“Euskalgintzan, gizarte hobe baten alde egiteko bokazioarekin ere badihardugu?”

  • Topaguneak urtarrilean antolatu zituen Topaldia jardunaldietan hitzaldia eskaini zuen Imanol Larrañagak. Elgoibarko Izarrako dinamizatzaileak 2017ko Topaldirako gaia proposatu zuen: Euskara elkarteei badagokie gizarteko bestelako gaietan bustitzea? Badagokie gainontzeko herri mugimenduekin lankidetzan jardutea? Guk galdera horiek egin dizkiogu berari.

Argazkia: Barren aldizkaria
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zuk esana da: “Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa da. Horri kasu eginda, euskararekin lotura zuzena duten gaietan bakarrik arituko gara. Euskararekin lotutako gaietan busti gara, gainontzeko gaiak beste foro batzuetarako lagata”. Erabaki horrek Elgoibarko Izarran zein ondorio on eta txar izan ditu?

Erabaki horren alde on eta txarrak zerrendatzen eta azaltzen hasi aurretik, esan nahi dut erabakiak betetzeko hartzen direla. Izan ere, askotan, erabakiak hartzen dira, baina tentazioa izaten dugu erabakiak modu batera edo bestera interpretatzeko, zein datorren eskean edo proposamenarekin.

Ondorio onei dagokienez, erabaki horrek izateko eta jarduteko modu bat eman dio elkarteari. Elgoibarko Izarrak marka bakarra izan du herrian: euskararen marka. Horri esker, jendeak elkartea euskararekin (bakarrik) lotu du, eta ondorioz, horrek balio izan du kolore guztietako euskaltzaleak elkartera biltzeko.

Baina, kasu honetan ere, arrosa artean bada arantzarik, eta ondorio txarrak ere izan dira. Besteak beste, bazkideak borratu dira, hiruzpalau baino ez 25 urtean; jende bat ez da elkartera arrimatu, haien ustez makalegiak garelako; elkarteko kide batzuek autonomia murriztu zaiela sentitu dute, beste gizarte-mugimendu batzuetan parte hartzeko...

Erabaki hori orain hartu duzue? Lehenago zein zen zuen filosofia gai horren inguruan?

Erabakia ez da oraingoa. Erabakia 1990ean hartu genuen, Elgoibarko Izarrak bigarren etapari ekin zionean [lehen etapa 1963-1990], eta oraindik ere indarrean dago.

Lehen etapako bazkide batekin egon naiz, eta berak aitortu didanez, garai hartan ere irizpide bera izan zuten. Eskari-proposamen dezente jasotzen omen zituzten (ezker abertzaletik, batez ere), baina Elgoibarko Izarrak ez zuen parte hartzen, ez eta iritzirik eman,  euskarari eta euskal kulturari lotuta ez zeuden gaietan.

Aurten, baina, Elgoibarko Izarraren Oinarri filosofikoak errebisatzera goaz, hiru urtetik behin errebisatzen ditugu, eta bazkide batek erabaki-irizpide hori berriz ere aztertzeko eskaria egin du. Beraz, gai horren gainean gogoeta egingo dugu aurten.

Zuk Topaldian egindako galderei buelta emanda: Euskara elkarteei ez dagokizue gizarteko bestelako gaietan bustitzea? Ez dagokizue gainontzeko herri mugimenduekin lankidetzan jardutea?

“Orain arte, euskarari eta euskal kulturari zuzenean lotutako gaietan bakarrik bustitzearen alde egon naiz; argi nuen erabaki horrek mesede egiten ziola Elgoibarko Izarrari. Baina orain zalantzak dauzkat”

Euskara elkarteok galdera bat egin behar diogu gure buruari, nire ustez: euskaragatik bakarrik dihardugu? Hau da, gaurko gizarte bera baina euskaraz da guk nahi duguna? Euskaraz bada, berdin zaigu inguratzen gaituen gizartea nolakoa den? Ala, euskalgintzan dihardugunean, gizarte eta mundu hobe baten alde egiteko bokazioarekin ere badihardugu? Galdera horri zintzo erantzuten badiogu, zure galderari erantzuteko moduan izango gara.

Orain arte, euskarari eta euskal kulturari zuzenean lotutako gaietan bakarrik bustitzearen alde egon naiz; argi nuen erabaki horrek mesede egiten ziola Elgoibarko Izarrari. Baina orain zalantzak dauzkat.

Garbi daukat busti egin behar dugula; lokatzetan zikintzeko prest egon behar dugula, baina ez dakit hori zelan egin. Gai delikatua da, gure artean haserretzeko arrisku handia ikusten dut, eta hain zuzen ere, horregatik proposatu diot Topaguneari hurrengo Topaldian gai hori aztertzeko.

Batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa bada, bizirik irtengo gara eztabaidatik. Baina esaldi hori ondo geratzeko pose bat baino ez bada, dena kakazteko arrisku handia ikusten dut.

Beharbada, gure mugimenduak dituen oinarri filosofikoen sendotasuna  neurtzeko ariketa interesgarria izan daiteke.

Galizian, udako ikastaroetan, sindikalistak, ekologistak eta sexu askapeneko militanteak hitz egiten dute galegoari buruzko jardunaldietan. Zer deritzozu?

Ondo. Herri hau ez dugu euskaldunduko euskararen (euskaldunon) auziari euskalgintza tradizionalak bakarrik heltzen dion bitartean. Kontseiluak, euskara elkarteek, ikastetxeek, euskaltegiek, euskarazko hedabideek eta gainontzekoek egingo dute bakoitzak bere lana, baina nire ustez, jai daukagu euskararen auzia gizarte osoaren erantzukizuna dela ulertu eta onartzen ez dugun bitartean. Euskararen kontua ezin da euskaltzaleena bakarrik izan. Denon erantzukizuna da. Gizarte osoari  dagokion kontua da.

Nel Vidal Barral hizkuntza normalizatzaileak, Galiziaz ari dela, gizarte mugimenduen arteko zirrikituak baliatzea defendatzen du, mugimendu horietan hizkuntzaren gaian eragiteko. Eta hain urrutira joan gabe, zeuk Lorea Agirreren esanak aipatu zenituen Topaldian:  “Eman eskua ahizpak ditugun beste ahalduntze bideei”. Estrategia eraginkorra dela uste duzu?

“Bihotzak eskua luzatzeko esaten dit, baina burua galderak egiten hasten zait: zeintzuri eman behar diegu eskua? Guk aukeratuko dugu zeini eman, ala haiek aukeratuko gaituzte? Ahizpa guztiak tratatuko ditugu berdin? Noraino joango gara eskua emanda?”

Bai, eskua ematearen aldekoa naizela uste dut. Bihotzak eskua luzatzeko esaten dit, baina burua galderak egiten hasten zait: zeintzuri eman behar diegu eskua? Guk aukeratuko dugu zeini eman, ala haiek aukeratuko gaituzte? Ahizpa guztiak tratatuko ditugu berdin? Noraino joango gara eskua emanda? Galdera eta zalantza asko, gauza onerako. Ezertan hasi aurretik, nire ustez, gaiaren gaineko azterketa eta gogoeta sakona egin behar dugu.  

Izan ere, baten batek galdetu dezake zer aldatu den orain arte hain argi genuena zalantzan jartzeko. Galdera horren erantzuna argi izan behar dugu, ez badugu noraezean ibili nahi.

Euskal Herrian oso ohikoa da saltsa batean baino gehiagotan pertsona berberak ibiltzea, eman dezagun, herritar bera talde ekologistan eta feministan ibiltzea edo herriko euskara elkartean eta sindikalgintzan.

Horrelakoak badaude, zorionez, baina horrek baditu bere alde on eta txarrak. Ona da, adibidez, euskara elkarteetako jendeak beste mugimenduetan ere parte hartzea, haietan ere eragin dezaketelako. Baina bere alde “txarra” ere baduela esango nuke. Hainbeste saltsatan dabilen euskaltzalea “markatuta” ere egoten da, eta badakigu zenbat erreparo izaten den gure herrian markatuta dagoen jendearekin.

 Hala ere, nik beste aldea ere ikusten dut. Bakoitzak herrigintzako atal bat aukeratzen du, eta horretan (bakarrik) zentratzen da. Jende asko dago euskalgintzan bakarrik diharduena; edo feminismoaren aldeko taldeetan bakarrik parte hartzen duena; edo sindikalgintzan bakarrik bustitzen dena. Beharbada, herrigintza modu irekiagoan ere ulertu daiteke, baina horrek konpromiso mailak gora egitea eskatzen du, militantzia areagotzea, eta denbora librea ere asko estimatzen dugu. 

Hala ere, Topaguneak antolatutako azken Topaldian entzun nuen moduan, militantzia ez da sartzen ditugun orduen arabera neurtzen; munduaren aurrean hartzen dugun jarrera da militantzia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Eguneraketa berriak daude