kondenatu dutena. “Denok barruan daramagun munstrokeria hori”. Eta abertzalea. “Abertzalea izan ez arren”. Alegia: “abertzalea naiz,/ Lurreko txoko honetatik/ ilargia/ nola ikusten den/ gustuko izatea/ abertzale izatea bada”. Bestela ere esan daiteke: frantsesen artean espainiarra, espainiarren artean baskoa, baskoen artean nafarra, nafarren artean putobaskoa, etc.

Ez bakarrik nolakoa munstroa eta zergatik abertzalea. Galdera gehiago ere badira:  Zer da herria? –“Denok ulertzen dugun/ eta inork mugatu ezin duen zerbait”–. Zer naiz ni? –“Orojakileen artean ezjakina,/ bizidunen arteko hildakoa”–. Kristo hemen jaio balitz: Jainkoak esango zukeen ez zela bere semea. Eta galderarik ez denean, da sententzia, zuzen-zuzenean urdailera doana: salatzailea –“hautestontzien demokrazia/ beirazko kutxa bezain hauskorra da”–, ekologista –“orain baskoak garela/ hasiera batean basokoak ginelako”–, herrijasotzailea –“Eraikuntza nazionala: Guggenheim museoa”–, beti gure miseriak agerian uzten dituena –“21 dira/ 1987an Bartzelonako hipermerkatuan/ jarritako bonba batek asasinatuak,/ zu eta ni bezalako 21 lagun hil”–. Poema batzuek, egia da, ideia on batetik –Itoizko urtegiaz ari dela: “Ura dakarrenak/ urrea darama”–, akaso ez dute behar besteko garapenik, edo hitz joko hutsean geratzen dira: “burujabetza lortu ordez/ burugabetza izango dugu”. Baina, oro har, eta urte gutxi batzuk joan diren arren, gaurkotasunik batere galdu ez duen bilduma da.

Eta liburua hor geratuko balitz, ez litzateke gutxi. Baina, ez, badu bigarren zati bat, epilogoa: “Irakurketari jarraituz gogoetan”, Joxe Azurmendirena. “Poesiak ez digu puskailetan dagoen etxea birreraikiko. Eramangarriagoa eginen digu, hala ere, gure patua”. Unibertsaltasunaz, diferentziaz, nongotartasunaz, mestizaiaz, gatazka politikoaz, poesiaz –“Poeta bat hori da: behin eta berriro mozorroak erori egiten zaizkion bat”–. Labur, Azurmendi, distirant, bere onenean. Esan daiteke, beraz, bi liburu direla bakarrean. Bukatu aurretik, ordea, Azurmendiren azken gomendioa: “Bere burua norma deklaratua daukan mundu anormal honetan, izan gaitezen, bada, munstro”.

Munstro abertzalea, Ignazio Aiestaran. Elkar, 2003

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude