Gerra negozio

Estatu Islamikoaren (ISIS) atentatuak ikusita, ez da erraza frantziar jendarteak bizitako egoerari arrazoirik bilatzea, batez ere aurrean 130 hildako dituzunean. Are zailagoa da hori egitea prentsak, irratiek eta telebista kateek egunak daramatzatenean Pariskoaren eta Malikoaren kontakizuna diskurtso ofizialera bideratzen. Baina komeni da jakitea zein sakoneko interes dauden jokoan, eta manipulazio mediatikoaren aurrean ahotsa altxatzea, gertaturikoan erantzukizun handia dutenen eskuetan baitaude  medio horiek preseski.

Egia da egoera oso konplexua dela, hau ez da Jainkoaren eta Alaren arteko gerra bat. Atzean interes ekonomikoak dituen gerra batez ari gara, eta milaka errugabe ari dira haren ondorioak ordaintzen. Armagintza enpresak sekulako onurak izaten ari dira, Burtsan ere euren balioa gorantz doa ziztu bizian. Ezin ahaztu gune bero horien iragan koloniala: euren errekurtsoak kontrolatzeko tokiko diktadoreei babesa ematen zaie komenentziaren arabera. Iparramerikarrek, britainiarrek, errusiarrek eta frantsesek Estatu Islamikoa bonbardatzen dute bat eginik, bai baitakite hura desagerturik eremu horretako baliabideak eta petrolio putzuak kontrolatzeko atea zabalik izango dutela, eta Mendebalderantz nahiz Ekialderantz petrolio zirkulazio estrategikoa lortuko dutela.

Bonbardaketa horiei erantzuteko modu bat izaten ari da mundu osoan atentatuak egitea, askotan desesperazioz. Eta bitartean, G-20ko arduradunek minutu bateko isiluneak egiten dituzte Paris eta Maliko biktimen alde. Zinismo hutsa, eurak baitira Irak eta Siria dauden labirintoaren eta bizi duten egoera larriaren erantzule nagusiak. Hala, kapitalaren mendekoak direnez, honen mesedetan negozio ederra sortu dute gerrarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-27 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude